Discover
Berria FM
Berria FM
Author: Berria
Subscribed: 14Played: 180Subscribe
Share
© 2025 Berria
Description
2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.
91 Episodes
Reverse
Berria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere ―gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak―, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.
Orain arte ezagutu dugun azken Berria FM da hau. Berriak segituko du podcast feminista bat edukitzen, baina eraberritzeko atseden hartzea tokatzen da orain. Azken aldirako hasieratik elkarrekin egon diren Intza Alkain, Bea Egizabal eta Maider Galardi F. Agirre podcasteko gidaria aritu dira solasean.
Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako bi egun falta direla, gaur egun erabateko zigorgabetasuna duen bortxa batetaz arituko gara: indarkeria obstetrikoaz. Horretarako, Saioa Baleztena kazetariarekin elkartu gara. Indarkeria horren biktima izateaz gain, gaia asko landu du bai hedabideetan eta baita instituzioekin elkarlanean ere. Ohi moduan entzule batek deitu du, eta amaitzeko ostiraleko mobilizazioen berri emango dugu.
Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteekin segitzen dugu hartu-emanean, eta Gaztegehituko Izei Etxeberria gonbidatu dugu 42. saiora. Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta harreman heterosexualei buruzko hausnarketa utzi digu podcastean.
Laugarren denboraldia estreinatu dugu Berria FMn eta kolaborazio berri batekin gatoz. Saio honetan eta hurrengoan Gehitu eta Mugen gainetik elkarteek duten lankidetzaren bozgorailu izango da Berria. Gaurkoan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu. Eta Ramoni oporretan egon arren, entzule batek deitu du podcastera.
Entzun bi biek esateko dutena.
2016ko Iruñeko sanferminetako talde bortxaketak eta haren gaineko diskurtsoek herritarren memoria kolektiboan eginiko ekarpena aztertu du Samara Veltek ikerketa batean, auziari buruzko ‘Nik sinesten dizut’ liburua eman eta bost bat urtera. Hemeroteketan eta oroitzetan atzera egin, eta bistara atera zaizkio orduko birbiktimizazioa, erasotzaileak «piztia» bihurtzeko ahaleginak, epaiketa sozialak eta minak. Baina baita feminismoaren erantzunak ere; eta ondorioak. Horietaz eta bestez aritu zaigu BerriaFMn. «Jai-izorranteez» ere bai, askotara.
Ezinbestean, musika eszena transfeministari buruzko saio batekin ekin dio Berria FMk denboraldi berriari. Alex Sarduik esan zuelarik Euskal Herriko musikagintzan «genero diskriminiaziorik» ez dagoela, master amaierako lana aurkeztear zen Udane Barinagarrementeria Laka: 'Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz etnografia bat: Elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitzeak'. Eta deitu diogu, eta harekin mintzatu gara punkaz, oholtza hartzeaz, izerdiaz, biolentziaz, «xamurtasun erradikalaz».
Ines Osinagarekin egin dugu hitzordua denboraldiko azken Berria FMn. Musikari bezala ibilbide luzea du Osinagak, eta, orain hainbat sorkuntza ditu eskuartean, Mauriziak ez dau inor hil egitasmoa eta Badon proiektua, besteak beste. Emakumeek oholtzan duten espazioaz, beken eta diru laguntzen sistemaz, amatasunaz eta osasun mentalaz jardun gara, besteak beste. Ramonik, berriz, urteko errepasoa egin du bere tartean.
Ezin zuen bestela, eta saio honetan Emakundek Berriari emandako sariaz arituko gara. Maiatzaren 9an Bilboko sari banaketan egon ostean, Maite Asensio Berriako kazetariarekin eta Elene Barandiaran Berriako barne antolaketa arduradunarekin solasean aritu ginen kazetaritza feministaz, egunkariak egindako urratsez eta betetzeko dituen erronkez, eta beste hainbat kontuei buruz. Umorean, Lohitzune arituko da.
Bularreko minbiziaz arituko gara Berria FMren saio berrian. Bularreko minbiziaz, baina ohikoa ez den begirada apurtzaileago batekin. Sandra Barkaiztegi eta Elena Guinea dira gonbidatuak, biek dute bularreko minbizia, eta Inurri elkarteko kideak dira, eta eritasunaren eta eriaren estereotipoak begirada feministatik aztertu dituzte: burusoiltasuna, sexualitatea, gaixo-itxura eta titi bakarrak, bestek beste.
