Discover
Artxipelagoa
Artxipelagoa
Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca
Subscribed: 13Played: 161Subscribe
Share
© 2025 EITB Media
Description
Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da
27 Episodes
Reverse
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira erabat geldiarazteko.Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Munozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera. Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta. Bitartean, Aitorrek Munoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salahk eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Munoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek. Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jareren amak ere Monastegiaren aurka."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Ziutadelaren alderdi iluna ezagutu du Nizarrek, Gernaniarren Federazioko Faktoria Nagusian esklabuen pare lan egitera behartuta, dohainik gabeko beste hainbeste pertsonen moduan bizi da. Ikerrek ere begiak zabaldu ditu Karl, bere morroiaren lagun egin denetik. Eibarren, Baltza amorratuta dago, Monastegikoek Germaniarren gudaontzi ugari geldiarazi dituztelako."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salahekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarren Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
"Artxipelagoa" podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orain arte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari..."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Eibarren, Baltzak Munoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, Itauntzailearekin egin beharko du borroka handik bizirik ateratzekotan. Salah eta Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak ere erasora joko du Eneko eta Iratiren heriotzaz ohartuta, nahiz eta Baltzak oraindik ere arma ezkutu bat baduen: zomorroak.Monastegian egoera ez da xamurragoa: Pompidouk Jare, Nizar Eta Iker Jonasen esku utziko ditu Jerome bere semea berreskuratzeko, nahiz eta amaiera ez den uste bezain ondo joango. Jonasek, opio eta diru truke hiru lagunak germaniarri salduta, Zuricheko portura iritsiko dira helikopteroz eta han ezusteko norbait izango dute zain."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, haien bila zain dauden Pompidou eta Nizarrekin egingo dute topo. Sendabideak itxaron egin beharko du hala ere, Pompidouk, inor ohartu gabe, hiru gazteak lokartuko bait ditu Petrikiloaren edabeaz baliatuz.Eibarren giroa ez da hobea. Zakur kutsatuen gorpuen erasoa, Baltzak berriz ere Munozen aurre egiteko probestuko du, hau haserraraziz. Ezustean, Baltzak Eneko eta Iratik Salahrekin izandako grabazioa aireratuko du ordea, jendeak Munoz traidore gisa ikusteko. Enekok eta Iratik Aitor topatu eta askatuko dute azkenean, baina honek ere ez du amaiera gozorik izango, Oinatzen traizioaren erruz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik.Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, setioari eusteko gordeta dituzten jaki ugari erreta galduz. Munozek, haserre, Kofradixaren azpijokoa dela sumatuko du berehala. Ez du horren aurrean erreakzionatzeko asti handirik izango ordea, Ipar Afrikako Ligak, katapulta bitartez, hildako zakur kutsatuak jaurtiki baititu Eibar barrura, izua zabalduz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Munozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor zer ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea.Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean.Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Munoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Munozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko dute laguntza eske: Petrikiloa.Itsaslapurrek, beraien aldetik, Jare eta Ikerren dohainei esker Landetako itsaso arriskutsutik salbu irtetea lortuko dute azkenean, Monastegiko ateen aurrez-aurre geratu arte."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Munozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean.Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Aragoiko itsasertzera iristen dira. Han, danbor hots beldurgarrien artean, menditarren erasoa jasango dute ordea. Iker eta Jare ez dira egoera samurragoan aurkitu itsaslapurren itsasontzian. Landetako Itsasoaren erdian, bat-batean, urpetik datorren piztia izugarria azaldu zaie."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Munoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Nizar eta Madame Pompidou dituztela jakin gabe.Euskal Artxipelagoan, bestalde, Eneko eta Iratik beste bide bati ekingo diote Ipar Afrikako Ligako Salah buruzagiarekin elkartuz. Aitorrek, Kofradixak Eibarren dituen ziega ilunetan atxilotua, ez du honen guztiaren inolako berririk eta nahikoa du itauntzailearen galderei erantzuten."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.
"Artxipelagoa" soinu fikziozko seriearen II. denboraldia dator erasoka, "ekaitzak" jarraitzen duelako.Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundu osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.Euskal Artxipelagoan, Munozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Munozen ezintasunaren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta hildako alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da.Nizar, bestalde, Pompidourekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa baita. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik.Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda.Aitorrek portura jaistean ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen dio honek eta Aitor zerbait susmatzen hasten da."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.























