Beste zerbait argitaratu du @saneledarriugarte -k consonnirekin. Zirikan egin zen lehenengo aurkezpena #Ibaiatutxa -k lagunduta. Biharko #Formaedukia aurkezpen haren grabazioa da. Eleberri mutante bat mutazioz josia. Euskal Herriko indarkeria sarearen lanketa literarioa. #Formaedukia zuzenean forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta Victoriarekin Bibliografia: Carralero, D; Victoria, M; J. Gallego, Cristobal (2025) Un Lugar Al Que Llegar (Levanta Fuego) Musika: K2 - Melenas (2023)
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. analisirako tresnak, saio honetan, analisirako erabiliko ditugu. bi hilabeteko geldialdi oharkabekoaren ostean, bueltan gara formaedukian, eta zeharkatzen gaituzten liburuez aritu gara. ukitzen gaituen pleibakaz.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara, hegotik iparrera eta hegora buelta jauzika. Bibliografia: - Palais, J (2025) Borroka Guztien Ama (ELA) Musika: Xabier Badiola - Xabier Badiola (2023)
Comenzamos esta serie de episodios porteños con Fernanda Laguna, artista plástica, escritora, curadora, gestora cultural, ama de casa y bisexual. La conversación tuvo lugar el pasado noviembre de 2024 en Donosti, en una salita en la habitación de su hotel. La noche anterior había presentado la novela "Dame Pelota" (Disbauxa) en Feministaldi. Fernanda llevaba varios días en diversos eventos y aunque se sentía cansada, estaba feliz y sorprendida de la acogida tan cariñosa. Hablamos de poesía, de Belleza y Felicidad, de elegir un camino que no existe y del arte lin, entre otras muchas cosas.
Fakultateko taldeak: 2000etakoak. Hamarkada honetan Arte Ederren fakultatean sortu ziren taldeak entzungo ditugu. Esperimentazioa, teknologia berriak eta sormen kolektiboaren indarra nabarmendu ziren urteak dira. Gurekin izango da Natalia Vegas, Elbis Rever taldeko kidea, garai hartako eszenaz hitz egiteko. Talde guztiak entzun ezin direnez, hemen usten dizuegu daukagun lista osoa: Piketa Hamburguesa Vegetal Tüsüri Xedh valvula antirretorno Baba llaga DJ Yuju Arean Estankona Agnès Pe bbaaiborth Loan zazkel Quaoar Napoka Iria Meido Maha Continuo Renacer Hoon Spansul 15dx Autoa mubles no Kondaira Grises Sueños Supercools los robots del espacio vicente & burgos KKreverb ese-ese Desglac Nazazu Grupo Fernalia Teta FX Jana Jan Anorexia mental Elbis Rever Armadillo Concreto Nefertitis Edorta Izarzugaza Tunipanea Estanis Comella Hector Rey Tripimonster calcetines y cachetes Octupussys
Comenzamos esta serie de episodios porteños con Fernanda Laguna, artista plástica, escritora, curadora, gestora cultural, ama de casa y bisexual. La conversación tuvo lugar el pasado noviembre de 2024 en Donosti, en una salita en la habitación de su hotel. La noche anterior había presentado la novela "Dame Pelota" (Disbauxa) en Feministaldi. Fernanda llevaba varios días en diversos eventos y aunque se sentía cansada, estaba feliz y sorprendida de la acogida tan cariñosa. Hablamos de poesía, de Belleza y Felicidad, de elegir un camino que no existe y del arte lin, entre otras muchas cosas.
Krisi ekosoziala ez dugu egia letra larriz zein den sozializatuz soilik ebatziko. Baina egiak axola du; iturriek garrantzia dute, ikerketak beharrezkoak dira, denak ez du berdin. Auziaz aritzeko, egiaren osteak kakaztutako zelaian barneratu gara Galder Gonzalezen laguntzaz.
