DiscoverHistoria eta istorioak
Historia eta istorioak
Claim Ownership

Historia eta istorioak

Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca

Subscribed: 1Played: 2
Share

Description


Historia eta istorioak, historia, nazioartea eta giza iraganari lotutako (saila) podcasta da. Lehen pertsonan kontautako historia, giza iragana aztertu duten pertsona eta adituen bidez jasoko dugulako, beraien bizipen eta eskarmentuaren ahotsa bilduz. Juanjo San Miguelek gidatuta aztertuko dugu gure munduaren iragana hobeto ezagutzeko helburua duen tartea , hitza, ahotsa eta soinua oinarri.
41 Episodes
Reverse
Ikasketaz ingeniaria da Beñat Arzadun, laguntzeko gogoz, Mozanbikera joan eta hango nekazariekin lanean aritu da hogei urtetan zehar. Mundukide gobernuz kanpoko erakundearen eskutik egin du bide hori. Egun, Euskal Herrira itzulita dago eta bertatik jarraitzen du laguntzeko ahaleginean, nazioarteko beste lurraldeetan dauden kooperanteren lana koordinatuz. Lanik handiena, "hango errealitatea ezagutzea" izan zela aitortzen du, izan ere ez kooperantearen lana eraginkorra izateko, borondatea eta ezagutza, lan egiten ari den herrialdeko errealitateari lotuta ekarpenak egitea bait da.  Kooperazioak aurreko hamarkadetan izan duen garrantzia gutxituta ikusten du, lehen mundua "berpisionatzen" ikusten du eta ekonomia krisian murgilduta gaudela pentsatzen dugun arren, laguntza ematen jarraitzeko eskatzen du. Euskal herriko edozein biztaleren egoera ekonomikoa aberatsa delako, Munduko beste leku askorekiko.  Entzun Historia eta istorioak podcastaren atal interesgarri hau.
Aktorea da Iñake Irastorza aspaldiko urtetan, zineman, antzerkian eta telebistan egin izan du lan. Antzeztea bokazioa da beretzat, lana baina gehiago eta bere iritzirako "aktorea, paper bat interpretatzen duenean haurtzaroa oso gogoan duen heldua da". Lanabesa berriz,"gorputza eta sentimenduak" ditu aktoreak eta emozionalki oreka galtzeko arriskua ere egon liteke. Aktore lanak dituen gora behera ekonomikoekin bizitzen ikasi egin behar da baita ere, oraintxe lan asko eta gero batere ez egotea gerta litekeelako.  Irastorzaren esanetan, nola nahi, aberasgarria da aktore bizitza eta handia, talde lanari esker ikuskizun bat aurrera ateratzen denean sortzen den satisfazioa.
Jesus Ibarluzea, osasun publikoan doktorea da, Biologoa eta Psikologoa; urteak daramatza osasun publikoari lotutako baliabiden antolakuntzan. Eskarmentuak erakutsi dio desberdintasun sozial eta ekonomikoek zuzeneko eragina dutela bizi kalitatean. Historia eta istorioak podcastaren atal honetan Ibarluzeak azpimarratu digu, posta kodeak, gure bizitokiak, bizitzeko modua baldintzatzen duela. Eta inguruak eragiten duela, gaixotasunean, hilkortasun tasan eta abar. Euskal herrian, munduko beste leku batzuetan ez bezala, ez dago desberdintasunik  landa eremua edo hiriaren artean osasun zerbitzuetako, bere ustez. Pandemiak erakutsi dio, mezu apokaliptikoak ez direla eraginkorrak eta egoera bereziak datozenerako, aurrez antolatuta egon beharra dagoela datorrenari aurre egin eta herritarrari arreta hobea emateko.
