Discover
Elkarrizketak – Irati Irratia

1647 Episodes
Reverse
Elefante baten haurdunaldia balitz bezala kostatu zaio bere azken haiku liburua ontzea Josu Jimenez Maiari. Hala zioen berak luzatutako mezuan baina patxada horrek inguruan ditugun eskenatoki desberdinetan gauza zenbaiti modu laburrez hitzak harri dizkio. Natura ardatz eta begirada zorrotz batez idatzi ditu Haikuak Josuk. Idatzita ez ezik, Maite Ramos Fernandezek txinatar tintaz eginiko zenbait haikuen […]
Hemen dugu beste behin Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Aurtengo edizioa Auritzen hasiko du bere jarduna eta Nafarroa osoa zeharkatu ostean 8 onenek txapela jokatuko dute Nafarroa Arenan azaroaren 29an izango den finalean. Aurtengo ediziora 30 bertsolarik eman zuten izena eta horietatik aurre-kanporaketak jokatu ostean 24 izanen dira txapelketan lehiatzen. Sakonago ezagutu dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketa Bertsozale […]
Pixkanaka-pixkanaka etenik gabe badoa Artalde elkarteak Gidari Artzain Eskola eraikitzen. Bide horretan hainbat pausu eman diren arren ez dira bere horretan geratu eta udazken honetarako zenbait formakuntza saio antolatu dituzte, lehen sektorean lanean dabiltzan horiei zuzendua. Guztira udazkena honetan bost formakuntza programa izanen dira hemen zerrendatuko dizkizuegunak: • Oinarrizko soldadura-ikastaroa: prestakuntza horrekin, egunerokoan behar diren […]
Iraila amierako eguraldi ez-ohikoa eduki dugu David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Errepasoa egin ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin joan gara. David de Andres Irati irratian
3-4 urte dira Pipirripi Dantza taldea sortu zenetik. Dantzaren inguruan eratutako lagun talde honek jada zenbait plazatan dantzan aritu da baita dantzaren bat edo beste berreskuratzeko lanak egin. Horrekin aski ez eta datorren urriaren 11n dantzatzeko grina pizteko eguna antolatu dute Garraldan Pirinioa Dantzan eguna izanen baita. Egun osoko egitaraua, dantzarekin erlazio zuzena duena eta […]
Urtez-urte Nabarralde Fundazioak bere Ondarearen inguruko jardunaldiak antolatu ohi ditu. Aurten pilotari eman diote garrantzia gure ohituren eta kulturaren erakusle baita kirol hau. Honen inguruan, Iruñean izanen diren jardunaldien pizgarri Agoitzen proiekzio bat antolatu dute. Bertan Imanol Martinezen “Piedra, Hierro, Cuero Euskal Jai. 100 años de historia” dokumentala eskainiko da zeina Iruñeko Euskal Jai pilotalekuaren […]
Gaur berriz izan gara Xanti Begiristainekin. Gaur aurreko kolaborazioarekin jarraitu dugu, bere amak izandako irtenaldiak jasotzen dituen “Ama maitea eta umoretsua” kontakizunekin. Xanti Begiristain Irati Irratian:
2020. urteko amaieran eman zion bide Asier Etxeberriak musikarekin Puntu Takoma bezala esperimentatzeari. Zenbait lan grabatu zituen bere etxearen bakardadean eta hortik sortu zen Izaerendipia lana. Plaza zenbait eginak zituen ordurako Bonbatu edota Gabezin eta erromeria desberdinekin eta berriz ere itzuli da Puntu Takoma moduan lan berri bat kaleratzera. Tarte horretan ere aritu zen zenbait […]
EmakumeON eta Emakume Politikarien Foroaren batzea egitetik sortzen da ekinaldi berri hau. Emakumeek zer lurralde nahi duten hausnartu eta erabakitzeko parte-hartze foroak bultzatu ditu Nafarroako Berdintasun Institutuak. Tuteran, Iruñean, Larraintzarren egon ostean gaur Jaurrietan izanen dira Pirinioetara begirako lan saioa burutzeko. Gerora saio gehiago izanen dira baina gaurkoa abiapuntua izanen da. Emakume guztiei zuzenduta dago […]
Bidankozeko udalak 2017tik hona despopulazioari aurre egin eta natura eta kirola batzeko ideia sartu zitzaion buruan. 2018an esleitu zitzaion Nafar Gobernutik proiektua garatzeko diru-laguntza. Hortik sortu ziren eskalada sektoreak (2 eskalada sektore) eta BTT ibilbideak (ia 100km). Hala ere, ezin izan dute gaurdaino behar bezala gune hauek ireki. Gerora Next Generation funtsetatik ere ekarpena egin […]
