DiscoverUhin Ultramoreak
Uhin Ultramoreak
Claim Ownership

Uhin Ultramoreak

Author: GUAU | EITB Audio

Subscribed: 4Played: 180
Share

Description

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
68 Episodes
Reverse
2026ko udan hondartzan izan bazara, ohartuko zinen ohiz kanpoko bisitari ugari izan direla. Itsasoak ekarri ditu, eta ur ertzera iritsitakoan ikusi ditugu. Ikusi… edo pairatu. Eta ez. Ez gara surflariez edo turistez ari, noski. Karabelak, salpak, marmokak eta algak dira. Lehen noizbehinka etortzen zirenak eta orain ohikoak bilakatzen ari direnak. Zergatik iritsi diren, geratzeko etorri ote diren, nolakoak diren eta zer eragin duten azaldu dugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan.Bestalde, bazenekien eltxoen ziztada jasotzeko arriskua %44 handiagoa dela garagardoa edanez gero; %35 handiagoa kanabisa errez gero; eta %46 handiagoa lo konpainian eginez gero?
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz dena esana dagoela uste dutenen kontra, eklipsea ikusi nahi izan ez zutenen kontra, eta hari, ostean gertatu diren, lurrikara, ekaitz edo izurriteak egotzi dizkiotenen kontra, zientzialariek badute zer aztertua: eguzkiaren koroa, eremu magnetikoa edo animalien portaera. Areago 2027an, Iberiar Penintsularen hegoaldean berriz egongo denean aukera eguzki-eklipse osoa ikusi eta ikertzeko.“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan eklipseaz gain giltzurrunak aipatu ditugu. Badakizu hiru giltzurrun edo gehiago dituzten pertsonak daudela?
Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia izan zuten. Baina, batez ere, pestiziden kalteez ohartarazteko idatzi zuen liburuarekin lortu zuen oihartzuna: "Udaberri isila". Aurreko liburuekin alderatuta, honek salaketa argia egiten zuen, eta kontzientzia ekologista sendotzea eta araudiak zorroztea ekarri zuen. Nekazaritza industriala bultzatzen zuten jauntxoen haserrea ere piztu zuen. Hau esan zuten hari buruz, publikoki: “Emakume hain polita izanik, ezkongabe badago, seinale komunista dela”
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago.Zer da klitoria? Zientziak gutxi eta berandu ikertu duen gaia da. Klitoriari buruz ikerketek zer erakusten duten eta orain arte zer ezkutatu duten “Uhin ultramoreak” podcastaren 64. atalaren aztergaia.
Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak direla frogatuta daukaten terapiak baztertu eta haien ordez produktu homeopatikoak hartzea.Homeopatiaren printzipioak ere aztertu dituzte txostenean eta Europako beste herrialde batzuetako egoera ere azaldu dute. “Uhin ultramoreak” podcastaren 63. atalean, txostena sakon aztertu dugu, azpimarragarriena azaltzeko.
loading
Comments