Argia, begi bistan duguna hobeto ikusteko edo alderantziz, ezkutatu nahi dugun objektuari itzala sortzeko erabili daiteke. Iñaki Irastorza argiztatzailea da, ibilbide luzea du telebistan, zineman eta ikuskizunak argiztatzen. Historia eta istorioak podcasatren atal honetan azaldu digu eskarmenduak erakutsi diona, "argiarekin gauzak aberastu" daitezkeela.  Argia eta argiztatzailearen lana ezinbestekoak dira ikuskizunetarako, profesional hauei merezi duten lekua aitortzen ez zaien arren. Horren lekuko, errodaia zenbaitetan izaten dituzten lan baldintza kaskarrak. Zuzendari batzuk "ekarpen zain" egoten diren bezala, beste batzuk jarrera itxia erakusten dute profesionalaren lanari bidea emateko. Izan ere, Iñakik badaki, argiaren bidez, "sentimendu eta sensazioak" eragin daitezkeela. Izarrez betetako mundu horretaz hitz egin dugu argiztatzailearekin.
Euskal Herriko turismoaren historia egiteko bi mende atzera egin beharra dago Jose Maria Urkia historilariak dionez. Medikuntzan doktorea da Urkiri eta adiskideen elkarteko zuzendaritzako kidea, Turismoa ongizateari lotuta abiatu zela azpimarratu digu Historia eta istorioak podcastaren atal honetan. Bainuetxe eta hondartzetako urek sortzen zuten onura bila iritsi ziren noble eta aberatsak, Donostia, Biarritz edo eta Zestuara. Isabel II. Espinaiko erregina 1842an Donostiako hondartzara etortzen hasi izanak bere biziko garrantzia izan zuen ekonomiarentzat. Izan ere Gipuzkoak ohiri burura erakarri zituen bere gobernuko kideak eta hauen interesen alde egiten zituzten jendeak. Hala, XIX.mende amaieran eta XX.aren hasieran, Donostiako ostatu eta hotelek gaur egun baina ohe gehiago eskaintzen zituzten kanpotarrentzat. Lehen mundu gerran Espainiak jarrera neutrala hartu izanak Donostiari Europa osoko jendea biltzeko aukera eman zion gainera; aberats eta politikariak bezala, espioiak ... Gerra Zibilaren ostean Franco diktadoreak ere oporraldirako Donostia aukeratu izanak, sona berreskuratzen lagundu zion hiriari. Egun ere, turismo gune izaten jarraitzen du, baina turistaren profila aldatu da, 60ko hamarkadan izandako aldaketa sozioekonomikoa eta gero.
Iñigo Arratibel, Politika zientzietan lizentziatua da eta politika izan du ikerketa lerroa azken urteetan. Askok esaten dutenaren kontra politikaren izaera zientifikoa bistakoa da, esperimentazioa eta metodologiaren bidez lantzen bait da. Historia eta istorioak podcastaren atal honetan arrazoitu digunez, politika zientziek harremanak aztertzen dituzte, antolatzeko, gizarteak sortu dituen lege eta araudiak. Egun, Mendebaldean ezarrita dagoen sistema politikoa, II. Mundu Gerra ondoren sortutakoa da, Frantziako iraultzatik aurrera gizarteak ezarritako baloreetan eta aginte banaketatik aurrerako antolakuntzan oinarritutakoa. Arratibelen esanetan, Demokrazia gaur gaurkoz arriskuan egon liteke. "autoritarismoa indarra galtzen" ari delako, alderdi bakarreko eta lider indartsuetan oinarritutako sistemak ugarituz. Eta bestetik, "gazteak politikatik kanpo" geratzen ari direlako gero eta gehiago. Algoritmoak politika gaindituko ote duten galdetuta, hori "politikaren amaiera" izango litzatekela garbi du Iñigo Arratibelek.
