DiscoverJirabiran
Jirabiran
Claim Ownership

Jirabiran

Author: Oihane Irazu

Subscribed: 0Played: 0
Share

Description

Irratsaioa entretenigarria, alkarrizketa eta bestelako tarteekin osotuta.

Aktalidadeko alkarrizketak, hezkuntzeari buruz berba egiteko tartea, gazteen tertulia, zine eta ikusentzunezkoen gomendioak, bertso tartea…

Adin guztietako jentearentzako moduko irratsaioa.
69 Episodes
Reverse
"Juana" izeneko liburuan Juana Perea-ren bizimodua laburbiltzen dau Jon Artanok. Bere aitita-amumak Bilbotik Kolonbiara joan ziran gerra garaian, ihesi, eta aittak harremana euki eban Jose Antonio Agirre lehendakariagaz. Juanak berak bizimodu gorabeheratsua euki eban. Nerabe zala joan zan Karibera eta urpekari profesionala izan zan, belaontzietan ibili zan, Hungariako telebistan reality show batzuen ekoizpenean, Afganistanen be bai, gerran, Ameriketako Estatu Batuetako armadeagaz.... eta hil ebenean Kolonbiako Choco-n hotel bat eregiten ebilen. Jon Artanok lan itzela egin dau bere gorabeherak batzen, eta iaz Tene Mujika saria irabazi ondoren, "Juana" izenburupean batu dau bere bizimodua.
Betiko ohiturak mantentzeko ahaleginean, aurten be, abuztuaren 14ko gaueko 24:00etan Mungiatik urten da martxea Begoñara Andra Maria omentzeko helburuagaz. Tallu mendi taldeko Jose Mari Urrutikoetxea izan dogu Jirabiran saioan, eta hainbat kontu plazaratu deuskuz.          
Zortziko Txikia irratsaioak ikasturteko azken saioa euki dau. Jesuitinas ikastetxetik ekarri doguz bertsoak. Gaztetxoek beren beregi prestatu dabez irratsaiorako eta tartean udara begirako planak kontatu eta kantatu dabez. Bizkaiko Bertsozale Alkartekoakaz lankidetzan egiten da Zortziko Txikia irratsaioa. Urtarrilean hasita, zapaturo, ikastetxeetan lantzen daben bertsolaritzearen erakusgarri gaztetxoek prestatu eta ikastetxera bisita eginda grabatzen diran bertsoekaz osotzen da saioa.
Bizkaia Frontoian alkartu ziran joan dan barikuan Miribilla auzoko ikastetxeeetako 50 bat gaztetxo. Euren eskoletan bertso idatzietan trebetasuna erakutsi eben gaztetxoak, auzoko txapelketan jardun eben. Aurten bigarrenez antolatu dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak topaketa-txapelketa. Helburua auzoan bertsozaletasuna sustatzea. Aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan, idatzizko txapelketan parte hartu daben gaztetxoen testigantzekaz, idatzizkoan egindako bertsoekaz, eta ostean entzungai izan eben bertso saioko bertsoaldi batzuekaz osotu dogu.
Usansolo herriaren kudeaketarako batzordea eratu dan egunean izan gara Usansoloko Unkina eskolan. Bertsolaritza lantzen dabe seigarren mailako gaztetxoek eta Zortziko Txikia irratsaiorako bertso bereziak prestatu dabez, tartean, bertsotan Usansolo zelangoa dan deskribatu dabe. Bertsoak asmakizun be bihurtu dabez, eta gainera, euren irakasleei bertsoak eskaini be egin deutsiez, "penkorik" ez jarteko eskariagaz batera.
Gaztetxoek ikastetxeetan lantzen daben bertsolaritzearen erakusgarri izaten da astero "Zortziko Txikia" irratsaioa. Aste honetako saioa Santutxu auzoko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikasgeletako neska-mutilen bertsoekaz osotu dogu. Praktikatzen dabezan kirolak eta koloreen errepasoa egin dabez kantautako bertsoetan. Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzagaz egiten dan irratsaioa da "Zortziko Txikia".
Aste honetako bertsolari gazteak Sondikako Gorandagane eskolakoak izan dira. Prestatutako bertsoetako batzuk eguraldiari buruzkoak izan dira. Edozein bertsozalek ezagutzen dituen bertsolariak be deskribatu dabez, eta, gainera, jolasteko proposamenak be egin dabez. Esti Markez abeslariaren kantu bat aukeratu dabe irratsaioa janzteko. Zortziko Txikia irratsaioa Bizkaiko Bertsozala Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu. Bilboaldeko ikastetxeetan irratsaiorako beren beregi prestatutako bertsoekaz osotzen dogu saioa.
