Discover
ARGIA
452 Episodes
Reverse
Gaur ere jostari gatoz, eta asmatu nor den nor: gutako batek ligatu egin du, beste bat haurdun geratzen saiatzen dabil, hirugarrena Oñatiko batzokiko talo zalea da, eta Hedoi Etxarterekin laurok liatuko ginatekeen arren, batek gogo berezia du. Entzun eta jakingo dituzue erantzun zuzenak. Saio amaieran jarri dugun kanta: Monsieur Lecrêpe x YPSEN - 'Handsome Izzy' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat i...
Sei urteren ostean bere lehen bilkura egin du Beranduegik, saioa hobetzeko asmoz. Baina oraindik ez espero hobekuntza handirik, betiko gaiei heldu diegu: Kevinen lige izendaezinak, Zarauzko jende sasi-famatua, Zinemaldiko hondarrak, Legazpiko kultur eskaintza amaiezina, eta beste mila kontu. Saio amaieran jarri dugun kanta: Xiberoots - 'Rgga ragga' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kont...
Gu ez gara Zinemaldira joan, Zinemaldia etorri da gugana. Alfonbra gorriko aktore bat dugu gure artean, eta primizian eman digu bere pelikularen berri. Baina aktoreak soilik ez, Beranduegiren aniztasunaren isla, haurdunak eta aitatxo ernegatuak ere baditugu gure mikrofonoetan. Orain zuen lana da asmatzea nor den nor. Saio amaieran jarri dugun kanta: Puntu takoma feat. Naxker - 'Dikotomia' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo iraine...
Hasi ginenean ez genuen urrik ere emango, baina Beranduegi iritsi da bere seigarren denboraldira. Eta oraingoan, babesle eta guzti: Reparaz autoak. Guk ere agindu bat jaso dugu, George Orwellek San Mames betetzeko esan digu, baina gure aurretik Pellori utziko diogu, eta bitartean gaztetxeetan geratuko gara. Behin hori esanda, gainontzeko minutuak Kevinen Serbiako bidaiarentzat izan dira, eta oraindik bada zer kontatu. Saio amaieran jarri dugun kanta: E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. E...
Ez genuen uste inoiz egingo genuenik, baina Beranduegin turismoaren apologia egiten hasi gara. Baina ez edozein turismorena, guk Kevin eredua defendatzen dugu: hartzak, nudistak eta lapurrak, Serbian. Hori da guk defendatzen dugun turismoa. Hartu apunteak zuen uda antolatzen hasteko. Eta eskaera zuzen bat ere bai gaurko saioan: hainbeste talde itzultzen ari diren honetan, buelta dadila Hemendik At, mesedez!
Alferrikako kontu askotaz hitz egin dugu gaur ere: Fermin Muguruzaren kontzertua, Subflubialaren aurkako kanpaldia, kulturaren merkantilizazioa eta Pello Reparaz... Baina irakaspen garrantzitsuena, beste behin, twitterrek eman digu: ez dezagun ahaztu, inoiz, espainolak garela; eta Beranduegi ere, tamalez, ez dela euskaraz. Saio amaieran jarri dugun kanta: Merina Gris - 'Hiru Damatxo' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat b...
Gai bat eta bakarra gailendu da aste honetako saioan, ze gezurra badirudi ere, Kevinek egia topatu du Aste Santuan Katalunian. Bere hitzetan “kontzentrazio esparru moduko batean” egon da, “lana barrurantz egiten”, hau da, egunean hamar ordu eta erdi meditatzen. A, eta Manu Chaok Izar aurreratu zuen behin bizikletan, hau ere Katalunian. Dena oso logikoa eta koherentea, beti bezala. Saio amaieran jarri dugun kanta: Hanumankind, Kalmi - Hanumankind – Big Dawgs E! Gogoratu. Telegram kanala ere ba...
Besteetan ez bezala, txiste txar batekin hasi gara gaur, Txistegiak babestutako saioa baita aste honetakoa. Eta jakin dezazuen, Kike Amonarrizen bedeinkapena ere badugu. Eta barre egiteko gogoa dugunez, instagrameko jendearen erreakzioak aztertu ditugu, eta ondorioa argia da: belarraren atzean ere fatxak agertzen dira edozein sare sozialetan. Saio amaieran jarri dugun kanta: Anestesia - 'Parasitoak' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat e...
"Lehen programa politiko bat ginen, orain arlo espiritualean sartu gara", aitortu du Kevinek aste honetan. Bazen garaia egia aitortzeko. Eta behin hau esanda, begiz gaindiko ikusmenak hartu ditu gaurko minutu gehienak. Eta oraingoan entzuteko moduko bolumenean aritu dira. Bergarako besarkada galdu zenutenok, orain ulertuko duzue txistea. Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'Felson' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo ira...