Argazkiak, "modu zintzoenean" gertakariak jasotzeko modua dira Andoni Lubaki argazkilariaren iritzirako. Izan ere bai bait daki objetibotasun "osoa" ezin dela lortu.  Paperan aurrena eta modu digitalean gaur egun, argazkigintzak, munduari begiratu eta berau islatzeko modua zeharo aldatu duela bistako gauza da, askotan giza talde zenbaiten protagonismoa lortzeko bidea egin duelarik.  Andoni Lubaki argazkilariak, argazkigintza du ogi bide. Munduko gatazka eta albiste guneetara hurbilduz ateratzen du bizi modua eta Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan azaldu digu zer den beretzat, argazkilari izatea. Bere iritzirako, kamera, tresna bat besterik ez da. Baina baliabide horren erabilerak adieraziko du nolakoa den kamera horrekin irudiak egitean dituen argazkilaria. Artista, Kazetaria, edo eta ospakizunak eta pertsonaren inguruko gertakariak oroitzeko helburua duen pertsona. Argazkiek sentimenduak biltzeko duten ahalmenari buruz galdetuta, argazkiek "min fisikorik" ez dutela eragiten esan digu, bai ordea sentsazioak eta sentimenduak sortzeko ahalmena sortu.
Garbiñe Etxeberria, (Hernani,1967)  Realeko nesken futbol saileko arduraduna da gaur egun. Aurrez, futbol jokalaria eta entrenatzailea izan da. Beraz, iturri onetik daki kirol arloan aurrera egiteko izan dituen zailtasunak eta oraindik ere egunerokoak dituzten eragozpenak kirola berdintasunean egin ahal izateko. "Mari mutilak ginen, ibilbideak eraman nau nagoen lekura" esaten du. Bere iritzirako  emakumeen eskubideak aitortu ze ezik, "berdintasunerako  aukerak" dira emakume kirolariek behar dituztenak aurrera egin ahal izateko "aukerak ematen zaizkienean, erantzuten dutelako".  Onartzen du orain gutxi arte, Futboletik bizitzea izan dela emakumezkoentzat, "aldaketa handia egin da" esan digu Historia eta istorioak podcastean. Nola nahi bide luzea aurre ikusten du oraindik, "0 tik hasi ginen" baina oraindik ere, kirol arduradunekin elkartzen denean, "gizonez inguratuta bizi naiz" dio.  Play eman elkarrizketa entzuteko.
Errusia albistegien ikus miran jarri du Ukrainako gerrak. Aroa Uharte Errusian bizi izan da, bertako hizkuntzan irakaslea da eta itzultzailea. Errusiako historia ezagutzen du eta topiko eta aurre iritzien gainetik hitz egin digu Historia eta istorioak podkastean.  Errusia eta Ukrainaren arteko harremana, historian zehar, ona izan da, "Errusiar guztiek dute norbait Ukrainan" dio Aroak. askoren iritzirako  anai-arreben arteko gerra sortu duela Vladimir Putinek eta kontrako erreakzioa areagotzen ari dela. Nola nahi, Aroak argi esaten du "gure mundutik aparte, baina gure munduaren parte" ere badela Errusia. Errusiako literatura, kultura eta iragan oparoa ardatz hartuta gaur egungo egoera azaldu digu podcastean, Errusia, lurralde oso  handia da, 144 milioi biztanle ditu eta ezberdintasun handia dago hiria eta landa eremuen artean.
