Discover
Benetan zabiz?
Benetan zabiz?
Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca
Subscribed: 8Played: 263Subscribe
Share
© 2025 EITB Media
Description
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
114 Episodes
Reverse
Zenbat gai, zenbat pertsona eta zenbat kontu pasatu diren orain arte Benetan zabiz?-eko txokotik, ezta?Atal honetan emozioak besterik ez: Nola gaude? Ondo sentitu gara? Zein izan da gehien gustatu zaigun gaia? Eta kameren atzean gertatutako sekretutxoak kontatzen baditugu…?Melankoniaz beteriko atal honetan ez dago gonbidaturik, gu geu baikara protagonistak! Baina ez gu bakarrik, zuek bidalitako iritziak irakurri, zuen ahotsak entzun eta biak komentatuko ditugu!."Benetan zabiz?" familia bat bihurtu dela argi dago eta horren parte garela zuek eta gu. Baina tira, gabonak direla ahaztu gabe, amaiera ezinhobea ere eman diogu urteari: "Benetan zabiz?"eko kanpaikadak ezin ziren falta!!! Prest zaude urte berriari eskatutako guztia entzuteko? Eta Malen eta Aitziberri agur esateko? Ea ez diren mahatsekin itotzen! URTE BERRI ON!!!!!!!
Zer da sormena? Sortzailetzat duzu zeure burua? Zer sortzen duzu? Imajinazio asko duzula esango zenuke? Ainhoa Arroitajauregi musikaria eta Gazteako lankidea gonbidatu dute Benetan zabiz?-tarrek sortzaile izateari buruz hausnartzeko.Sormena nondik ote datorren galdetzen hasi, eta euskal famatuei moteak jartzen amaitu dute! Mote orijinalak asmatzea ere sormena izatea dela esan, eta sekretutxo asko irten dira. Badakizue nori jarri dioten "La campanodas" motea? Eta "txu-txu"? Arrosalik ere parebat galdera egin eta konpromisoan jarri du Arroita: Inoiz plagiatu al du abestirik? Zer uste duzue?
Gabonak eta urteko ospakizun garrantzitsuenek dakartzatenak hemen ditugu: familiarteko afari eta bazkariak, parrandak, opariak, gabonetako "zoriontasuna", bidaiak, argiak, oporrak…Kontsumismoaz estalitako zoriontasunaz, norbere tradizioez eta gabonetako urduritasunaz aritu dira Benetan zabiz?-tarrak Ainhoa Vitoria Gaztea irratiko kazetari eta esatariarekin batera. Hurrengo galderei erantzungo diete atal honetan hirurek: Noiz konturatu ziren Olentzeroren farsaz? Zer ohitura dituzte gabonetan? Faltsukeria egoten al da urte berri eguneko parrandan? Gabonak gustoko dituzte?Gai serioen artean, seriotasuna baino, parranda izan dute hirurek: Benetan zabiz?-eko seta dekoratu dute eta gabonetako diademak jarri dituzte gainera! Hiruen artean, nor izango da gabonetako "Grincha"?
Zeren beldur gara? Fobiak ditugu? Gauza berdina da beldurra eta fobia? Zer motatako fobiak ditugu? Zeintzuk dira ezohikoenak? Nola gainditu ditzakegu?Fobien esanahiez, kasuez, adibideez eta terapiaz aritu dira Malen Altuna eta Aitziber Grados atal honetan. Zigor Egiarte psikologoa gonbidatu dute Benetan zabiz?-en txokora eta hainbat sekretu azaleratu dira. Haien beldur propioak aitortzeaz gain, psikologoak berak ere kontatu du pasadizo pertsonalen bat edo beste!A ze saltsa sortu duten orain ere! Jakin nahi al duzu zer fobia arraro partekatzen duten Malenek eta Aitziberrek? "T" hizkiarekin hasten da eta orain dela gutxi jabetu ziren fobia hori dutela…
Zer da tradizioa? Eta tradizionala izatea? Zer tradiziok egiten gaituzte euskaldun? Benetan zabiz?-tarrek zeintzuk sentzitzen dituzte haien parte? Euskal musikaren barruan, regetoia dagoela pentsatzen dute? Askotan betiko ohiturei jarraituta, gaur egungo berritasun eta musika genero berriei izkin egiten diegu?Tradizioez, tradizionala izateaz, euskal musikaz, regetoiaz, ahalduntzeaz, kritikak jasotzeaz eta norberaren lana baloratzeaz aritu gara atal honetan. Kai Nakai euskal regetoilari arabarra izan dugu gurean eta kotilleo handia izan dugu! Ligatzeko moduak, aitortza fuerteak, euskal musika tradizionalari kritikak eta sentimenduak loratzea.
