Discover
Euskal Herriko historia 100 objektutan
Euskal Herriko historia 100 objektutan
Author: Berria
Subscribed: 3Played: 52Subscribe
Share
© 2026 Berria
Description
Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektu bat da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'; Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin sortu da, objektu horiek museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatuta. Orain podcast bihurtu da proiektu hori: hamar idazlek idatzi dituzte gidoiak,eta BERRIArekin elkarlanean ekoitzi dute astero zabaltzen den saio hau.
18 Episodes
Reverse
Ahozko tradizioaren bidez jakin genuen, inork beste moduren batean kontatu aurretik: lehen ez zela urik etxeetan; garai batean ezin zela, besterik gabe, txorrota zabaldu, eta edan. Baten batek joan behar zuela bila. Maritxu nora zoaz, eder galant hori. Bertso itxuraz laño eta alai batek —gaur egun zortziko txikiaren doinu antonomasiazkoa bilakatua den horrek—, erakutsi zigun letra xehezko historiaren puska bat: eguneroko bizitzaren historia, jende arruntarena. Iturrira Bartolo, nahi badezu etorri.
Gidoia: Danele Sarriugarte.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Nola sartzen da hizkuntza baten mendeetako historia motrailu baten barruan?
Asmakizuna dirudi, baina ez du erantzun sinple edo tranpatirik ezkutatzen.
Beste galdera batekin hasiko gara, errazagoa, itxuran:
Saiatu al zara inoiz Korrika zer den azaltzen bizi izan ez duen norbaiti?
Lortu duzu? Benetan lortu?
Gidoia: Aintzane Usandizaga.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Batzuetan gertatzen da, margolari baten museoan bere tailerra ere erakusgai izatea. Eta tailerrean, bere lanaz gain, lanabesak: pintzel gogortuak, lientzoari eusteko astoa, hortzore hodien modura hatzekin behin eta berriro zanpatu eta zimurtutako olio hoditxo xar, erabiliak… Margolariaren atorra zikina ere hantxe egongo da, agian, esekitoki batean zintzilik; artista hamaiketakoa egitera atera eta edozein unetan itzultzear balitz bezala.
Gidoia: Harkaitz Cano.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Pistola hitza entzun eta bati Amerikako Estatu Batuak etor dakizkioke burura. Ziur asko jatorrizko herrien kolonizazio hastapenetik hasita, hura bihurtu delako munduko bazter hartako indarkeriaren eta aldaera sinbolikoaren tresna behinena. Gurean ezpatak, arku eta geziak edota lantzak izan dira luzaro gerraren protagonista. Adibide gisa, gure literaturan, eta Basquepoetry.net atariko bilatzailea aintzat hartuta, ez dira asko pistola hitza barne hartzen dituzten olerkiak.
Gidoia: Eneko Barberena
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Mengala, jorongo, juitzia, tontorra, mokoa, sapa...
Araoa dirudi, baina ez gabiltza zu sorgindu nahian.
Hitz guzti horiek gauza bakar bat izendatzeko erabili izan dira. Forma asko hartu ditzake, baina beti leku berean kokatzen da: buru gainean.
Badakizu zertaz ari garen?
Gidoia: Aintzane Usandizaga.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Adjektibo gisa ez da prentsa onekoa. Hala, norbaiti neandertal deitzen badiozu, ez diozu egozten aurrerapenaren bedeinkapenik. Norbait halakoa izango da zakarra, dorpea, basa. Akaso aurrerabideak azaltzen du hoberen giza historia, baina Ruper Ordorikak zalantza egiten badu ‘aurrerabide’ terminoaren balioaz, nor ote gara besteok determinazio erabatekoak azaltzeko.
Gidoia: Eneko Barberena.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Entzun duzun soinu hori, klak txiki hori, ezaguna egingo zaizu. Ez?
Txokolate tableta baten ontza bat haustearen soinua da. Izan liteke Suitzakoa, Belgikakoa, Tolosakoa, Oñatikoa… Izan liteke, baita ere, Baionakoa. Badakizu, Baionan ez da bakarrik xingarra ezaguna. Edo Baionako bestak… Bada besterik ere. Bai. Baionako txokolatea.
Gidoia: Eneko Bidegain.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu bezala egin dugu alde. Monjeek ez digute aterik ireki eta harrerako langileek apenas eman digute informaziorik: “Nafarroako Museoan dago aspaldi” beste askorik ez digute esan.
Gidoia: Amets Aranguren.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Kultura hegemonikoek ez dute historian aztarrika ibili behar izaten munduan hartu duten lekua justifikatzeko; horretarako behintzat, aski izaten dute oraina eta benetako errealitate bakarra omen den horrek eskaintzen dien alibia. Baina zer ematen die iraganak zibilizazio azpiratuei? Zer jaso lezakete populu menostuek, aitortzarik gabeko herriek edo aspaldi handitik datozen hizkuntza gutxietsiek, denboraren galbahean harrapatuta gelditu diren altxorrak agerira ateratzea lortuz gero...
