DiscoverYoko Ona
Yoko Ona
Claim Ownership

Yoko Ona

Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca

Subscribed: 0Played: 19
Share

Description

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
46 Episodes
Reverse
"Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat?Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokooner" bilakatu dira, aizu.Eskerrik asko denoi eta on egin!
James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".Aipamenak:12:30 In a world designed for men, we put girls first. – Plan International Norge
Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound)25:30 - Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)
Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamena:27:45 - 13 Reasons Why - Netflix
Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:19:00: Lukiek - Katuen testamentue
Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia baita. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia.Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira atal honetan.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".
Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Aipamenak:04:05 Black Mirror 3X01 - Netflix05:05 La Red Social – Netflix20:50 Ane Lindaneren "Feministas de mierda" – Pikara Magazine
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Podcasteko aipamenak:08:40 Koban taldea – Anestesia digitala17:50 Merina Gris – Saiatzen naiz18:20 "Miresmenaren testigu" – Orbitan podcasta20:30 "Coito Ergo Sum"- Maria Von Touceda
"Yoko Ona"ren 5. atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Aipamenen artean artikulu bat:The New York Times aldizkariak atera zuen hau: "Why Women Compete with each other" – Emily V. Gordonena.
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".4. atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beldurrak, beldur irrazionalak. Gure beldurrak uxatzeko modurik onena norbaiti kontatzea omen da. Eta, halaxe egin dugu. Gure beldurren unibertsoan sartzeko, prest?10:44 Olatz Salvador - Ba hori21:30 Desire De Fez idazlearen "La Reina del Grito"21:50: Chvrches taldearen "Scream Violence" diskoa22:00 Belako – "The Craft"24:40 IZARO – "Patinar sobre hielo"25:10 Anari – "Tren bat zure barrura"25:50 070 Shake – "Proud"
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren sormen prozesuan? Zerk inspiratzen die gehiago, musikak ala letrak? Noiz eman amaitutzat disko bat? Zeintzuk dira euren erreferente nagusiak? Galdera asko eta abiapuntu bakarra: Inspirazioa, 3. atalean!Aipamenak:29:50: "What happened, Miss Simone?"30:27: Los Chicos del Coro – "Les choristes"30:55: "Plastic Drama" diskotik "Plastic Drama"
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du.Bigarren atala hedabideei eskainiko diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik helduta joan dira; baina, zein harreman izan dute Olatzek eta Lore Nekanek kazetariekin? Hedabideen botereaz, musikarien irudiaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Aipamenak: Kim Gordonen "La chica del Grupo"
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean.Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitako anekdotak entzungo dituzu, musika munduan emandako lehen pausoetaz ere ari dira eta podcast hau egin baino lehen sentitutako urduritasun, zirrara eta kezkak ere bildu ditugu.Kantu eta taldeen aipamenak:Olatz Salvadorren lehen taldea: EkaitzanZahara - MerezcoBelako – Sea Of ConfusionNina Simone – Aint Got No I Got Life
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu "Yoko Ona" podcastera.Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu.Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminista ezagutu dugu.Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko gu aukeratzeagatik.
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan.Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu.Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri emateko: "Borobilaren Ertzetik".
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun.Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu.Aipamenak:Candela Pena 2013ko Goya sarietan"Acacias 38" Maitino
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik.Aipamenak:- Alaine Agirre: "Karena"- Katixa Agirre: "Amek ez dute"- Maria Llopis: "Maternidades subversivas"- Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago.Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain.Bestalde, Itxaso Brunaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu.Aipamenak:Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"Anne Lukin-en kantua: "Ay pequena"
Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu.Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena ere ezagutu dugu. Minbiziari buruz hitz egiteko espazioak sortzen dituen ekimena da. Beraiek esan bezala, "kultura erabiliz, tabuen kutxan dauden gaiak azaleratu, normalizatu eta barne korapiloak askatu nahi dituzte".Aipamenak: @izaninurr
loading
Comments 
loading