2022an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak ekoizpen ekologikorako 1.199 hektarea barri ziurtau zituan, Euskadiko nekazaritza lurren 9.104 hektarea okupatuz. Gipuzjkoan izan da hazkunderik handiena, ehuneko 35ekoa, ondoren Araban, %12koa, eta Bizkaian %5ekoa. 2016tik ziurtautako nekazaritza lurren azalerea hirukoiztu egin da. Aurreko urteekin alderatuta, azalerearen hazkunde erritmoa apurren bat moteldu egin da. Gaur egun Euskadin lurren %56 da ekologikora zuzendutakoa. Europako Itun Berdean aurrikusten da 2030erako lurren %25a ekologikoa izatea. Abeltzaintza ekologikoa hazten Abeltzaintza ekologikoa be goraka doa, %8ko gorakadea euki dau, batez be okelatarako hegaztien eta behien hazkuntzearen gorakadeak eraginda. Dana dala, ortuzaintza, frutagintza eta mahastizaintza izan dira, beste behin, Euskadiko profesional gehienen lanak. Hiru jarduera honeetan hazkundea jarraitua da, etenik bakoa. Merkaturatzea eta inportazinoa gitxitu egin dira. Profesional ekologikoen gorakadea Euskadiko Nekazaritza  eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan lehen baino jente gehiago dago izena emonda, gorakadea %1ekoa izan da. Guztira 43 profesionalek emon eben izena ekologikoan iaz. %86 aurretik ekoizpen konbentzionalean ibilitakoak eta ekologikora saltoa emon dabenak. Araban egin eban gehien gora kopuruak, %41'8,. Bizkaian beherakadatxoa egon zan, %2koa. Erroldeak goraka jarraitzen dau, baina gorakadea inozko txikiena izan da. Belaunaldien arteko errelebo eza  da gorakadea moteldu izanaren arrazoi nagusietarikoa. Kontsumitzaileek dabe giltza Arantza Eguzkiza ENEEK-eko lehendakariaren arabera, kontsumitzaileek dabe giltza eta horixe da gakoa. Jenteak ekologikoaren alde egiten badau errezagoa izango da Europako Itun Berdeko helburuak betetea. Gainera ingurumena zaintzeko modurik garrantzitsuena da ingurukoa eta ekologikoa kontsumidutea.
Bilbo Zaharra Euskaltegia 1973.tik dabil euskalduntze ikastaroak eskeintzen. Aurten 50 urte beteten dauz, eta euskaltegiko Peru Alberdigaz berbea egin dogu urteurren honen inguruan. Peruk azaldu deusku zelan aldatu diran ikasle profilan azken urteotan, orain, txikitatik euskera ikasten dogu, lehen ezinezkoa bazirudien arren. Horregaitik gaur egun, ikasle gehienak oinarria daukie euskaltegira joiazanean izena emotera.  
Aberri Egun bateratua ospatzera deitu dau Euskal Herria Batera-k. 2020an herritarrei dei egin eutsien keinuen bidez Aberri Eguna ospatzeko, balkoietan ikurriñak eta Nafarroako bandera ipiniz. Eta aurten, dei bera egin dabe. Bestalde, ekitaldi bat egingo dabe Donostiako Miramar jauregian, apirilaren 8an, Aberri Egunaren bezperan "Bagara, badugu" lelopean.
2011an Ortube arrantza-ontzia bermeoko Udalak berenganatu eban, jaubeak jubilau eta gero, hondoratu beharrean erosteko aukerea proposatu eta halan egin eben. Aritz Abaroa alkatearen esanetan, itsasontzi honek sekulako ikurra suposatzen dau herriarentzat. Holako itsasontziak, Ortube eta beste hainbatek, Bermeo mundu mailako potentzia izatea lortu ebelako.  Hiru urteko geldialdiaren ostean, itsasontzia kaltetzen joan da, eta 2016an, bolondres talde bat sortu zan itsasontzi honetan berreskuratze eta mantentze lanak gauzatzeko. "2016tik hona ikaragarrizko lana egin dabe", dino Aritz Abaroa alkateak bolondresek gaur arte egindako lanaren ganean. Eurek, euren denboratik jartzen dabe lan honeek egiteko orduak, eta halan da be, bi urteko epea ipini dabe Ortube barriro itsasoan ikusteko, bere antzinako funtzino guztiekaz. "Gure iragana, oraina eta geroa irudikatzen dau" Itsasontzi honek gure iragana, oraina eta geroa irudikatzen dauala azaldu deusku alkateak. Ondare materiala izateaz gain, inmateriala be daukala, besteak beste, hortxe egiten zan bizimodua, lan egiteko modua... azkenfinean, sortutako egunerokotasuna eta ohiturak errekuperauko dira ia bi hamarkada eta gero.  
Perio Sabarte, Ernaiko kideak azaldu deusku apirilaren 6tik 9ra bitartean prestau daben egitaraua Elorrion. 2002an, lehenengo topagunea egin zan lekuan, hain zuzen.  