Gidoia: Garbiñe Ubeda.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Mugarriak ezagunagoak dira gurean miliarriak baino. Mugako harriak, horiei buruz, entzun dugu zerbait: herri, auzo eta baserrietan mugak ipintzeko modua zen mugarria. Gauez norbere lurren hedapena handitzeko mugarrien garraioan maltzurki ibiltzen zirenen inguruko kondairarik ere ez da falta izan. Ezta mugakide ziren jabe ezberdinen arteko liskarrik ere. Baina miliarria? Zer da miliarria? Hori jakiteko, lehenbizi, milia bat zer den jakin behar.
Gidoia: Harkaitz Cano.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
1984ko udaberrian gaude. Higerko lurmuturrean, Hondarribian. Ur-azpian bila aritu gara, mende asko atzera egin dugu. 1960ko hamarkadatik badakigu hor behean, ur azpian, gure historiaren arrastoak daudela, azaleratzeko zain.
Gidoia: Aintzane Usandizaga.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Ze zerikusi dauka mezaren erdian dena utzita ehizara aldegiten zuen Mateo Txistu apaiz ehiztariak Tadej Pogacar txirrindulariarekin? Ze zerikusi dauka Italiako Giroak Ugandako safari batekin? Ze zerikusi dauka Kalashnikov fusilak txorroskileroaren bizikletarekin? Azken finean, Eibarko Armagintza Museoan gaude… Zer egiten du hemen bizikleta batek erakusgai?
Gidoia: Harkaitz Cano
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Txanponak gero eta gutxiago erabiltzen dira. Txartelarekin ordaintzen dugu orain, ez duzue uste? Batzuek txartelik ere ez dute jada erabiltzen, eta telefonoarekin ordaintzen dute zuzenean. Zer nolako aldaketa, ezta? Nik behintzat txanpon gutxi dauzkat zorroan. Hala ere, metal txiki eta borobil haiei aitortu behar diegu, behintzat, sortu zirenean, gure ekonomia eta historia goitik behera aldatu zituztela.
Gidoia: Cira Crespo.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Bada hari bat Gaztelarrek Nafarroan eginiko konkista eta Japonia lotzen dituena. Edota Cisneros kardinalak agindutako gazteluzidioa eta Moluka Irlak. Halakoetan hariak finak direla esan ohi da baina, kasu honetan, akaso hariak badu sendotik asko. Hari hori, ziur askok asmatu duzuen bezala, Frantzisko Xabierkoa santu katolikoa da.
Gidoia: Eneko Barberena.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
“Kaixo, nire izena X da, eta zurea?”
Erantzuna da, inkognita. Erantzuna da ezezaguna. Erantzuna da X (ixa).
Esate baterako: eseri hemen eta hartu liburu hau. Dei diezaiogun horrela, dei diezaiogun X.
Pentsa zenbat aldiz ikusi dudan irudi hori, pentsa zenbat aldiz izan dudan esku artean liburu hori, eta gaurdaino ez naiz jabetu. Eta hori belaunaldiz belaunaldi pasatu den liburu horietako bat izaki; eskola-liburu bat.
Gidoia: Harkaitz Cano
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Nekazaritza gure gizartearen oinarri garrantzitsua izan da urte luzez, mundua begiratu eta neurtzeko modu bat. Oraindik bada gure artean apirilari jorraila, abuztuari dagonila eta irailari agorrila esaten dionik. Jarraitzen dugu, ordea, urria esaten, hozkailuan alderik nabaritzen ez badugu ere, eta baita atzetik datorren azaroa, nahiz eta azaz gain tomatea edo ahuakatea urte osoan erosi daitezkeen garaian bizi garen.
Gidoia: Aintzane Usandizaga.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
«Nora zoaz eskual semea, arma hori eskutan?», galdetu zuen Gorka Knörrek. Arabako kantaria Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herrietan barna ibili zenean, txunditurik gelditu zen herriko plazan edo eliza atarian edo beste leku zentral batean ikusi zuenarekin. Herri guzti-guztietan bazen halako zerbait. Eskultura bat, gehienetan, plaka zizelkatu bat bakarrik, zenbaitetan. Soldadu bat arma eskuan, ama bat seme hila besoetan, obelisko bat… Eta izen-abizen zerrenda luze bat, harrian zizelkatuta.
Gidoia: Eneko Bidegain.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Ezagutzen duzue Barrikako paisaia? Gaur egun berdea da, urbanizazio batzuk daude, eta duela gutxi landatutako pinudiak. Bizkaiko kostako paisaia tipikoa da. Hondartzara jaisteko harrian zizelkaturiko eskailera estu bat dago. Egun argitsuetan, turistaren bat eta hango biztanleak jaisten dira, bainu bat hartzera. Batzuk sonbrila eta guzti, beste batzuk bere buruarekin bakarrik egotera joaten dira, leku eder eta aproposa baita bietarako.
Gidoia: Cira Crespo.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.




