Discover
Harpa jotzen
Harpa jotzen
Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca
Subscribed: 4Played: 134Subscribe
Share
© 2025 EITB Media
Description
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
30 Episodes
Reverse
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek mendizaletasuna izan dute hizketagai.Euskaldun jatorra izateko mendizalea izan behar duzu edo ez? Zein da mendi-tontorrean jatea gustuko duzun ogitartekoa? Gonbidatua Ana Galarraga izan da, Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzailea. Nola agurtuko ote du berak jendea mendian? Zer eramaten du jateko? Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu!
Nor gara gu? Zer gara gu? Nola definitzen duzu zure burua? Norbait izateari buruz hitz egin dute Inigo Antxorregi gidoigilea eta "Korapiloak" podcastaren arduradunarekin.Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak dira Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Atal honetan Euskara hartuko dute hizketagai. Erabiltzen dituzten euskarakadak eta euskarazko irainak aipatu dituzte, besteak beste.Gonbidatua Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria da atal honetan. Salbatuko al du berak Euskara? Zein da gehien gorrotatzen duen euskarazko hitza?Jakin nahi duzu zer erantzun duen Loreak? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
Sexua da hizketagai atal honetan. Desberdintasunik al dago oraindik sexuaz gizon batek edo emakume batek hitz egiten badu? Masturbatzen al zara? Sexu hezkuntza egokia al da?Gai honetaz hitz egiteko gonbidatua Jon Plazaola aktorea da, eta galdera gaizto bat baino gehiago erantzun behar izan ditu: sexua gain-baloratuta dago? Barre egitea edo sexua nahiago du? Proposamen lizunik jaso al du inoiz? Jakin-mina duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
Aitzakiei buruzko hausnarketa. Iaioa zara aitzakiak jartzen? Ezetz ez dakigulako esaten aitzakiatan hasten gara? Zein da inoiz esan dizuten aitzakiarik sinesgaitzena? Manu Etxezortu, Euskadi Irratiko esataria da gonbidatua eta aitzakiarik gabe erantzun dio gure galdetegi xelebreari. Jakin nahi duzu zer erantzun duen? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin."Harpa jotzen" pozkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da.
Guztioi eragiten digun gaia landu dute atal honetan: loa. Badakigu gaizki lo egiten dugunean eguna aldapa gora egiten zaigula. Loti ona al zara? Pijamarekin edo kamiseta zaharrarekin sartzen zara ohera? Eta neguan? Poltsa berorik behar izaten al duzu?Gai zirraragarri honi buruz hitz egiteko luxuzko gonbidatua dute, Aitziber Garmendia. Iratzargailuak jo baino lehen esnatuko ote da? Oholtzatik ikusi ote du inor lotan? Zurrunga egiten ote du?Hauek eta gehiago izango dituzte hizpide, beraz, zeren zain zaude? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
Euskal Herriko instituzio garrantzitsuenetakoa aztertu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: kuadrillak. Nolakoa da zurea? Zer paper betetzen duzu bertan? Soilik neskek osatzen duzue? Mutilek bakarrik? Nork eramaten du botea?Gonbidatu berezia aukeratu dute azterketarako, Joxe Rojas, TOKIKOM, euskarazko Tokiko komunikabideen elkarteko komunikazio-zuzendaria. "Teknopata" blogaren kudeatzailea eta ilgoropilaren defendatzaile sutsua. Txakurra paseatzera kuadrillarekin batera ateratzen ote du? Zer esango lukete kuadrillako kideek beraz? Kuadrillatik atera daiteke?Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagun direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo eta hobe esan, poZcasta heurek izendatu nahiago duten bezala.Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurbildu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagunak direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo hobe esanda, poZcasta, heurek izendatu nahiago duten bezala.Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurblidu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
Denboraldiari amaiera emateko aukeratutako gaia gabonak dira. Izan ere, Mirariren ametsa da noizbait EITBko kanpaikadak ematea eta Idoiari ere asko gustatzen zaizkio jai hauek. Ondorioz, gonbidatuak ere neurrikoak aukeratu dituzte eta ez bat, baizik eta bi dira."Harpa jotzen" pozcastaren soinu zuzendaria den, Inigo Etxarri, denboraldi honetan protagonismo handia hartu duena eta Asier Kortabarria bigarrena, Hiru Damatxoko produktore eragilea. Gabonetako espirituarekin erantzun dituzte biek galderak! Prest zaude azken atalari ekiteko?
