DiscoverAldi hau kontatzeko
Aldi hau kontatzeko
Claim Ownership

Aldi hau kontatzeko

Author: Berria

Subscribed: 0Played: 0
Share

Description

Aldi hau feminismotik, euskaratik, Euskal Herritik... kontatzeko helburua du audio-serie honek. BERRIAk 20 urte bete ditu eta urte horiei guztiei begiratzea da asmoa, nondik eta nola sortu zen ahaztu gabe. 

8 Episodes
Reverse
Izan zirelako gara

Izan zirelako gara

2023-10-1336:05

Egunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra.
Bitxikeria, anekdota eta hiztripu asko kabitzen dira 20 urtean. Konta daitezkeen eta ezin daitezkeen pasadizoen inguruan egin dugu etxearen eta bi hamarkada hauen errepasoa, BERRIAko langileen eskutik.
Kanpo begirada

Kanpo begirada

2023-10-1332:22

Aldi hau kontatzea ezinezkoa izango litzaiguke BERRIA barrutik ez ezik kanpotik ere hobetzen laguntzen diguzuen guztiekin. Zuen ikuspegiari esker bete ditugu 20 urte, eta gutxienez beste 20 betetzeko asmo osoa dugu.
Leiho bat mundura

Leiho bat mundura

2023-10-1325:01

Munduan zer gertatzen den eta zergatik. Hori euskaraz jaso eta ematea izan da BERRIAren helburuetako bat. Lekuko izan eta lekuko egin. Aldi hau ere mundutik kontatzen dugulako.
Herri ekimenez sortua

Herri ekimenez sortua

2023-10-1331:09

Herri ekimenetik sortu zen BERRIA, Egunkaria-ren itxierak behartuta. Herri gogotik, beraz, komunitatetik. 20 urteko ibilbidea, garai bakoitzaren erronkei erantzuten, bizi dugun aldi honen gakoetan sakontzen, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen digun kazetaritza egiten, betiere komunitatearen sustenguarekin.
loading
Comments