2019an hasi zen proiektu hau lantzen baina pandemia zela eta baztertu behar izan zen. Aurten berrartu eta ekin diote Kuadriketa proiektuari. Proiektua gure herrietako komunitatearen arteko loturak estutu, bertako ondarea balorean jarri eta aisialdi osasuntsu baten aldeko apostua egitea litzateke. Honen bueltan Antox, Elutseder elkartea eta El Buen Vivir aritu dira lan ta lan aurrera […]
Katalunian, Aragoin, Valentzian eta Murtzian izandako euriteak izan ditugu hizketagai David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena ekarri digu. David de Andres Irati irratian
Udan aurrera eramandako ikastaroen eskaintzek izandako arrakasta ikusita ikasturte honetarako ikastaro eskaintza areagotu dute Auñamendi aldean. Udan zehar ikastaro desberdinetan 200 lagun ibili dira eskuak zein gorputzak lantzen eta horrek aurrera jarraitzeko hauspoa eman die, Garaitzeko Asi, Lakorri eta Gure Aizpea elkarteei. Honen dinamizazioaz arduratu egiten da Aritz Carballo Ernaga eta berarekin izan gara eskaintza […]
Jada denbora bat darama Auñamendiko I Adikzioen tokiko plana indarrean. Horrek hainbat ekimen jarri ditu martxan eta oraingoan ekimen berri batekin dator, adikzioen inguruko aholkularitzak. Erroibarko udalak eta Aurizberriko kontzejuaren bultzadak eman dio ekinbide honi gorputza, zeina Antox elkarteak garatzeko ardura hartuko duen. Bakarkako lanketak eginen dira profesionalen bidelaguntzarekin eta betiere anonimotasun hori bermatuz. Gaur […]
Aste fresko eta hezea izan dugula komentatu digu David de Andres lagunak. Behin datu horien errepasoa eginda asteburuko eguraldiaren iragarpena izan dugu. David de Andres Irati irratian
1912an eraikitako Ezkarozeko organoaren zahar-berritze lanak amaitu eta inaugurazioa ospatuko dute larunbata honetan Iruñeko Orfeoiak eskainiko duen kontzertu baten bitartez. Talde bat baino erakunde edo instituzio sendo bat dugu Iruñeko Orfeoia. 160 urtez musika garatzen aritu den erakunde honek bi artista handi izan ditu bere baitan, Pablo Sarasate eta Julian Gayarre. Gaur egun 120 lagun […]
Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegia bisitatzera, Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Lehendabizi adierazi digu jada liburutegiak ohiko ordutegia berreskuratu duela, arratsaldekoa alegia. Horren ondotik, Baziren Behin 9 liburutegi, Irakurle taldea eta aurkezpen bi izan ditugu hizketagai. Mari Mar Agos Irati Irratian:
Iruñerriko seikote honek kontzertua eskainiko du larunbata honetan Artziko Jauregian. Talde gaztea dugu bai kideen adinagatik baita elkarrekin aritzen direnetik ere. 2021. urtean kaleratu zuten lehen aurrerapen kanta eta bideoklipa, Ur eta Argi eta ezkeroztik aritu dira plaza desberdinak bisitatzen. Popa oinarri baina beste musika estilo oso ezberdinen ikutuak dituzten kantuak ekoitzi zituzten bere lehen […]
Aurtengoa 5. edizioa dute Baratxinto Festekoek. Erronkarin hasi zen jaialdi honek urtez urte aritu da pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen eta gaur egun Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen izanen dituzte emanaldiak. Aurreko edizioek ekainean izan dute garaia, baina agenda kontuek 5. edizio hau irailera bidali dute. Maila altuko eta mota askotako emankizunak izanen dira aurtengo edizioan, baita tokiko […]
Aurten berritasun moduan Iratialdea elkarteak Margo lehiaketa bat antolatu du, dugun inguruari zukua atera eta artisten euren obrak gauzatu dezaten. 3 sari izanen dira, lehen saria 500 euroko dirusariarekin eta bi akzesit 200€ diru-sariarekin. Momentuz izen ematea motel doan arren espero dute jendea suspertzea eta animatzea akrilikoen bitartez euren obrak gauzatzera. Margo lehiaketaz aritu gara […]