Aukera izango bazenu, pertsonaia ezaguna izan nahiko zenuke? Zeintzuk dira famatua izatearen alde onak eta txarrak? Zeri egin behar dio aurre ezaguna den horrek bere egunerokotasunean? Erreferente izatekotan, norberarenganako presioa sortu lezake gizarteak?Paparazziak, "sekretupeko" zita erromantikoak, interesak, famaz aprobetxatzea, musuen eszenen grabaketak, alfonbra gorria… horretaz aritu dira Benetan zabiz?-tarrak Aitziber Garmendia aktorearearekin batera, eta sekulako irrintzia bota du! Irrintziarekin asetu da, bai eta atal honetan kontatutakoarekin ere. Famaz baina, orokorrean bizitzaz aritu baita hirukotea!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Zergatik egiten dugu kirola? Osasuntsu egoteko, geure burua hobeto ikusteko, terapia delako… Arrazoia edozein dela ere, kirola egiten dugunean, fokuetako bat geure gorputza da. Kirola eta gorputzen arteko harreman estuak beste gai batzuri zabaltzen die atea: itxurarekiko obsesioei, forma fisiko zein mentalari, dietak egiteari eta beste askori.Horregatik, Benetan zabiz? podcastaren hamargarren atalera Jone Maguregi powerlifterra eta kulturista oiha gonbidatu dugu. Gazte markinarraren egunerokotasuna oso kuttun duen powerlifting kirolagatik baldintzatuta dago oso: YouTuberra izateaz gain, espezialitate honetako leihaketetan ere parte hartzen baitu. Bere kirol ibilbidean gorputzaren, dieten eta obsesioen gaien inguruan badu zer esana."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Nola esango zenukete dagoela zuen autoestimua une honetan? Batetik hamarrera bitarteko nota jarri beharko bazenute, zer nota jarriko zeniokete zuen autoestimuari? Malenek eta Aitziberrek ez daukate garbi beraiena non kokatzen den, baina argi dago hausnarketa pertsonalerako momentua iritsi dela Benetan zabiz?-en. Autoestimua, segurtasuna, ondo sentitzea, jendaurrean hitz egiteari aurre egitea… garrantzitsua da guztiontzat, ezta? Eta zelako zaila, aldi berean hori guztia ondo zaintzea!Irati Agirreazkuenaga ikertzaile, aktore, irakasle eta kazetariarekin aritu dira gai horietaz hizketan, hausnartzeko eta aholkuak entzuteko. Baina nola ez, bikote honekin saltsa sekula ez da falta; aurkezpenetan korroskada botatzeaz, Mr. Wonderfulen aholkuei kasu egiteaz eta zita batean urduri ez jartzeari buruz ere aritu dira."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.Entzun atala eta gora bihotzak!
Zer pasatzen da loaren bost fasetako bakoitzean? Zenbat ordu egiten ditugu lo? Ona al da lo asko egitea? Zer egin ondo lo egiteko? Zer nolako ametsak izaten ditugu? Ohikoa da ametsak txuri-beltzean egitea? Zergatik ametsetan sortzen ditugu existitzen ez diren leku eta pertsonak? Loak eta osasunak harremana dute? Zer da "loaren paralisia"?Loaren gaiaren inguruko ezjakintasuna nabarmena da, eta lehenengo aldiz, zalantza guztiak erantzuteko Nerea Zabala psikologoa izan dugu Benetan Zabiz?-en atal honetan. Nerea, Bizkaiko Psikologoen Elkargoko kidea da eta Gurutzetako Ospitalean erizan eta pazienteen loaren psikologian teknikaria."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Zer da entretenimendua? Guztiok entretenitzen gaitu ekintza berak? Euskal Herrian gazteentzako entretenimenduzko saio nahikoa daude? Aktore izatetik, entretenimenduzko saio bateko aurkezle izatera saltoa nabarmena al da? Bigarren kasu horretan ere interpretazioa garrantzitsua da?Entretenimenduaren alorrean aski ezaguna den Ainhoa Etxebarria ondarrutarra, kazetari eta aktorea dugu Benetan zabiz? podcastaren atal honetako gonbidatua. Espazio formaletan euskalkien erabilera, pertsonaia publikoa izateak dakarrena, ezaguna izanda ligatzea, gehiegizko exposizioaren arriskua… horiek eta gehiago atal honetan!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.Honek bai entretenituko zaituela, ez galdu!
