DiscoverBi Ahotsetan
Bi Ahotsetan
Claim Ownership

Bi Ahotsetan

Author: Donostiako Musika Hamabostaldia

Subscribed: 1Played: 3
Share

Description

Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria kazetaria eta euskal gizartean, eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.
6 Episodes
Reverse
“Txikitatik hasi nintzen pianoa jotzen […]. Pianoa jotzeko pilota txarra da, baina pilotariek zirkulazio arazoak izaten ditugu eta horretarako oso ona da pianoa. Etxean nagoenean orain ere jotzen jarraitzen dut. Askotan esan didate piano-jotzailearen atzak eta eskuak ditudala”. “Pilotari oso borrokatua naiz, oso baikorra; nahiz eta partida bat oso gaizki jarri, beti pentsatzen dut oraindik irabazi daitekeela”. Julen Martijak eta Joseina Etxeberriak pianoaz, heroiez, jainkoez, pilotaz… bizitzaz dihardute bi ahotsetan.Entzungai, halaber, L.V. Beethovenen 3. Sinfonia, “Heroikoa”
“Maitasunean, eta harreman afektiboetan baino gehiago adiskidetasun harremanetan, gertatzen zait oso azkar maitemintzen naizela erlazio berri batekin […]. Maitasunean ez naiz dena hitzetan adieraztearen aldekoa; keinuekin, detaileekin, konstantziarekin adierazi daiteke”. Amodioa, nork bere buruari edo besteari; maitasuna, naturari, lanbideari edo bizitzari. Hori guztia dute hizpide Lide Hernando musikari eta idazleak eta Joseina Etxeberriak “Bi ahotsetan” podcastaren 5. atalean. Tartean entzungai, Franz Liszten “Liebestraum”, “maitasun ametsak”, alegia.
“Hiltzen denak dena galtzen du; gelditzen garenok, dolua egiten dugunok hutsune hori daukagu, aulki huts hori; aulki hori beti egongo da hutsa, baina nolabait gure bihotza betetzen da beste bide batetik […]. Nik uste dut galdu dugula helduleku espiritual handi bat, eta hutsune hori bete egin behar dugu nolabait”. Iñaki Peña mediku paliatibistarekin heriotzaz hitz egingo du Joseina Etxeberriak. Eta tartekatuta, Mozarten Requiemaren zatiak.
“Zeinek esan du honekin juergarik ezin dela egin???” Aitziber Garmendiaren hitzak dira horiek Jacques Offenbachek “Infernuko Orfeo” operetarako idatzi zuen “Galop infernal” (Can-Can) abesti saltokari eta animatua entzuten ari dela; atal honetan festaz eta bere ibilbideaz ariko da Aitziber Joseina Etxeberriarekin. Euren solasaldian tartekatuta, Piotr Ilich Tchaikovskyren eta Offenbachen beraren musika entzungai.
“Ni bakardadean ez naiz gaizki bizi, behar bada ohitu egin naizelako; behar bada mendiak egin nau horrela; ez naiz bakarrik egotea gustuko duen horietakoa, baina nire bizitzan egin dudan guztiak erabakiak bakartasunean erraz hartzera eraman nau”. Edurne Pasaban eta Joseina Etxeberriak bakardadea izango dute hizpide, Debussy eta Tchaikovskyren musikaz lagunduta.Musika:C. DEBUSSY: Clair de luneP. I. TCHAIKOVSKY: 6. Sinfonia, "Patetikoa" (zatia)
“Bizitza bidaia bezala sentitzea iruditzen zaidak gizakiak baduela oso berea hasieratik…Ziur aski lehenbiziko trama edo literatura zer zen edo istorio bat zer zen ez zekielarik,gizakiak bazekien zer zen bidaia bat”. Harkaitz Canok eta Joseina Etxeberriak bidaiazeta nostalgiaz dihardute atal honetan, Beethoven eta Messiaen ere bidelagun dituztela.Zuzendaritza: Oier AranzabalSoinu diseinua: Oier Aranzabal, Jon Gartzia eta Alai OrmazabalEkoizpena: Xabier EtxeberriaArtea: Aritz TruebaAurkezlea: Joseina EtxeberriaULU Mediak Donostiako Musika Hamabostaldiarentzat ekoitzitako podcasta.
Comments