Bilboko Areatza pasealekuak Eskutartie 12. udabarriko azokea hartuko dau barriro, Arbaso Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko alkarteak antolatuta.  Apirilaren 6tik 16ra goizez eta arratsaldez izango da azokea Bilboko Areatzan. Guztira, 30 artisau bilduko dira Bizkaiko uriburuaren erdigunean, uriko erreferente turistiko bilakatuz. Nobedade askogaz eta batez be, bertan dagozan enpresen kalidadeagaz. Artisau ugari Areatzan Guztira 30 artisau bilduko dira Eskutartie azokean, aurreko edizinoetako antzeko kopurua. Horreetatik, 20 artisau bizkaitar, baina ez dira faltako beste euskal lurralde batzuetako ekoizleak, eta beste autonomia erkidego batzuetatik etorri diranak be egongo dira. Gaztela eta Leoiko bi, eta Valentziako, Gaztela-Mantxako eta Galiziako ordezkari bana. Maider Mendinuetagaz berba egin dogu Jirabiran saioan.
Aste honetako bertsolari gazteak Indautxu eskolako gaztetxoak izan dira. Eskolaren deskribapena bertsotan egin dabe eta gero eskolak zeintzu aldaketa beharko leukezan be kontatu deuskue. Nerea Ibarzabal bertsolariaren biografia txiki baten ostean, "Mundu bat bertso" kantatu dabe. Kantuaren letra Markina-Xemeingo bertsolariarena da, eta ikastetxeetan bertsolaritzea lantzen daben gazteei eskainitako da. Zortziko Txikia irratsaioa Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzan egiten dogun irratsaioa da, astero astero ikastetxe bat bisitatuz.  
Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi deuskue Txurdinaga Eskolako 6. mailako ikasleek asteon. Beren beregi irratsaiorako egindako bertsoaldiak entzuteko aukerea izan dogu. Bertsotarako erabili daben doinuak eta gaiak anitzak izan dira, eta tartean, koloreak izan dira protagonista. Bertso bidezko asmakizunak be izan dira. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da Zortziko Txikia, eta Bilboko Udalaren laguntza izaten dogu.
Arkeologia museora egin daben bisita eta bisitan ikusitakoak kantatu dabez Arangoiti ikastetxeko gaztetxoek aste honetako irratsaioan. Jolaserako bertsoak be prestatu dabez, eta bidaiarako makinatxo bat leku aukeratu dabez. Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo entzungai izaten da gurean. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko udalaren laguntzagaz egiten dogun irratsaioa da. Gaztetxoek ikasgelan urtean zehar lantzen dabe bertsolaritzea, eta beren beregi irratsaiorako bertsoaldiak prestetan dabez.
Begoñazpi Ikastolako 100dik gora gaztetxo izan dira aste honetako bertsolari gazteak. Beren beregi irratsaiorako prestautako bertsoetan, eskolan deskribapena egin dabe, eskolan gertautako anekdotak kontau eta bertsoekaz jolasteko aukera be emon deuskue. Zortziko Txikia irratsaioa zapaturo eskaintzen dogu. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzagaz egiten dogu saioa da.
Ihauteriak izan dira Zurbaran eskolako gaztetxoek aste honetako Zortziko Txikia irratsaioan kantautako bertsoetan aipatu daben gaietako bat. 5. mailako ikasleek ikasturtean lantzen dabizanaren adibidetzat hainbat bertsoaldi prestatu dabez. Bertsoak jolaserako be balio dabela erakusteko, lau bertso-asmakizun be prestatu dabez, entzuleak asmatu dagiazan. Zortziko Txikia irratsaioa Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan astero eskaintzen dogun irratsaioa da. Horretarako, Bilboko Udalaren laguntza daukagu.
Zine tartea zapaturo izaten dogu zinean aditua dan David Madarietagaz. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau, astegoien honetan emonaldi bikoitza; txikientzat 'Yuku eta Himalayako Lorea' eta ‘Irati’ nagusientzat egongo dira ikusgai. Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: 'Drive to survive 5, Formula 1' telesaila, 'Tríada' telesaila eta 'Outer Banks' telesaila. Amazon Prime Video plataforman: ‘'El Consultor' telesaila eta 'Doctor Zeus' filma.  
Aste honetako tertulian, betikolez, aktualidadeko gaiak jorratu doguz Jon Castañeda eta Amaia Arostegigaz. Athleticen apostu-etxeen polemikea, Macarena Olonak egindako elkarrizketak sortutako eztabaida eta Huntzaren agurra  berbagai beste kontu batzuen artean.
loading
Comments 
Download from Google Play
Download from App Store