Europar Batasunaren hazia, etsai amorratuak erein zuten XX. mendean. Hiru gerra beldurgarri elkarren kontra egin ondoren, gerra albora utzi eta elkarlana indartzea erabaki zuten Alemaniak eta Frantziak. Altzairua eta ikatzaren elkarteak daude oinarrian. Armak egiteko altzairua eta energia sortzeko ikatza ezinbesteko baliabideak zituzten eta hauek partekatu eta lehen gaiak elkarrekin ekoiztea erabaki zuten, aurrez gerrarako izan zuten grina elkarlana bihurtuz. Oinarri ekonomikoak zeuzkan erakundea, konfederazio bilakatu zen denboraren joanean eta Europar Batasuna da gaur egun. Mundu mailako proiektu politikorik handiena.   Joxerramon Bengoetxea, legelaria da, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu izan zen bost urtez eta hurbiletik ezagutzen du Europar Batasunaren erakunde juridiko eta politikoa eta potentzial handiko erakundea jotzen du. Bere iritzirako, Ukrainako gerraren aurrean Batasunak erakutsi duen jarrera "beste bat da" aurreko egoerekiko. Hiritarrek "gero eta garrantzia handiagoa" hartzen dutela ikusten du. Arlo Juridiko eta ekonomikoan eskubideak zehaztuta daude bere esanetan eta atzerri politikan izan dezakeen garrantziaz ohartu beharko lukete hogeitazazpiek "AEB-tan "zer erabakitzen duten zain" egon gabe.  Eman click eta entzun elkarrizketa interesgarri hau.
Joseba Zulaika antropologoa da, urte asko egin ditu AEB-tan irakasle. Reno-ko Euskal Ikastegiaren zuzendaria izan da luzaro eta AEB-n biziz eta  Unibertsitatean eskolak emanez hurbiletik ezagutzen du hango gizartea eta azken urteetan izan diren gora behera sozial eta politikoak. Berarekin aztertu dugu Donald Trump-en izaera Historia eta istorioak podcastaren atal honetarako. AEBko presidente ohia, azken hamarkadetako fenomeno bitxi eta bereziena da Zulaikaren iritzirako. Mendebaldea astindu Trump-en politika egiteko moduak eta Mundua hankaz gora jarri du, Trump-en agintaldia mugarri izango delarik.  Joseba Zulaikaren esanetan, gezurraren bidez, "fantasiazko errealitatea" sortzea lortu du AEBko presidente ohiak, politika, kazetaritza eta demokraziaren arteko oreka hautsiz eta estatu kolpe bat emateko ahalegina egin arte.
AZTIko ikerlaria da Dorleta Garcia, Itsasoaren eta beronen ikerketarako eta ustiaketarako Nazioarteko ikerketarako batzordeko kidea eta Matematikaria eta Estatistikan doktorea. Lurraren hamarretik zazpi, itsasoko urak hartzen du, ezinbesteko elementua jotzen du oreka ekologikoari eusteko eta bere matematika ezagutza baliatzen du itsasoaren ikerketa egiteko eta daukan garrantziaz ohartarazteko. Izan ere, AZTIko ikerlariaren iritzirako itsasoan beste inon baina gehiago nabari da klima aldaketaren eragina. Horren lekuko dira "hegaluzea, gero eta lehenago iristea" gure hurbileko uretara, adibidez. itsasoa epeltzen ari da eta itsas maila igotzen eta ez da harritzen, "itsasoa zabortegi gisara" erabili izan dugulako.  Itsasoa eta ingurumena hizpide ditugu Dorleta Garcia ikerlariarekin Historia eta istorioak podcastaren atal honetan.
Pertsona pertsona denetik, migratzailea da, izaera hori dauka. Alde batetik bestera mugitu izan da lur eta bizitzeko aukera berrien bila. Mugimendu migratzaileek ordea  gatazka eragiten dute ia beti. Jon Barbero irakaslea da EHUn, Nazioarteko zuzenbidean aditua da eta berarekin aztertu ditugu joan etorri horiek "Historia eta istorioak" podcastaren atal honetan.   Nazioarteko zuzenbideak aintzat hartzeko du pertsonaren migratzeko eskubidea eta mugimendu horiek arautzeko lege eta  hitzarmenak ere badaude. Baina araudi horiek ez dira errespetatzen kasu askotan. Giza eskubideen araudia eskuetan, "Irtetzeko eskubidea baduzu, baian ez nire herrialdean sartzekoa" gertatzen da praktikan, Iker Barberok azpimarratu digunez.
