DiscoverLula Otsoa
Lula Otsoa
Claim Ownership

Lula Otsoa

Author: ULU Media

Subscribed: 0Played: 0
Share

Description

Lula otsoak bere ama eta aita galdu ditu. Bere familia, otso taldea. Orain, elurretan galduta, etxe berri baten bila dabil. Jakintsu zaharraren babesean, lagun berriak egin eta ezusteko abenturak biziko ditu.
5 Episodes
Reverse
Trailerra: Lula Otsoa

Trailerra: Lula Otsoa

2025-10-1301:31

Lula otsoa soinu fikzioaren trailerra.
#01.- Bakarrik

#01.- Bakarrik

2025-10-1428:48

Elurretan doa Lula otsoa bere familiari segika. Elur maluta eder batek distraituta, baina, atzean geratu da. Otso taldeko otsorik handienaren ulu ozenak elurjausi bat eragin du eta Lula bakarrik geratu da. Bere ama, aita eta familiarengandik urrun. Topatuko al du etxe berri bat negua igarotzeko?
#02.- Adiskideak

#02.- Adiskideak

2025-11-0318:14

Lula otsoa jada ez dago galduta, baina ezin du etxetik atera: negua da eta elurra ari du, hotz handia egiten du!Zorionez ez dago bakarrik, adiskide berriak ditu. Bera bezala zuhaitz erraldoiaren txoko ezberdinetan bizi diren animaliak dira: Marta, Bizar eta Perru.Hasierak, lagun berriekin, ez dira beti errazak izaten ordea, ezta?
#03.- Battite

#03.- Battite

2025-12-1619:58

Lula eta bere laguntxoak elkarri ipuinak kontatzeko eseri dira sutondoan. Lulak Battite saguzaharraren ipuina kontatu die. Battite eta bere familia kobazulo batean bizi dira, beti ilupean. Gauez baino ez dira kanpora irteten. Baina Battitek amets ezkutu bat dauka: Noizbait egunsentia ikusi nahiko luke.
#04.- Ezkutuko bidea

#04.- Ezkutuko bidea

2025-12-1826:25

Lularen fruitu kuttuna gaztaina da. Eta lagunekin sutondoan gaztainak jatea. Baina basora fruitu preziatu hauek jasotzera joan eta galdu egin da iluntasunean. Nola itzuli lagunengana? Nola itzuli sutondora? Ezusteko animalia batekin topo egingo du, baina, topatuko al du etxerako bidea?
Comments