Saio honetan gerrari eta gatazka politikoei begira jarriko gara. Ez edonolako ikuspegiarekin, ordea: Ukrainan gertatzen ari dena hari eroale gisa hartuta, bidaia are luzeago bat egingo dute Maddi Ane Txoperena,k Ane Irazabalek eta Amagoia Mujika Tolaretxipik; Poloniako mugatik Bielorrusiara, handik Lesbosera, hortik Kongoko Errepublika Demokratikora... Hori guztia gorputza erdigunean jarrita: kazetariarena, emakumearena, amarena, gaztearena...
Musak ugari, baina emakume artistak zerrendatzea kostatu egiten zaigu oraindik. Ez da ez daudelako, ikusgai ez daudelako baizik. Baina horretaz gain, arte sistema osoa begirada feministatik aztertzea ezinbestekoa da gertatzen diren botere logikak ulertzeko. Horretarako, bidelagun ditugu saio honetan Aintzane Usandizaga kultur bitartekaria eta idazlea eta Haizea Barcenilla EHUko irakaslea eta komisarioa. Umorean, Ramoni izango da.
Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea eta Elhuyarreko kidea da Berria FMren hirugarren denboraldiko bostgarren saioko gonbidatua. Harekin hitz egin dugu zientziaren ezaugarri patriarkalez, koronabirusaren azken orduez eta hartu diren zenbait neurrien funtsaz. Pandemiaz eta sindemiaz ere aritu gara. Umorean, berriz, Ramoni izango dugu.
Eliteko kirolariak dira, baina ez dira profesionalak, eta horrek eguneroko bizimodua zailtzen die emakume kirolari askori. Horietako batzuekin batu gara gaiari buruz hausnartzeko. Berria FMko saio honetan Xubane Uribarrena arraunlariak, Maya Lespielle errugbilariak, Miriam Arrillaga pilotariak eta Ainhoa Tirapu futbol jokalari ohiak egin digute bisita. Umorean Lohitzune aritu da.
Urtemuga dugu Berria FMn, orain bi urte sortu bai genuen podcasta, indarkeria matxistaren aurkako egunaren bezperan. Gaurkoan ere hortaz arituko gara, baina ez hortaz soilik: Maider Barañano Euskal Herriko Neska Gazteetako kidea izango da kolektiboaren nondik norakoak azaltzen eta azken aldian landu dituzten hainbat proiekturen berri ematen. Umorean, serio, Ramoni arituko da eta biharko mobilizazioak ere jasoko ditugu saio honetan.
"Bakea ez da existitzen, feminismoa bat". Lelo hori behin eta berriro errepikatu da azken hamar urteetan, euskal gatazkaren ondorioen analisiak eta horien kudeaketak feminista izan behar duela aldarrikatzeko. 2011ko urriaren 17an Aieteko Konferentzia izan zela gogoratuz, prozesu horretan presente izan ziren Nekane Alzelai eta Rebeka Ubera izan dira Berria FM podcasterako solasaldian. Beraien bizipenetik abiatuta "bakea", "gatazka" eta "konponbidea" moduko kontzeptuez gogoeta egin dute. Umorean Lohitzune izango da.
Hirugarrenez, bueltan da Berria FM, eta lehenengo atal honetan zinema industriara begira jarriko gara. Lara Izagirre zinema zuzendariarekin egin dugu elkarrizketa sakona. Nora filma zinema aretoetan estreinatu berri du, eta Hemen emakume zinemagileen elkarteko zuzendaria da. Ikuspegi horretatik aritu gara filmak egiteko moduez, zinema jaialdiez, emakumeen parte hartzeaz, eta beste.
Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa ireki dute Iruñean: eguneko 24 orduetan izateko zabalik, urteko egun guztietan. Bertan izan da BerriaFM, eta hura ekarri dute, hala, uhinetara. Hitzorduak balio izan du, gainera, hausnartzeko sexu erasoen ikusgaitasunik ezaz, halako biolentziak salatzeko premiaz eta salaketak ez jartzeko eskubideaz. Biktimen askotariko beharrez eta gizartearen ardurez.
Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?
Denboraldiko azken saioan GASaz arituo gara: Gurasoen Alienazio Sindromeaz. Zehazki Irune Costumero izango da saioan, bere bizipenak kontatu eta ustezko sindrome horri buruzko azalpenak emateko. Epaiketa osteko balorazio bat ere egin du podcasterako. Gaia ironiaz landu du Lohitzunek, eta puntua Maite Asensio Lozano kazetariarena da.

