Sukaldaritzaz dihardugu atal honetan. Mirari ondo moldatzen da eta sekulako kroketak egiten ditu, baina Idoia, berriz, desastre hutsa da. Luxuzko gonbidatua izan dute solasteko, Lur Errekondo. Nola moldatzen da sukaldean? El Conquisen gosea pasatzen du? Dietarik jarraitzen du harri-jasotzaile izateko?
Ipar Euskal Herria dugu hizpide. Hegoaldeko euskaldunok iparraldeko ia ezer ez dugu ezagutzen eta. Baina aldiz, Iparraldekoek gehiago ezagutzen gaituzte hegoaldekoak. Oihana Gale euskalzalea gonbidatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gaiean sakontzeko, eta beti bezala, txorakeria piloa galdetu dizkiote. Tartean, bere izengoitiari buruz. Izan ere pozcast hau umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei eskaintzen dieten txokoa da.Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
Ileei buruzkoa da 15. atal hau. Izan ere, gure gizartean ile batzuk onarpena dute eta beste batzuk ez. Urko Aristi kazetari eta eguraldi gizona izan da gonbidatua eta era honetako galderei erantzun behar izan die: noiz onartu zuen burusoila izango zela? Depilatzen al da? Igerilekura joatean, buruan edo bizarrean jartzen du txapela?Tarte atsegin bat pasa nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
Noiz arte izaten gara gazte? Zergatik diogu hainbesteko beldurra zahartzaroari?Gaztetasuna da atal honetako aztergaia. Gonbidatu aproposa ekarri dute gaiaz hitz egiteko Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzeko txokora, Marisa Barrena, irakasle eta wikilari sutsua. Ilea zuritzen noiz utzi zuen esan digu Marisak, bai eta ea nahiago duen gaztea izan edo jubilatua.
Sare sozialak dira, hamairugarren ataleko ardatza. Mirari Martiarenak, Instagram erabiltzen du batez ere eta Idoiak berriz X, twitter zena, Lagunak egin dituzte bertan? Denbora asko pasatzen dute sarean murgilduta? Pozkast atal honetako gonbidatua Ane Lindane umoregilea izan da, eta berak kontatu digu birala bihurtzeak zer suposatzen duen eta haterrei nola erantzuten dien, besteak beste.
Musikaz aritu dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai beraien abeslari dohainak erakutsi dituztelarik. Gonbidatu aproposa topatu dute, gainera Andoni Ollokiegi. Asko ligatzen al du musikari izanda? Euskal Herriko publikorik onena zein da? Dutxan abesten du?Barre egin eta abestu nahi baldin baduzu, ez galdu! Izan ere pozkast hau Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da. Inigo Etxarri teknikariak ere parte hartu nahi izan du.
Garraioa dugu hizketagai. Trena, autobusa, autoa, motorra, hegazkina… zein abantaila eta desbantaila dituzte?Irune Astiz, twitchlari nafarra gonbidatu dute aditu gisara. Lo hartu ote du inoiz garraio publikoan? Sartzen al zaizkio hankak hegazkineko eserlekuan? Kopilotu ona da?Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu harpa-jotzaile komunitatearekin!
Kirolari buruz hitz egin aurretik galdera bat; Idoiak eta Mirarik Kiroldegiko kuotak ordaintzen ote dituzte? Zer janzten dute kirola egiteko? Zein herri-kirol egingo lukete? Gai honetan sakontzeko Antton Telleria umoregile eta aurkezlea gonbidatu dute, eta galdera xelebreak egin dizkiote.
Ezkontzak hartu dituzte hizketagai eta instituzio sozial honen zirrikituak aztertu dituzte. Modan daude? Gehiegi jaten dugu ezkontzetan? Nola jantzi behar da? Ana Goitia aurkezlea eta modan aditua gonbidatu dute bere ezkontza nolakoa izan zen kontatzeko.Barre pilo bat egin nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik poZkasta izendatzen dutenaren atal berria, zuk nahi duzunean entzuteko aukera izango duzu. Txoko honetan gure umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Bigarren denboraldia hamar atalek osatuko dute.Ohi bezala, gai zehatz baten inguruan ariko dira Mirari eta Idoia, atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin. Umoretik helduko diote, jakina, aztergaiari eta gonbidatuen artean izango dituzte bigarren denboraldian, Antton telleria, Ane Lindane, edota Lur Errekondo, besteak beste.