Garaiak asko aldatu direla esan ohi dugu, baina aste honetako Beranduegin ohartu gara espazioak bai, baina eskema ez dela hainbeste aldatu: aita-semeak kiroldegian daude, eta ama-alabak liburutegian. Beno, Deban ezik, Euskal Herriko beste leku guztietarako balio du. Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'Felson' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram ...
Saio berezia egin dugu aste honetan, Bergaran, Aupa Etxebeste filma grabatu zen etxean, bi bekadunekin: Miguel Angel Rodriguez eta Garbiñe Larrea. Gaiak beti bezala, asko eta sakon landuak, hortan badakigu. Baina bolumenak ez dira gure fuertea, beraz, barkatu aldez aurretik. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ruper Ordorika - 'Egin Kontu' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 ...
Aste honetan “guaismoari etabarri buruz” aritu gara, Tornerrek ondo azaldu bezala. Kevinen desiraz hitz egiten hasi, eta bollerak, bertsolariak, frikiak eta Harry Potter uztartzen amaitu dugu. ARGIA irakurtzeak, tarteka, ematen digu zertaz hitz egin. Ze badakizue: polemika non, gu han. Saio amaieran jarri dugun kanta: Aberri txarrak - 'Teo eta Gorputz Atalak' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo...
Hemen duzue aste honetako Beranduegi saioa. Udaberri giroak eta hego haizeak aztoratuta guardia zibilei alde onak ikusten hasi gara: zenbaitek begi bista gozatzeko, behintzat, balio dute, Tolosakoak kasu. Hortik aurrerako beste kontuetan berrikuntzarik ez, Batzokiak, Porrotx eta Öcalan, besteak beste. Saio amaieran jarri dugun kanta: Boyanka Kostova - 'Europa do Oeste' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat ...
Beranduegi egi likidoen eta gezur solidoen arteko oreka bat da. Egia da gutako batek baginei oihu egiteko ohitura duela; eta gezurra da Kevin eta Izarrek Benito Lertxundi autoarekin kasik harrapatu zutela. Bi mutur horien artean mugitzen gara gu. Eta zuenak ere jakin nahi ditugu: egin al diozue inoiz zakil bati putz? Eta bagina bati oihu? Zuen esperientziak entzuteko gogoz gaude, probatu eta kontatu. Hiltzear gauden honetan, denak balio du-eta. Saio amaieran jarri dugun kanta: Stromae - 'Alor...
Astebete pasa da ARGIAren ezkontza zibila ospatu genuenetik eta prentsa arrosa kutsua hartu du gaurko saioak, euskal famoseoaz aritu gara. Ez hori bakarrik, pedofiliaren gaiari ere heldu diogu berriro, eta Palestina Benidorm berria bihurtzeko Trumpen plana ere aztertu dugu. Saio amaieran jarri dugun kanta: Erokeria Music, Monsieur leCrêpe & Akademix Beats - 'Gure Jokua' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduz...
102. programara iritsi behar izan dugu Beranduegin ARGIAz serio hitz egiteko. Aralarren bozgorailu izatetik ezkerraren ordezkari izatera pasatzeko egin duen bideaz eta Euskal Herriko kazetaritza ereduez aritu gara. Hau guztia ARGIAren ezkontzarako astebete falta denean. Eta behin kazetaritza dosi gogor honen ostean, ikastolak eta eskola publikoa, pedofiloak eta pederastak eta Euskal Herriko padurak izan ditugu hizpide. Saio amaieran jarri dugun kanta: Idles - 'Dancer' E! Gogoratu. Telegram ka...
Izar berri batek gidatu du 2025eko lehen saioa eta Mitoaroaz hitz egitera eraman gaitu, Kevin txundituta utzi duen emanaldia: Palestinari elkartasun keinua, euskararen aldeko aldarria, osasungintza publikoaren bandera... hurrengo hauteskundeetan botoa Pello Reparazentzat. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ezezez - 'Puntofinal' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia...
Zuen zerbitzura gaude Beranduegin, eta oporrik ere ez dugu hartu zuei bi astean behingo saioa eman ahal izateko. Beti bezala, gai sakonak, txiste txarrak eta gudariak protagonista Beranduegin: Luigi Mangione, Ruper Ordorika eta Olentzero, besteak beste.
Beranduegik ASMR-en funtzioa betetzen duela deskubritu dugu, jendeak siesta egiteko erabiltzen duela. Beraz, esnatu erdi lo zaudetenok, Durangoko Azokako kontu interesgarriekin gatoz eta: Korrontzi eta Mikel Urdaingarinen arteko beef-a egon zela jakin berri dugu. Hala kontatu digu, behintzat, Izarrek. Saio amaieran jarri dugun kanta: Spartak Dementziala - 'Folklore Basque' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guret...
Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten arteko borrokak, Errusiako iraultza eta Benito Lertxundiren agurra. Saio amaieran jarri dugun kanta: Berri Txarrak - 'Breyten' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat ...























