DiscoverIrabazi arte
Irabazi arte
Claim Ownership

Irabazi arte

Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca

Subscribed: 1Played: 26
Share

Description

EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak, Learoko jokalariak biak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
38 Episodes
Reverse
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz-hockeyan. Hamabost urte geroago, 2025ean, liga irabazi berri du hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du.Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoretza egiten ari da.
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten!Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, zer motako parranda eta saltseoak egoten diren...
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa.Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
Hamasei urte baino ez dituen arren, Zumaiako lehen emakume puntista da Frida Watkins. Orain dela gutxi hasi dira emakumeak kirol honetan, baina indartsu dator harrobi berria. Hortaz eta beste gauza askori buruz hitz egin du Olatz eta Norarekin!
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan.Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko.Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan, 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator...
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernandez gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era.Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela.Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariak irabazi ditu. Bere hitzetan: guau, guau!
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara.Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta zaletasuna besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die "Irabazi arte" podcastaren printzesei.
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entrenatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako kirola egitea eta benetako bizitza uztartzea. Pentsa, lanari dagozkion oporrak erabili behar izten ditu txapelketetara joan ahal izateko.
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da.Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara.
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Anorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak.Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arrunta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan...
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean.Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa!
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute "Irabazi arte" podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak.Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haur zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean.Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri.
Norak eta Olatzek, Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera eta txundituta geratu dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa.Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean, izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada.Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atal hau!
"Irabazi arte" podcastaren hirugarren aldiari ekiteko prest! Nora, Olatzekin arituko da denboraldi honetan. Bien artean egingo dituzte emakumezko kirolariekin egiten dituzten elkarrizketa interesgarri horiek.Nor ote dute aurreneko gonbidatua? Zu ere prestatu podcastak entzun eta hauetara harpidetzeko!
loading
Comments