Gerra Karlistek estatu espainiarra  astindu zuten XIX. mendean, Euskal herrian eragin berezia izan zuten. karlistek bigarren gerra galdu ondoren, Hego Euskal Herriko lau eskualdeak  forurik gabe geratu zirelako. Karlistadak, bi Mundu ikuspegiren arteko gatazka izan ziren. Hiru mendeetan zehar agintean izan zen sistema tradizional eta atzerakoiaren eta Frantziako iraultzaren ondorioz  sortutako ikuspegi aurrerakoiaren arteko talka. Mikel Alberdi historialaria eta Zumalakarregi Artxibo Museoko arduradunak azaldu digu Historia eta istorioak podcastaren atal honetan zer gertatu zen urte horietan eta zer ondorio izan zuten gerra haiek Euskal herriaren etorkizun historikoan.
Arturo Elosegi, Biologoa da eta Ekologian Katedraduna eta uraren ekologiak egin ditu ikerketa esanguratsu bat baina gehiago. Historia eta istorioak podcastean azaldu digunez  "pertsonak beti izan du ekologiaren kezka" eta historian zehar ingurumenarekiko izan duen harremanaz aritu gara. Ekologia eta ekologismoaren arten bereizten du.  Lehenengoa bizidunen eta ingurumenaren arteko harremana aztertzen dituen zientzia da, ekologismoa berriz ingurumenaren babesa aldarrikatzen duen ideologia. Klima aldaketa ukaezina da bere iritzirako, denbora laburrean aldaketa handiak izan dira. Urtaroek izan duten aldaketa, hegazti eta animalia migratzaileen portaera berriak, landareak loratzeko garaia, aldaketaren adierazleak besterik ez dira. Elosegiren esanetan, eszeptikorik geratzen bada, "errealitateak konbentzituko ditu".  Entzun atal interesgarri hau.
Psikiatriaren historia eta gaur egun gizartean hartu duen garrantzia aztertu dugu Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan Xabier Lertxundi psikiatrarekin. Lertxundi,  Gipuzkoako osasun sarean, buruko osasunaren saileko kudeaketaren arduraduna da eta Pandemiak eta orain Ukrainako gerrak osasun mentalean izan duten eragina onartu digu.  Buruko  arazoak, nahasmena eta burua galtzea pertsonak gizartetik baztertzeko aitzakia izan dira historian zehar eta gaur gaurkoz estigma horrek jarraitzen duela onartzen du nahiz eta klinikoki eta sozialki aurrera pauso handiak eman diren. Osasun mentalean egiten diren inbertsioek, zuzeneko emaitza dute erabiltzailearen onespenean. Lotsak eta beldurrak, eragina dute gizartean oraindik eta bide luzea urratu beharko da oraindik ere buruko gaitzak beste edozein gaixotasun bezala onartzeko eta gaitz kroniko gisara tratatzeko eta era bat normalizatzeko.
Josebe Blanco, irakaslea zen eta eskolak emateari utzi eta artzain bilakatzea erabaki zuen. Lurra eta gizakia eta animalien arteko orekan sinisten du, elkar elikatuz denak hobeto bizitzeko moduan izango garelako.  Egun baserriak eta nekazariek aurrean duten erronkei buruz hitz egin dugu berarekin Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan. Elikadura burujabetza, lurrarekiko harremana eta animaliei eman beharreko tratua aztertu ditugu, Industrian bilakatu den nekazaritzak arazoa besterik ez duelako eragiten Blancoren iritzirako. "Eman, jaso, itzuli", mendeetan aplikatu den filosofiari heldu behar zaiola azpimarratzen  du izan ere "Jakinduriaren desjabetza" gertatzen ari da lehen sektorean eta baserriaren etorkizuna kolokan ikusten du, gazteei nekazaritzan aurrera egiteko aukerak ematen ez bazaizkie. Elikagaiak, "espekulatu eta burtsan kotizatzeko" erabiltzen ari direlako.
