Discover
Berriketan
Berriketan
Author: Berria
Subscribed: 5Played: 221Subscribe
Share
© 2026 Berria
Description
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
330 Episodes
Reverse
'Kriptobro'-ak eta pop faxismoaren aurpegi berria ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturrak sare sozialak erabili ditu bere ideiak eta diskurtsoak bestelako itxura batekin zabaltzeko, eta plana ongi atera zaie. 'Kriptomundu' horrek nork osatzen duen eta nola funtzionatzen duen azaldu digu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Alain Iriarten izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bera hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari, eta lehenbiziko aldiz ezkerreko abertzale euskaldun batek gidatuko du erakunde hori. 2017an sortu zutenetik Jean Renne Etxegarai Baionako auzapeza izan da elkargoko lehendakaria. Iriarten ibilbide politikoaz, bere hautaketaz eta Euskal Hirigune Elkargoan izanen dituen erronkez aritu gara Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika saileko kazetariarekin.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Segoviako ihesa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte 29 presok Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten, baina soilik lauk zeharkatu zuten muga. Guardia Zibilak 24 iheslari atxilotu zituen eta Oriol Sole hil. Gertakari horrek amnistiaren aldeko borroka hauspotu zuen. Josu Ibargutxik eta Enrique Gesalagak ihesean parte hartu zuten, eta gertatutako guzia kontatu egin digute.
Aberri Egunaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria Batera plataformak sei urte darama Aberri Egun bateratua eskatzen, eta bihar ekitaldia eginen du Lizarran. Aberri Egunaren historian salbuespena izan da abertzaleek bat egitearena, eta aurten ere lau ekitaldi izanen dira apirilaren 5ean. Ekhiñe Atorrasagasti EHBatera egitasmoko bozeramaileak azaldu digu haien ekitaldiaren helburua, eta Joxerra Senar BERRIAko kazetariak Aberri Egunaren historia kontatu digu.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Behatokiaren txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025ean 883 kexa jaso zituen hizkuntza eskubideen urraketengatik, eta azken 25 urteetan alor horretan «aurrerapauso nabarmenik» ez dela eman salatu du. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak eman digu txostenaren nondik norakoen berri.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Torturaren zazpi biktimaren ekinbide judiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia torturak ez ikertzeagatik. Orain, hamar kasu horietako zazpi lagunek ekinbide judiziala abiatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalak haien kontrako torturak iker ditzan. Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak eta Martxelo Otamendi ekinbidearen sustatzaileak eman dizkigute auzi honen inguruko azalpenak.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Herriko bozen bigarren itzulia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko argitu da hurrengo sei-zazpi urteetako herriko etxeen konfigurazioa Ipar Euskal Herrian. Orain, hirugarren itzulira begira paratu dira hautetsiak, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria aukeratu beharko baitute. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak bozen emaitzen analisia egin du.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
ETB3 katearen itxiera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Martxoaren 17an ETB1 ON katearengatik aldatu zuten marrazki bizidunen katea, eta erabakiak polemika piztu du, euskararen normalizazioari kalte egin diezaiokeelakoan. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak azaldu dizkigu gai horri buruz jakin beharrekoak.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
24. Korrika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atzo Atharratzen hasi zen, eta Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Lehenbiziko egunaren kronika egin digu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak, Atharratzetik bertatik, eta CCOOrekin gertatu dena azaldu eta testuinguruan paratu digu Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Herriko bozak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iragan igandeko lehenbiziko itzulian aukeratu ziren Ipar Euskal Herriko 158 herrietako auzapez gehienak, baina 11 herritan bigarren itzulia eginen dute igande honetan. Arreta handia piztu dute Baionako, Miarritzeko, Urruñako, eta Kanboko bozek. Bi itzulien artean pausa egin, eta hauteskundeen analisia egin du Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Greba Orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba eguneko soinu kronika da hau, karrikan bildutako soinuekin, iritziekin eta sindikatuen mezuekin prestatutakoa. Atalaren bukaeran greba egunaren balorazioa egin dute Iker Aranburu eta Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariek .
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Euskara eskakizunen aurkako aktibistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Argia aldizkariaren ikerketa lan batean jaso dutenez, talde antolatu bat ari da lan eskaintza publikoen aurkako helegiteak paratzen, hizkuntza eskakizunen harira bertan behera utz ditzaten. Zigor Olaberria Oleaga Argiako kazetariak sinatu ditu artikulu nagusiak, eta auziaren xehetasunak kontatu dizkigu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Nor dago euskararen aurkako oldarraldiaren atzean? https://www.argia.eus/albistea/oldarraldia-errenteriako-udalaren-lan-deialdia-euskararen-aurkako-talde-antolatu-batek-sabotatu-du-eta-demandatzaileak-plaza-finkoa-du-osakidetzan:
Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko 26 emakumek salatu dute sexu abusuak egin zizkiela Donostiako La Salleko ikastetxean irakasle aritu zen garaian. Arartekoak bitartekaritza egin du biktimen eta La Salle kongregazioaren artean, baina bigarrenak uko egin dio biktimen erreparazio kolektiboari. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazetariak auziari buruzko xehetasunak eman dizkigu.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaiari lotutako atala:
· Ez duzu abusatuko (https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/elizakoabusuak_6323814_110_S.html)
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hodigintza enpresak 301 langile kaleratu nahi ditu eta Amurrioko lantegia itxi. Oraingoz ez da akordiorik zuzendaritzaren eta sindikatuen artean, eta bihar eginen dute azken bilera Trapagaranen. Tubos Reunidosen egoera oso txarra da, zor handia pilatu baitu, eta inbertsore bat aurkitzea ere ez da erraza. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak gaiari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Hizkuntza politikaren inguruan UEMAk egindako proposamena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskararen larrialdi egoeraz ohartarazi ondotik, horri konponbidea emateko proposamena aurkeztu du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Lurgune euskaldunenetarako «lege babesa eta plan integral bat» lortzeko urratsak abiarazi ditu. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak proposamenaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Zisjordaniako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazako sarraskiak lehenbizi eta Iranen kontrako erasoek ondoren arreta mediatuko guzia bereganatu duten arren, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelgo militarrek eta kolonoek nabarmen gogortu dute Zisjordaniako palestinarren kontrako indarkeria eta jazarpena. Berriki, Israelek urratsak egin ditu lur horiek bere egiteko. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak egoera horren berri eman digu.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Europako Batasunaren mendekotasun teknologikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur gaurkoz AEBen kolonia digital da Europako Batasuna. Teknologiaren alorra funtsezkoa da besteren esku egoteako, beraz, horretaz ohartuta, subiranotasun digitalerako bidea urratzen hasi da EB. Nolanahi ere, luze joko du lan horrek. Irune Lasa BERRIAko ekonomia saileko kazetariak gai horri buruzko nondik norakoak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Emakumeen Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mugimendu feministak bestelako mundu feminista bat aldarrikatuko du, eta elkarlanerako deia eginen du zapalkuntza guziei elkarlanean erantzuteko. Hala ere, aurten inoiz baino deialdi gehiago izanen dira Euskal Herrian martxoaren 8an. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte gaietako koordinatzaileak egoeraren berri eman digu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
AEBek sistema politikoak aldatzeko egin dituen aireko erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek Iranen kontrako aire erasoari ekin zioten, errepublika islamiarrarekin bukatzeko helburuarekin. Ali Khamenei lider gorena eta goi kargu militarrak hil badituzte ere, ez da oraingoz aldaketa politikorik izan. Baina posible al da erregimen politiko bat aireko erasoen bidez aldatu? Horri erantzuteko, historia garaikideari erreparatu diogu Mikel Rodriguez BERRIAko editorearekin.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Iranen kontrako erasoa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek eraso egin zioten Irani, eta Ali Khamenei lider gorena eta goi mailako zazpi ofizial hil zituzten, baita ehunka lagun ere. Iranek erantzun egin du, eta erasoak Ekialde Hurbil osora zabaldu dira. Presio eltzeak ez du askoz gehiago jasango. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak egoeraren analisia egin digu.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.






