DiscoverNAIZ IRRATIA - Bideokluba | naiz.eus
NAIZ IRRATIA - Bideokluba | naiz.eus
Claim Ownership

NAIZ IRRATIA - Bideokluba | naiz.eus

Author: Naiz Irratia

Subscribed: 0Played: 0
Share

Description

naiz.eus RSS gehitzailea, IRRATIA - Bideokluba
60 Episodes
Reverse
‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’ liburua aurkeztu berri du Urtzi Urkizu kazetariak. Bertan bildu ditu 35 lagunen hausnarketak. Hariari tira egin diogu NAIZ irratiako ‘Bideokluba’ saioan eta ETBk ekoizten duen, eta ez duen, fikizioaren eta bikoizketaren inguruan aritu gara berbetan.
Hona hemen aste honetan Bideokluba saioan egin ditugun zine gomendioak, pantaila handian zein txikian ikusteko: Los pequeños amores, Kung Fu Panda 4, Godland eta Passages.
Iritsi da 'Dune' sagaren bigarren zatia pantaila handira. Erotuta daude zaleak 122 milioi dolarreko aurrekontua duen blockbusterrarekin. Hala ere, hori ez da aste honetako gomendio bakarra.
‘Negu’ kolektiboaren 'Negu Hurbilak' iritsi da zine aretoetara. Nafarroako Zubieta herrian kokatua, 2011 urtera eramaten gaitu zine antropologikotik asko duen fikzio honek. Epika alde batera utzita, muga gurutzatu nahi duen iheslari baten itxaronaldia kontatzen du.
Zinema komertzialeko eskaintza euskaraz izatea «lehentasunezko» afera da Pantailak Euskaraz-eko Alex Aginagalderentzat. Eskaintza ez da %3ra iristen. ETB1eko eskaintza ez da hobea, eta horri gehitu behar zaio Ikus-Entzuneko legea onartu eta urtebetera, legea ez dela betetzen ari. 
Aste honetan hiru gomendio ekarri ditugu 'Bideokluba' saiora. Horietako bakarra pantaila handian. Gogora zaitezte hiru izen hauekin: Sofia Coppola, Victor Iriarte eta Jose Antonio Labordeta.
Aste honetako zine gomendioek ez dute hutsik egin Bideokluba saioan. Enzo Ferrari enpresa gizonaren biopica, Maria Zanetti zuzendariaren opera prima interesgarria eta plataformentan ikusteko 'Better Days' eta 'Tokyo Vice'.
Jon Arretxeren Touré Detektibeak pantailara egin du salto. Primeran plataforman dago ikusgai telesail berria. Idazleak dio nobelelen filosofia eta espiritua mantendu dela: «behartsuenen eta baztertuenen mundua erakustea eta salatzea», eta pozik geratu da emaitzarekin.
Telesailak baino, Jose Mari Goenagak nahiago ditu filmak. Baina, hori ez zen nahikoa arrazoi izan Lourdes Iriondok botatako «ordagoari» ezetz esateko. Goenagarekin batera, Garañok eta Arregik zuzendu dute 'Cristobal Balenciaga' biopica, Moriartiarren lehendabiziko telesaila.
Isil isilik iritsi da 'Sala de profesores' karteldegira, baina zer esana emango du. Berlinaleko sari nagusia irabazi zuen 'En el  Adaman' dokumentalak, eta aste honetan estreinatzen da. Eta plataformetan zer ikusi? Bi proposamen berezi ditugu 'Benediction' eta ‘Orlando, mi biografía política’.
Ostiralean estreinatzen da Giórjos Lánthimos zine zuzendari greziarraren 'Pobres Criaturas', eta film hau da aste honetako gomendio bakarra. Pantaila txikirako bi proposamen ditugu, biak ere atlantikotik bestalde datozenak: 'Los delincuentes' eta 'El hauge del humano'.
‘Cristobal Balenciaga’ estreinatu berri da Disney + plataforman. Donostiako Moriarti ekoiztetxeak aurrera eramandako proiektua da, Goenaga, Arregi eta Garañoren lehendabiziko telesaila. 
Hauek aste honetan egin ditugu zine gomendioak. Pantaila handian: ‘La zona de interés’ eta 'Cuando acecha la maldad’. Pantaila txikian, ‘Cristobal Balenciaga’ eta 'La isla Bergman’. 
Bideokluba saioan, tarteka, lekua egiten diegu telesailei. ‘Los Javis’ bezala ezagunak diren zuzendarien 'La Mesias'-en arrakasta dela eta, bi zuzendari hauen inguruko berezi bat egin dugu, eta orain arteko lanak aztertu: La llamada, Paquita Salas, La Veneno eta La Mesias.
Bideokluba saiora hurbildu da beste behin ere Aimar Erkiaga bere gomendio zerrendarekin. Thrilerak, ezinezkoak diren maitasun harremanak, lorpen epikoak, sororidadea eta sasifeminismoa.
Pello Gutierrez Bideokluba saioko zine forentsearekin ‘Lainoak urrutira doaz’ (Kauas pilvet karkaavat, 1996) filmeko eszena bat  aztertu dugu.
Gertutik jarraitu du Amaia Ereñaga lankideak bukatzear dagoen ZINEBI jaialdia. Bertan aurkeztu diren euskal lanak errepasatu ditugu, baita nabarmentzea merezi duten bi dokumental hori. Argi esan digu Itziar Leemans lapurtarra hurbiletik jarraitu beharreko zuzendaria dela.
Pantaila handian zein txikian ikusteko bost gomendio egin ditugu 'Bideokluba' saioan: Ken Loach-en azkena: The Old Oak. Beldur pixkat pasako duzun 'La Ermita', eta nerabezarora bueltan eramango zaituen 'The Hunger Games' sagako azkena. Eta plataformetan 'Botton' film feministia.
Hartza eta otsoarekiko dugun harremana ikertzen hasi eta hiru urtera estreinatuko da Zinebi festibalean 'Pizti bat agian',  Gutierrez eta Gonzalezen lehen dokumentala. Antropologia metodoetatik edaten duen lan honetan apenas egiten da hitzik, baina irudiek asko kontatzen dute, dena.
loading
Comments 
Download from Google Play
Download from App Store