DiscoverTropela.eus podcastak
Tropela.eus podcastak
Claim Ownership

Tropela.eus podcastak

Author: Tropela

Subscribed: 7Played: 50
Share

Description

2010az geroztik, Tropela Elkartea podcast hauek ekoizten ari da. Asmoa txirrindularitzaren inguruan solasean arituz podcasten munduan ere euskarari bere tokitxoa egitea da. Horretaz gain, eta txirrindularitzaz ari garela, gure entzuleei lasterketa, talde eta txirrindularien inguruko informazioa ematen diegu, bai aurretik eta baita ondoren ere, beti ere gure ikuspegi xumeenetik. Aurreikuspenak ematerakoan askotan asmatzen ez badugu ere, behintzat entzuleak entretenitzen ditugula jakiteak pozten gaitu.
486 Episodes
Reverse
Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2023ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu! Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/559_Tropela_2023_Giro.mp3 Podcastera harpidetu
Ez erlojupekorik ez eta amaierarik Arraten, horrelakoa izango da astelehean abiatuko den 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Kinielari dagokionez, izen handiak aurrikusten dira, besteak beste iazko Tourreko garailean, Vingegaard (TJV). Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/558_Tropela_2023_Itzulia.mp3
2023ko denboraldiko lehen klasikoa hemen da! Aurtengo 🇮🇹 Strade Biancheko edizioetan, bai emakumezkoen zein gizonezkoen kinielatan, hautagai nagusien multzoan hiruna txirrindulari genituen baina azkenean emakumezkoetan Elisa Longo Borghini (TFR) eta gizonezkoetan Van Aert (TJV) izango ez direnez, buruz buruko bihurtu dira. Podcast honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/557_Tropela_2023_Strade_Bianche.mp3 Podcastera harpidetu
Erlojupekoa 6 Hemen duzue Tropelaren Erlojupekoaren denboraldi honetako 6. saioa. Atal honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) Oscar Guerrero (Israel) eta Pablo Urtasun (Kern Pharma) taldeko staffeko kideak elkarrizketatu ditu. Nola ez, saio honetan Oier Ibargurenekin izandako solasalditxoa ere aurkituko duzue. [audio mp3="https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/Erlojupekoa_6_2022-09_Tropela.mp3" Podcastera harpidetu
2022ko Munduko Txapelketak Wollongongen ospatuko dira Jada denboraldiaren azken txanpara hurbiltzen ari gara! Igande honetan jokatuko dira emakumezko zein gizonezkoen erlojuaren kontrako Munduko Txapelketak eta aste bat beranduago errepidekoa. Bi kiniela prestatu beharko ditugu, bat gizonezkoena eta bestea emakumezkoena, igande goizalderako izan ere Australian egokitzen baitira aurtengo txapelketak. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira gizonezkoen kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen! https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/555_Tropela_2022_Munduko_Txapelketak.mp3
loading
Comments