DiscoverEzer ez eta festa
Ezer ez eta festa
Claim Ownership

Ezer ez eta festa

Author: Berria

Subscribed: 0Played: 2
Share

Description

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.
19 Episodes
Reverse
'Esatearen arintasun harrapaezina' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, 'Afalaurreko kontuak'.
Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama… Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Leire Errandonea Garcia-Larratxe eta Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Aita Gurea’, Oldarra ‘Gero’, Etxepare Rap ‘Leixibatxoa, Hiru Truku ‘Pintxopote’, Kau Kori Kura ‘Belarri ninia’, Ornitorrinkus ‘Zehazten erraza naiz’, Benito Lertxundi ‘Orain norbait zara’, Berri Txarrak ‘Galerianoren kantua’, Pantxoa eta Peio ‘Otzanak’, Anari ‘Pantailak euskaraz’ Aipuetako musika: ‘Mother Basser’, Buffalo
'Bat guztien, guztiak baten' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Akastasuna'.
“Ze ederra” esan, edo zera esan: “askoz hoberik ezin liteke ederrenera jota ere”: gauza bera esateko bi modu, neutro samarra lehena, txirritatarra bigarrena. Ez dago alde txikia. Hizlari pipertsuek piperra non duten jakin nahirik, enfasi negatibo horretaz, kiasmoaz, hitz eratorpenaz, konparazio ihartuez eta halako beste hizkuntz baliabide adierazkor batzuez arituko gara saio honetan, adibide ugariz kantu-kontari, Orhiko txoria baino alaiago. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Epaitu eta oker’, Etxekalte ‘Norteko trenbideari’, Antton Valverde ‘Albako gultzurruna’, Artola eta Zubiria ‘Lagunak bezala’, Jabier Muguruza ‘Dena zuretzat’, Inun ‘Martxa baten lehen notak’, Mikel Laboa ‘Otzanak’, Anari ‘Xoxoak beleari ipurbeltz’, Urtz ‘Oihan jaia’, Tapia eta Leturia ‘Andaluzaren pareta’, Xabier Lete ‘Neskazar bat tentatzen’ Etxepare Rap eta Andrea Lopetegi Aipuetako musika: ‘Kresala’, Alvaro Garcia Martinez ‘Amets’, Arima Soul ‘Second Handed Violin’, Audience ‘Hotzikarak’, Petti
Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan. Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean. Ez da, bada, egongo… Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Euskaldunak; txakur eta haurrei euskaraz’, Morau ‘Besterik ez’, Gorka Urbizu Amsterdam, Xabier Lete ‘Otzanak’, Anari ‘Ez hitzik egin’, Olatz Zugasti ‘Barrutik, barrurantz’, Birkit ‘Nire euskaltasuna’ Imanol Aipuetako musika: ‘Belengo albistiek’, Ines Osinaga ‘Iluna beltz’, Buffalo ‘Hotzikarak’, Petti ‘Admiror paries tenon cecidise ruinis quia tot scriptorum taedia sustineas’, Giranice ‘Malambo de dos gigantes’, Hutsun eta JEL Trio
'Ahaleginez eta ahalezinez' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Ipuina eta zenbakia'
Poesia fosildua

Poesia fosildua

2024-05-1449:20

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino. Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu? Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Otzanak’, Anari ‘Trenen’, ‘Ola, ola’, Kau Kori Kura ‘Arratsalde honetan’, Sorotan Bele ‘Hitzez hitz’, Antton Valverde ‘Jo ta ke’, Su ta Gar ‘Urkiola’, Tapia eta Leturia ‘Saiatzen naiz’, Merina Gris ‘Itzalari’, Liher ‘Metaforen gerratea’, Gu ta Gutarrak Aipuetako musika: ‘Souvenir’, Iñar Sastre ‘Meteore’, ‘Koban’, Buffalo ‘Mexican Jai Alai’, Audience ‘Suaren sua’, Pello Ramirez ‘Marionas’, Enrike Solinis eta Daniel Garay ‘Itzao’, Giranice
Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’. Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.
Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’. Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.
Hizkera mertzenarioa

Hizkera mertzenarioa

2024-05-0755:12

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira. Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak… Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Gangster berriak’, Hertzainak ‘Heroiak’, Sonakay ‘Hil da Europa’, Gose 'Baga Biga Higa', Amodio ‘Libre’ eta ‘Berba eta irudia’, Berri Txarrak ‘Baneki’, Mikel Urdangarin ‘Opio berriak’, Assata Aipuetako musika: ‘Sonor C’, Basabi ‘Oskorria’, ‘Hosto dantza’, Alos Quartet ‘Helio’, Buffalo ‘Libertango’, Hutsun Jel Trio
Gidoia: Hernanialdeko AEK
Bi ziutate