Zein da zure estiloa? definitzea beharrezkoa da? Estiloa izaeraren ispilua da? Zer da modara joatea? Jendearen janzteko moduen inguruko aurre iritzien esklabu gara? edo geure itxuraren esklabu, akaso? Maite Eskarmendi kazetari eta aurkezlea izan dugu atal honetan, modaren esparrua kuttuna baitu. Modaz, janzkerez, norberaren estiloez, janzten dugun horrekin aske sentitzeaz eta jendearen inguruko aurreiritziak apurtzeaz aritu dira "Benetan zabiz?" honetan.Edonoren estiloa begirunez tratatzeko atal aproposa da honakoa, ezezagunen inguruko aurreiritziak apurtzekoa eta orokorrean norberaren janzteko eta espresatzeko moduak goraipatzekoa! Prest?, Ezin duzu galdu!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Zer da mediuma izatea? Zer dago heriotzaren ostean? Bizi al duzu inoiz esperientzia paranormalik? Jarri al zara sekula harremanetan hildakoen munduarekin? Zer itxura dute izpirituek? Nola jarri ohi dira gurekin harremanetan? Mikel Lizarralde medium eta etorkizun igarlea da "Benetan Zabiz" podcastaren atal honetako gonbidatua. Alorrean aski ezaguna da Mikel urretxuarra, haratagoko munduarekin harremanetan jartzeko duen gaitasun profesionalagatik.Aitziber eta Malen harrituta geratu dira Lizarraldek kontatutakoekin… Iragana irakurri eta etorkizuna iragarri die gainera!! Eta asmatu!! Haratagoko mundura bidaiatu nahi al duzu?. Zabaldu zure adimena eta ezagutu orain arte ezezaguna den hori!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Bizitzan gauzak umorearekin hartzea baino hobeagorik ez dagoenez, eta podcasteko filosofia hori denez, umoreaz aritu dira atal honetan Aitziber eta Malen.Umoreak mugak izan beharko lituzke? Umore beltza gustatzen zaigu? Norbere izaerari edo itxurari buruzko txisteak egitean edota kolektiboren bat diskriminatzen denean, grazia egiten dugu? Dena dela, gaia borobiltzeko Maria Blanco umoregile zestoarra ekarri dute Benetan zabiz?-tarrek, eta bai asmatu ere!Umoreari buruz jardun dira, baina ez da gai bakarra izan; maitasun dramak, tinderreko zitak eta emakumeen ahalduntzea. Gainera, tarteka jolasak ere egin dituzte eta famatuen izen bat edo beste ere atera da podcastaren atal honetan!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.Prest zaude barre egiteko? Ea zu ere umore oneko jartzen zaren atal hau entzun ostean!
Zenbat mania ditugu? Zer nolakoak? Zergatik norbaitentzat arraro izan daitekeena, beste batentzat ohikoa da? Zertan sinesten duzu? Katu beltz bat ikusterakoan egurra ukitzen duen horietakoa zara? Nahiago duzu andamiopetik ez igaro? Sinesten al duzu ispilu bat apurtu eta zazpi urtetan zehar zorte txarra izango duzun kontakizun hori?Atal hau mania, ohitura kurioso eta sinesmenen inguruko solasaldia da eta Benetan Zabiz?-tarrek Danelicous gonbidatu dute. Danel sare sozialetan, EITB 1eko "Piztu Telebista" saioan eta YouTubeko PlayZ plataformako "GenPlayZ" saioan kolaboratzaile ikusi dugu. Hiruretan, bere sarkasmo eta umore bereziarekin."Benetan Zabiz?" podcastean ere, beti bezala, lotsarik gabe aritu da eta barrua hustu du. Ezagutu nahi al dituzu Danel, Aitziberren eta Malenen mania arraroenak?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Drag Queen mugimenduaren inguruko atala da "Benetan Zabiz?" podcastaren bigarren hau. Albina Stardust drag euskalduna biluztu egin da dragen inguruan aritzeko, eta gaiaren lekukoa hartzeko.Hasierak ez omen dira errazak izaten, eta horregatik, mundu honetan sartu nahi duten gazteentzat baditu gomendioak Albinak. Gainera, bere prozesu pertsonalean tarteko izan dituen kontakizunak ere kontatu ditu. Eta ez hori bakarrik, euskal famatuei buruzko iritziak ere eman ditu eta! Aitziber Grados eta Malen Altunak ez dakite askorik gaiari buruz, baina Albinarekin izan eta gero, beraien drag queen izenak zeintzuk diren ere badakizkite dagoeneko!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.Adi! Prest zaude drag queen munduan murgiltzeko?