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. Elkarrizketen artxibo bat. Pentsamendu kritikoak ez du zirkulatzen soilik autore jakin batzuen liburuak irakurrita. Gertatzen da, baita ere, pentsalariei egindako elkarrizketei esker, eta liburuen irakurleen elkarrizketei esker. Danelek halako elkarrizketak egiten ditu hemen eta han. Gaur: elkarrizketatzaile elkarrizketatua
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. Gaur, kontzeptu bat, geure burua pentsatzeko tresna bat: barbarizazioa. Euskal Herriaz aritzeko beharrezkoa da beste bortxa-prozesu historiko batzuen izena oker eta beharrik gabe erabiltzea? —adibide nabarmena: kolonizazioa—. Barbaro izena artxiboetan aurkitu du Ibaik.
Haragiaren kontsumoa murriztea komeni zaigu krisi ekologikoa apaltzeko bidean. Errazagoa da esaten egiten baino: esangura kultural eta sozial sakonak ditu haragiak. Esanahi horiez eta Kaparrosoko makroetxaldeaz aritu gara Maialen Sagues (NOR talde antiespezista) eta Lorea Floresekin (Greenpeace).
Beste behin afektuez arituko dira @saneledarriugarte eta #IbaiAtutxa, baina oraingoan autorez autore, aipuz aipu, testuz testu, kolpez kolpe: Deleuzekin hasi eta Berlantengana iritsita. forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez.
saioan musikan garrasia baliabide gisa nola erabiltzen den entzungo dugu, eta adieraz ditzakeen sentipen ezberdinak aztertuko ditugu, haserraldia, tristura, baina baita alaitasuna ere, gaztetasuna, freskura. Punk eta rockaren bide anitzetan murgilduko gara, batez ere, baina ez ikaratu, eremu horiek beste begirada batetik agertarazten saiatu gara-eta. Gozatu garrasi egiten, kutunok. - TRACKLIST-A 1-Blah Blah Blah - Girlpool 2- En Forma - Hinds 3-Etsaiak agurtzen - Tatxers 4- Hire Bideak -Itoiz 5- U Should Not be Doing that - Amyl and The Sniffer 6- Violence Grows - Fatal Microbes 7- Turn Me on Turn Me Off - Honey Bane 8- Nothing Special - Big in Japan 9- Ya no me importa - Melenas 10- Palestine - Molly Nilsson 11- Quarrel - Bar Italia, Brynje 12- No One’s there - Anika 13- La fuerza - Kokoshca
Saio honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretan 90ko hamarkadan egon ziren talde batzuk entzungo ditugu eta garai hartako giroa aztertuko dugu. Horretarako Oier Etxeberria izango dugu gurekin. Oier Akauzazte taldeko kidea izan zen garai hartan eta berarekin hitz egingo dugu egiten zuten musikari buruz.
#Kairos saioa estreinatuko du bihar Jon Urzelaik, krisi ekosoziala ardatz hartuta. Eta lehen saioan, Jaime Vindel elkarrizketatu du. Erregai fosilen aroak baditu bere iruditeriak, kosmobisioak, gure egin ditugun desirak. Zer egin haiekin trantsizio ekosozialaren garaiotan? Energia iturriak aldatzeaz harago, auziari bestelako begirada bat eskaintzen dio Vindelek, kulturari eta estetikari erreparatuz. Bibliografia - Latour, B eta Schultz, N (2023). Manifiesto Político Ecológico (Siglo XXI Editores) - Vindel, Jaime (2020) Estética Fósil (Arcadia Macba) - Vindel, Jaime (2023) Cultura Fósil (Akal) - Vindel, J; Rendueles, C; Santiago, E (2022) Colapsismo. La cancelación (ecologista) del futuro (Corriente Cálida #1) Musika Oki Moki - Space Demo (2023)
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia. kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: Afektuak. Maggie Nelson, Roland Barthes, Sara Ahmed, Remedios Zafra, Ann Chetkovich, Mari Luz Esteban, Alicia Valdes, Amador Fernández-Savater, Laura Muelas, Eva Illouz, Baruch Spinoza, Gilles Deleuze, Falix Guattari, Antonio Negri, Brian Massumi, Franco “Bifo” Berardi, Susan Buck-Morss.