Euskal Herriko Adiskideen Elkartea (RSVAP) Euskal Herriko elkarteetan zaharrenetarikoa da. Peñaflorida-ko kondeak sortu zuen XVIII. mendean, ilustrazio garaian, Euskal Herrira Europan zehar zebiltzan ideia eta mugimendu berritzaileak erakartzeko helburuz. Jose Mari Urkia, Adiskideen elkarteko kidea da aspaldian, erakundearen idazkari, zuzendari eta presidentea ere izan da eta berak lagundu digu Historia eta istorioak podcastaren atal honetan erakunde esanguratsu honen historia eta laburpena egiten.   Adiskideen elkartea sortu zen garaian, Euskal Herriko gizartea etsipenak jota zegoen eta gainbeheran ekonomikoan murgilduta, aurrera biderik gabe. Peñaflorida-ko kondeak  urratu zuen bideak "argia ekarri zuen" gure ingurura, gainbehera ekonomiko eta sozialetik ateratzeko oinarriak jarri zituen,  batez ere zientziaren alorreko ideia eta ekimenak bultzatuz. Bergarako Seminarioa izan zen erakundearen proiektu garrantzitsuena. Fisika eta kimikaren alorreko proiektuak garatu ziren bertan, Euskal Herria Mundura zabaldu eta atzerritik Bergarara, pertsona eta proiektu interesgarriak erakarri ahal izateko. Wolframioaren aurkikuntza eta Elhuyar anaiak dira adibide ezagunena.
Zineari zazpigarren artea esaten zaio. Historia eginez, XIX. mendean sortu eta XX. mendean garatu den artea izan da eta XXI. mendean aldaketa are handiagoak izan ditu Lumiere anaiek argazkiak mugimenduan jarri eta pantaila handira eraman zituztenetik.  Koldo Almandoz, kazetaria eta  zine zuzendaria da, besteak beste, eta berarekin egin dugu zinemaren historiaren laburpena. Lehen pertsonan ere azaldu digu filmak egiten dituenean, nola antolatzen dituen pelikulak, zeri ematen dion garrantzia eta zer pausu diren ezinbestekoak filma antolatu eta aktore eta beste parte hartzaileak antolatzerako garaian. XX. mendean, zinema aisialdirako entretenimendu nagusia izan da mundu osoan. Zinearen bitartez gainera historiako eta gizarte arloko adierazpen garrantzitsuak jaso ahal izan dira irudien bitartez. Eta fikzioaren bitartez, ezezaguna iruditzeko aukera ere sortzen da. Zineak ekonomiari egin dio ekarpena eta sormenaren garrantzia ere aipatu ditugu Almandozekin Historia eta Istorioak podcastaren atal honetan. Zuzendari Donostiarrak, talde lana ezinbestekoa  jotzen du pelikula onak egin ahal izateko.
Aberastasuna eta bizitzari aurre egin ahal izateko baliabideak atera ditugu Euskaldunok itsasoarekiko harremanetik, hala uste du Xabier Alberdi historiagileak. Donostiako  Itsas Museoko zuzendaria da eta Albaola proiektuko ikerketa arduraduna. Historia eta istorioak podcastaren atal honetan  jaso bezala, Alberdik adierazi du aztarnek erakusten dutela "Neolitikoan jada Itsasoaren ustiaketa" egiten zutela euskal arrantzaleek.  Harrez gero, etengabekoa izan da harremana mendetan zehar, industria horren goi mailako aroa, XIV eta XV. mendeetan gauzatu zelarik. Euskaldunok Itsasgintzari egin diogun ekarpen nagusiak balearen arrantzari lotutakoa da. Hala nola, Balea txalupaz inguratuta harrapatzeko modua eta tresnak, arpoiak eta lantzak kasu.
loading
Comments 
loading