Discover
Basilika
Basilika
Author: Basilika
Subscribed: 9Played: 147Subscribe
Share
© 2026 Basilika
Description
Basilika podcasting espazio bat da, arakatu nahi duena pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta egungo kultur ekoizpenaren forma askotarikoen gaurkotasun-harremanetan. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak, kazetariak) eta egiteko moduak biltzen ditu, podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.
Oraingoz hauek dira programa horiek : Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector Conflictivo, Phoenix Ragazza, Koro eta Besaulkia.
https://basilika.eus/
Oraingoz hauek dira programa horiek : Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector Conflictivo, Phoenix Ragazza, Koro eta Besaulkia.
https://basilika.eus/
89 Episodes
Reverse
Zirika herri gunera itzuli ginen beste liburu aurkezpen batekin gure zuzeneko bigarren formaedukirako. Mackenzie Warken Alderantzira Zamalka itzuli zuen Danelek eta ezin abagunea aprobetxatu gabe utzi. Trantsizioaren teoria, trantsizioaren autofikzioa, trantsizioaren autoteoria. Zehaztasun kritikoz.
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.
Nola filmatu arbola bat? Sumiko Hanedak, 'Usuzumi no sakura' (1977) filmean, edadetu baten moduan irudikatzen du mila urtetik gorako gereziondo bat, erakutsiz nola zimurtzen zaion azala, nola bermatzen den makuluetan, nola zaintzen duten bizilagunek, zerk eusten dion bizitzari.
Erreferentziak:
Algarín Navarro, Francisco, ed. 2024. "Especial Sumiko Haneda". 'Lumière'. https://www.elumiere.net/especiales/haneda/index.php.
Algarín Navarro, Francisco, eta Irene González-López. 2024. "Presentación do ciclo 'Ampliar os afectos. O cine de Sumiko Haneda'". Filmoteca de Galiciak argitaratua. YouTube, 49:04. https://youtu.be/fuK7PSPTLZA.
Balsom, Erika. 2021. "Rustling Leaves". 'NLR/Sidecar'. https://doi.org/10.64590/pgn.
Centeno-Martin, Marcos, Irene González-López eta Alejandra Armendáriz-Hernández, ed. 2026. 'The Documentary Cinema of Haneda Sumiko: Japan in Transition through Gender, Arts, Nature and Society'. Routledge.
Hammer, Barbara, zuz. 2000. 'Devotion: A Film About Ogawa Productions'. Barbara Hammer.
Haneda, Sumiko, zuz. 1977. 'Usuzumi no sakura'. Jiyu Kobo.
Muguiro, Carlos, ed. 2006. 'El cine de los mil años: una aproximación histórica y estética al cine documental japonés'. Nafarroako Gobernua.
Nola filmatu iraultzaren ondoren egiteke dauden iraultzak? Sara Gómez zinemagile kubatarraren lanetan aurkitu dezakegu erantzun bat. Saio honetan, 'Mi aporte' (1972) filmaz aritu gara: emakume langileen hitza jaso ahala bere burua destolesten duen dokumental kritiko batez.
Erreferentziak:
Brenez, Nicole. 2021. 'Cine de vanguardia: instrucciones de uso'. La Fuga, Metales Pesados.
García Espinosa, Julio. 1995. 'La doble moral del cine'. Voluntad.
Gómez, Sara, zuz. 1972. 'Mi aporte'. ICAIC.
Lord, Susan, eta María Caridad Cumaná, ed., Víctor Fowler Calzadarekin. 2021. 'The Cinema of Sara Gómez: Reframing Revolution'. Indiana University Press.
Roma, Valentín. 2025. 'Mi aporte. Sara Gómez'. La Virreina.
Sarrionandia, Joseba. 2025 [1979]. "Zinema inperfekto baten alde". In 'Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980)', Josu Martinezek editatua. Pamiela.
Varda, Agnès, zuz. 1963. 'Salut les Cubains'. Société Nouvelle Pathé, Ciné-Tamaris.
YouTubek industria konkistatzean irudiaren presentzia indartu zuen, erreferentziaz betetako bide markatu baten bidez profesionalizaziora bultzatuz. Distantzia falta zaigun arren, COVID-19ak ekarritako bakarkako sormena eta espazioaren garrantzia aztertuko ditugu. Gurekin izango da Niko Bortolini, Nize taldeko kidea , gako hauek eta beste gehiago aletzeko.
Itzuli gara oporretatik eta nola. Stuart Hallen lana hartu eta Marx eta Gramsciren eskutik egin ditugu loturak Monique Wittig, Judith Butler eta Gayatri Spivakekin. Zerk osatzen du hankaz gora jarri behar dugun oinarria? zer da azken buruan determinatzailea? nola egin aurka?
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika ⛪️