Gaurko saioa erritmo lasaien eta dantzagarrien artean igaro du Ana Arsuagak. Italia, Espainia, Euskal Herria, Colorado... beti bezala, herrialde askotan eginiko musikaz blai bukatuko dugu. Batzuetan trantze doinuetan murgildurik, besteetan pasioen energia indartsuetan, eta azkenik, dantza baketsuagoetan, zeruan izarrak ere bisitatuz. Gozatu kutunok! ⛪️ Tracklist 1-Starcloud - Anna Caragnano, Donato Dozzy 2- Passage Through The Spheres - Kali Malone, Etienne Ferchaud 3- Aurora - Soleá Morente 4- Sonar por Bulerías - Yerai Cortés 5- La flor de Jericó - Israél Fernández, Nusar 3000 6-Mota - nusar3000 7- Paktua - J Martina 8- Diva Virtual - Iuky 9- Cmon - Fred again.., Brian Eno 10- Spinning Away - Brian Eno, John Cale 11-L’anamour - Serge Gainsbourg 12- Soleil - Françoise Hardy 13- Diagonals - Stereolab
Basilikako literatur saio berria, Danele Sarriugarteren eta Ibai Atutxaren eskutik. Forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke — elena olaveren pentsamendu irregularra poemak dioen bezala— «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika. formaedukia . kirrinka egiten digutenez. gaurkoan: autorearen heriotza. cristina rivera garza, gayatri spivak, michel foucault, roland barthes. (saioa grabatu eta gutxira deskubritu dugun eta guztiz gomendagarria iruditzen zaigun beste erreferentzia bat, valeria mataren plagie copie manipule robe reescriba este libro).
Aurreko saioan Oiartzunen bipolaritatea aztertu ondoren, Euskal Herriko Hegoaldea eta Iparraldea parez pare jarri dituzte oraingoan @andergortazar eta @jonanderagirre-k, bien arteko alde nabaria aztertzeko. Iparraldean aldaketak sumatzen hasi garen honetan, Euskal Hirigune Elkargoko Amaia Artaetxebarria gonbidatu dugu ZAN legea eta iparraldeko hiritartze ereduaz hitz egiteko. Konfluentzia baterantz ote goaz? Bibliografia Bidegain, Eneko. Bichta éder. Elkar, 2023. https://x.com/HaritikHirira/status/1544373187240148996 https://www.ecologie.gouv.fr/presse/communique-presse-zero-art ificialisation-nette-publication-decrets-dapplication Filmografia Man Ray. Emak Bakia (Cinépoème) (Fichez-moi la paix). 1926. Proiektuak Plan Comun. Maison Commune, Pantin, Frantzia. http://www.plancomun.com/projects#/new-page-67/ Collectif Encore. Hourré, Manifeste pour une maison vivante. Bastidaxarre, Zuberoa. https://www.collectifencore.com/hourre Musika Ruper Ordorika/Joseba Sarrionandia, Martin Larralde. Lumi, Izerditan. Lumi, Oroimenak. IbonRG eta Verde Prato, Judizio generala.
ylvia Plathek bizitza eta obra laburregiak izan zituen, baina utzi zizkigun lanak urrez markatzeko horietakoak izan ziren. Poesia konfesionalaren korrontean kokatu izan da, baina idazle handi guztien antzera, etiketez harago joateko gaitasuna izan zuen. Euskaraz bere bi lan funtsezko ditugu berriki itzuliak, Ariel eta beste poema batzuk (Iñigo Astiz) eta Beirazko kanpaia (Garazi Arrula), eta lan horietatik abiatuta Plathen obra eta haren testuinguru literarioa aztertu ditugu saio berri honetan. Astiz eta Arrularen iritziak jasotzeaz gainera, Asier Urkizaren kolaborazioa ere izango dugu, zeina hemendik aurrera saio guztietan atal berezia izango baitu. Bibliografia Sylvia Plath, Ariel eta beste poema batzuk (itzul. Iñigo Astiz). Sylvia Plath, Beirazko kanpaia (itzul. Garazi Arrula). Donald Allen (ed), The New American Poetry. Musika Ibil Bedi: Lokatzarena. Ibil Bedi: Zitekeenarena. Ibil Bedi: Xirarena. Ella Fitzgerald: It’s Only a Paper Moon. Ibon RG eta Verde Prato: Judizio Jenerala Kolaboratzaileak Iñigo Astiz, Asier Urkiza eta Garazi Arrula.