"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua. Ane Lindane gonbidatu dute estreineko atalera "hater"-tasunaz hitz egiteko.Izan ere, zerk amorratzen gaitu bizitzan? Amorruz pentsakerakoan zer etortzen zaigu burura? Eta zer gorrotatzen dute Aitziberrek eta Malenek? Euria gorrotatzetik, gizonkeria gorrotatzeraino; Asko dira amorrua eragiten diguten gauzak egunerokoan. Horretaz ari dira atal honetan Malen eta Aitziber gorrotoaren diskurtsoan profesionala den Ane Lindane monologistarekin. Sareetan filtrotik gabe aritzen da Ane, eta bueltan berak ere gorroto mezuak jasotzen ditu. Hater jarrerak ondorioak ere izan ditzake.Gainera, gai honek beste batzuri ere bidea ireki die: sare sozialetako mezu arraroak, "euskarafobia" edota okupazioa. Tartean, jolasak eta euskal famatuei buruzko salseoa ere izan dute.Animatzen zara gorrotoz beteriko atal hau entzutera? Eman playri eta entzun gure podcasta!
Heldu da azken atala eta ezetz asmatu: Aitzi eta Malen dira gonbidatuak, beti bezala! Baina lanurteko azken atalean ez dira bakarrik txutxumutxuez eta bizitzaz arituko, denboraldiari agur berezia eman nahi diotelako. Podcasteko momenturik gogoangarrienak izan dituzte hizpide, eta baita beraien urte honetako emozio eta sentsazioak ere. Gainera, botilako azken mezuak irakurri dituzte!Aurrerapena: euskal artista eta famatuen kritikak nagusitu dira gonbidatuen iritzien artean. Maria Blancok, bestalde, gizonen autoestimu faltaren gaia atera du mahai gainera. Zergatik izan behar dute neskok baino altuagoak? Amaieran Oihane batu da atalera, eta Malenek mezutxo berezi bana irakurri die Aitziber eta biei. Zer suposatzen dute Benetan Zabiz?-kideek gaur egun elkarren bizitzan? Negarrez amaituko al dute?Ezin duzue galdu inoizko atalik erreal eta hunkigarriena ...eta momentuz, azkena!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Atal honetako gonbidatua… Mikel Perez Artola!Oiartzuarra pantailatik kanpora ezagutu dute Aitziberrek eta Malenek eta bere bizitzako gauza asko azaldu dizkie: Non bizi da? Zergatik da arraroa bere etxeko dekorazioa? Zeri dio beldur? Nola egin aurre iluntasunari?ETBko "Bikote Bionikoa" saioan eta "El Conquistador del Fin del Mundo" realityan ikusi genuen eta telebistaren harira pairatu behar izan zuena kontatu du. Zergatik sentitzen zuen presioa? Ze aurreiritzi ditu jendeak bere inguruan? Zein da bizi izan duen erronkarik nagusiena? Estatu Batuetan barrena egin duen bidaian zehar ezagutu dituen bi snack ekarri ditu zuzen-zuzenean probatzeko. Onak izango ote dira?Ez galdu!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Atal honetako gonbidatuak… Aitziber, Malen eta zorigaiztoko botila!Heldu da gehien esperotako momentua! Urte osoan zehar gonbidatuen iritziak eta txutxumutxuak botilan gordetzen joan ostean, botila zabaldu eta barruko sekretuak argitara atera dituzte! Nork aurkeztu ote ditu Elkar Sariak barruko arroparik gabe? Nori ez zaio Bulego taldea gustatzen? Eta nori gustatzen zaio Nogeneko Markel? Nork esan ote du aste honetan bere bikote harremana eten egingo duela? Eta nor ez da fidatzen Iban Garciaz?Iritzi guztien gaineko adierazpenak egin dituzte Aitzik eta Malenek ere, eta beraien ondorioak atera dituzte. Jakingo ote dute nork esan duen zer? Eta areago, ados egongo ote dira gonbidatuek modu anonimoan esandakoekin? Ez galdu atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
Atal honetan Xsakara izan dute Benetan zabiz?-en!Bermeotik zuzen zuzenean etorri da mamarratxeora. Nolakoa da Xabi? Zer beste izen jarri behar zioten jaio zenean? Zer motatako ikaslea izan zen? Nolakoa da bere egunerokotasuna? Nola zaintzen du ile kizkur hori? Zer marrazki bizidunen bibrak ditu?Musikaz ere aritu dira eta hurrengo galderei erantzun diete: zer da rapa? Eta trapa? Zeintzuk dira bere erreferenteak? Zer harrera izan zuen eta dauka bere musikak Bermeon? Nondik dator bere izen artistikoa? Zergatik da ilargiaren semea?Galdu egingo duzu? "Benetan zabiz?"?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.