Bi ziutate

2024-04-3054:32

‘Barik’, ‘hagitz’, ‘azul eta ‘potro’: zer dute komunean lau hitz horiek? Bainuontzia eta bideta? Ez. Bisilabatasuna? Bai, baina baita hori baino gehiago ere: lau-laurak direla euskara batua. Izan ere, zer eta zenbat kabitzen da batuan? Gauza bera dira batua eta estandarra? Halako galderei erantzuten saiatuko gara gaurko saioan. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Sir Charles’, Antton Valverde ‘Otzanak’, Anari ‘Agur’, Ibil Bedi ‘Aurreiritziak’, Flyshit ‘Urepel’, Gatibu ‘Marte’, Liher ‘Aldapeko’, Kai Nakai ‘Euskadi, jende gutxi’, Les Mecaniciens ‘Bizitzeko gogoa’, Raimundo el Canastero feat. La Wera ‘Adarbakarra’ Aipuetako musika: ‘Violent Shadow’, Basabi ‘Ortigueiran’, Xabi Aburruzaga ‘Etxeko epeletan’, Pello Ramirez
Erregina katolikoen protestanteen erresumaren gorabeherak. Gidoia: Hernanialdeko AEK Musika: Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble
Despistatuon sexua

Despistatuon sexua

2024-04-2356:14

Albiste txar bat: ez, euskaldunon hizketa ez da beste hiztun batzuena baino gutxiago sexista. Bai, genero gramatikalik eduki gabe ere. Berez, lexikoan ez ezik, erabileran baitago koska. Adi ibili behar zer nola esaten den, baina abil ibili behar, aldi berean, anekdotari eta azalkeriari izkintxo egiteko... Hizkera sexistaren auzia landuko dugu saio honetan, gizarte (edo jendarte?) osoari dagokiolakoan. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites Txirri, Mirri eta Txiribiton ‘Izana galdu / Izena ahaztu’, Bertan Bera ‘Otzanak’, Anari ‘Hatsa gal artino’, Olatz Zugasti ‘Kontraesanak’, Bi Bala ‘Sex-Sua’, Hemendik At ‘Kopla berriak’, Pauline eta Juliette ‘Plazandreak’, Hesian ‘Gizakia eta pertsona’, Akaleia ‘Bizitzak’, Izaro ‘Ez gaude konforme’, Lurdes Iriondo ‘Martzianoak’, Olaia Inziarte Aipuetako musika: ‘Oi Pello Pello’, Alos Quartet
'Hiztegiak tabernetan' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Otarrainxka'.
Hiztegiak tabernetan

Hiztegiak tabernetan

2024-04-1653:06

Zenbat dezake hizkuntzak? Zer ez dezake? Non du indarra? Etimologian? Esaldi luze eta bete-beteetan? Ia estilo ere izan nahi ez duen estilo soil eta biluzian? Posible ote da, ordea, estilorik gabe idaztea? Hizkuntzaren ahaleginez eta ahalezinez arituko gara saio honetan. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Hamaika holako’, Alaitz eta Maider ‘Papiroa loretan’, Eneritz Furyak ‘Gelditzen dena… isiltasuna’, Zea Mays ‘Mazisi Okeita Denbele’, Jabier Muguruza Aipuetako musika: ‘Oinutsik’, Alos Quartet ‘Lau mazurka’, Alboka ‘Abriendo’, Angel Unzu ‘Foto zaharrak’, Rafa Rueda ‘Three Jokers’, Iñaki Palacios & The Gael’s ‘El color de la brisa’, Angel Unzu ‘Itsu gaixoa’, Juanjo Otxandorena ‘Análisis de un día previsto’, ‘Lasai I’, Magdalena ‘Jotta Do Cavaquinho’, Euskal Barrokensemble
Herdoil burokratikoa'-ren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Erantzun gutuna'
Herdoil Burokratikoa

Herdoil Burokratikoa

2024-04-0958:51

Mamu bat dabil hizkuntzan barrena: antilinguaren mamua. Erretorikaren erratorika, burukraziera batua, letra larrien larrikeria… Eta den-denera zabaldu da, gainera: perretxikozaleen elkarteen aktetatik hasi, eta pilates irakasleen jarraibideetaraino. Zer testura du? Zer usain? Haren lorratzari antzeman nahian ariko gara lehen saio honetan, haren hortz kamutsek ezustean harrapa ez gaitzaten. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandonea Garcia-Larratxe, Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ane Ubegun Goikoetxea, Nerea Urriza Lopez. Muntatzea: Oli Artola Apeztegia eta Lara Madinabeitia Nanclares. Musikaren hautaketa: Arantxa Artola Aldanondo eta Maialen Berasategi Catalan. Musika: ‘Iparragirre abila dela’, Euskatalites ‘Lausotzen’, Biluzik ‘Festa eskilaran’, Big Boy ‘Otzanak’, Anari ‘Giza odolez elikatzen’, Herstura ‘Ez dakit azaltzen’, Trini Fox ‘Congo Square’, Koban ‘Spoiler’, Berri Txarrak ‘Galdu gara’, Kaskezur Aipuetako musika: ‘Ikusten duzu goizean’, ‘Mari & Kanaky’, ‘Goiz’ eta ‘We are’, Alos Quartet ‘Uretan’, Xabier Zeberio ’Agurra’, Mikel Urdangarin ’A dos a dos’, Angel Unzu
Aurrerapena

Aurrerapena

2024-04-0300:47

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.
Comments