ARGIA
Claim Ownership

ARGIA

Author: ARGIA

Subscribed: 1Played: 59
Share

Description

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

361 Episodes
Reverse
Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da. Donald Trumpekin eta EHUko errektoreordea den Guillermo Quindósekin egin dugu proba, eta guri funtzionatu digu.Saio amaieran jarri dugun kanta: Koma - 'Imaginatelos Cagando'E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure e...
Euskararen egoerarekin kezkatuta dagoen hamaika urteko mutikoarekin hasi, bere belaunaldiak ez duelako euskaraz apenas egiten, eta heriotzaz hizketan amaitu dugu, Epikuro gogora ekarriz. Bidean, Kevinek esperientzia praktiko bat ere kontatu digu, bizitzarako aholku moduan: bizar luzearekin musurik ezin da eman, gogotik saiatuta ere. Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez – ‘Nanai’E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo irainen ba...
Aste honetakoa Inoizko saiorik parekideena, gazteena, freskoena eta gurasoek finantzatuena izan da. Kevin eta Torren faltan, bataz besteko adina jaitsi duten bi fitxaketa egin ditugu: Maren eta Gorka. Baina ahotsak aldatu arren, gaiak ez dira aldatzen gurean: ligoteoa, ertzaintza, haurrentzako ipuinak... eta nola ez, aste honetako albiste garrantzitsuena: La Oreja de Van Gogh taldearen desegitea. Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez - 'Nanai'E! Gogoratu. Telegram kanala ere ba...
Entzun aste honetako Beranduegi saioa. Baxujoleen existentzia zalantzan jartzen hasi, otsoekin dagoen arazoa aztertu, Alex Sarduiren azken ateraldia bergogoratu eta Bilboko Guardia Zibilen ate irekietan amaitu. Ibilbide logikoa, beti bezala.
Saio berezi batekin eman diogu hasiera ikasturteari; Berritxuko kontainerrean, gaztetxe ere deituan, grabatu dugu zuzenean, eta oso osorik, zentsurarik gabe, duzue entzungai. Herriko gonbidatu bereziak, publikoaren ekarpenak, euskalki arazoak, fitxaje berriak... errepikatzeko modukoa izan da, zalantzarik gabe. Beraz, badakizue: deitu, eta joango gara zuen kontainerretara ere.Saio amaieran jarri dugun kanta: Txakurdrilo - 'Bi Zilbor'E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaPro...
Frida Kahlo eta León Trotski maitaleak izan zirela esanaz hasi dugu aste honetako saioa, eta Hitler bermudak jantzita Copacabanan giri bat bezala irudikatzen jarraitu dugu... Hortik aurrerakoa, imajina dezakezue!Saio amaieran jarri dugun kanta: GALA - 'Freed from Desire' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.
Bizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur.Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahaine X Zigor DZ X Auzoko X Monsieur leCrêpe X ØdeiE! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo iraine...
Hemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu.
Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan 'marikoikeria' gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriotzara: ze edukiontzitara bota behar gaituzte hiltzen garenean? Saio filosofikoa gaurkoa, inondik ere.Saio amaieran jarri dugun kanta: Haira - 'Ikust...
Izarren faltan, Torner bueltatu zaigu aste honetan, erabat aldatuta eta ia ez dugu ezagutu ere egin. Hilabete hauetako meditazioaren ondoren hiru inflexio puntutan laburtu du azkenaldiko egoera politikoa: Pradales, Kataluniakoa eta Sarasua. Guk bat gehitu diogu gai ordenari: Eurovision eta Israelen parte hartzea.Saio amaieran jarri dugun kanta: J Martina - 'Paktua'E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi ...
Ez badakizue... habemus lehendakari berria. Aldaketa lehendakaritzan, ezer alda ez dadin. Sorioneku gu! Eskerrak Sarasuak gatza eta piperra jartzen dizkion gauzari, euskal txiolarien bizitza hain aspergarria izan ez dadin. Ammm eta ez ahaztu: bollera bazara, idi parea gustatu behar zaizula ondorioztatu dugu.Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.Egin zure ekarpenaPropo...
Aktualitateri estuki loturi saioa da gurea, eta nola ez, hauteskundeei eskaini diegu saioaren zatirik handiena, Beranduegiren inkesta analisi politiko propioekin. Antzerkiak ere izan du lekurik, Kevin Otxandianorena egiten eta Axi Bretos kazetariarena: nola erantzungo zenioke ETA talde terrorista bat al da galderari? Baina politika soilik ez, Athleticek eta gabarrak ere izan dute tartea Beranduegin. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin b...
Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu' bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu.
Gizona hil arte ez da berdintasunik egongo. Baieztapen horri tiraka aritu dira Beranduegiko analista politikoak generorik gabeko etorkizun bat irudikatzen; hortik ama birjinaren istoriora egin dute salto eta, logikari jarraika, sexualitatea eta ligeak izan dira hurrengo gaia: Kevinen lige berria nor den asmatzeko jolas bat eta guzti. Eta amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi ertzainak, Julian Iantzi eta bere atzetik duen 1244 laguneko tropa. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apur...
Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik.Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.Egin zure ekarpenaProposamenen ba...
Gorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta azkarrak, alaiak eta tristeak… Pertsonak bezain beste. Eta ohiko protagonista batzuk ere gaurko saioan, esaterako, Chil Mafia. Egin zure ekarpe...
Izar itzuli da Euskal Herrira eta Beranduegira eta 'Erasmus Orgasmusen' inguruan eraiki den mitoa deseraiki digu: 'Erasmus Frakasus' deitzen da hemendik aurrera. Eta orain beste uste bat deseraikitzeari ekingo dio feminsimoa, burgesia eta hori dena aztertuta. Saio honetan polemika gustuko dugunez, ikerketarekin laguntzea erabaki dugu.
Benga, txiste bat: saio baten irudi bezala garun baten errediografia garagargo bat edaten jartzeko eskatzen badizute, zein da saioa? Bai, Beranduegi da. Zentzurik ez duten gauzak, eta beste kontu batzuk. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpenaProposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua...
Txiste bat entzun nahi duzu? Mahai baten bueltan daude Ernaiko bat, GKSko bat eta Kimuako bat... hortik aurrera onena Kevin entzutea. Beti bezala, ez dugu ziurtatzen grazia egingo dizunik, baina aitortu, jakin nahi duzu nola jarraitzen duen txisteak, baietz? Gainontzeko 55 minutuetan betiko kontuak: Porrotxen aurkako errepresioa, gabonak, sagardo denboraldiaren irekiera eta aktualitate gordina.Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren ...
Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale bazter bateko borrokan?
loading