Kinka
Claim Ownership

Kinka

Author: Berria

Subscribed: 5Played: 21
Share

Description

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa.
69 Episodes
Reverse
Hirugarren denboraldiko azken ale honetan, lurraren defentsarako hiru adibide jarri ditu fokupean Kinka saioak: Aroztegia, Urdaibai eta Marienea. Ekainaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan, Iruñean, egindako jendaurreko atala da, Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart ekintzaileekin.
Hamabostaldi honetan, Ipar Euskal Herriko oihan eta basoetan ondorio larriak eragin ditzakeen E-cho proiektuaren nondik norakoak eta biokerosenoaren afera aztertu ditu Kinka saioak, Oihanak Denen Ondasun taldeko Maika Etxekopar kidearekin. Hiztegian, berrelikadura positiboaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Ale honetan, turismoaren aferaz hitz egin du klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Sortzen dituen kalte askotarikoak xehatzeaz gain, turismo jasangarrik posible ote den hausnartu dute Josu Naveda eta Txapu Martin ekintzaileek. Hiztegian, Atacamako basamortuaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Hamabostaldi honetan, naturaren eskubideak, eta, batez ere, eskubide horien aitortza izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Horretarako, Iñaki Barcena eta Leire Urkidi EHUko Ekopol taldeko kideak izan ditu bidelagun. Hiztegian, espezie inbaditzaileez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Zohikaztegiak ditu hizpide Kinka podcastaren hirugarren denboraldiko hamabigarren saioak. Hezeguneak dira funtsean, eta oso garrantzitsuak eta onuragarriak dira klima eta natura krisiaren zein ekologiaren ikuspuntutik. Hiztegian, naturaren eskubideez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Hirugarren denboraldiko hamaikagarren atalean, glaziarren galera izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak azaldu ditu fenomenoaren gako eta inpaktu nagusiak. Hiztegian, zerbitzu ekosistemikoez hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Hamabostaldi honetako atalean, hilaren 28an eta 29an Arrasaten egingo diren Ekotopaketa jardunaldiak izan ditu hizpide Kinka saioak, jardunaldiok antolatu dituen Jauzi Ekosoziala mugimenduko Hodei Rodriguez kidearekin. Jauzi bera zertan den azaltzeaz gain, egitarauan bildu dituzten gai eta afera askotarikoez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, ur-aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Getariako hegalabur haztegiaren inguruan egin du Kinka saioak hirugarren denboraldiko bederatzigarren atala, Lorea Flores biologo eta Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin. Haztegiak eragingo dituen kalteez gain, arrantza ereduaz eta hartu beharko lukeen norabideaz ere hitz egin du gonbidatuak. Hiztegian, hidrogeno askotarikoez hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Hirugarren denboraldiko zortzigarren atalean, Life Urbaso proiektuaren nondik norakoak bildu ditu Kinka saioak, Nahia Gartzia Neikerreko ikerlariarekin. Basoaren, lurraren eta uraren elkarrekintza da egitasmoaren funtsa, eta lotura hori optimizatu asmo du. Hiztegian, arkitektura bioklimatikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Hirugarren denboraldiko zazpigarren atalean, Aroztegiko auziari heldu dio Kinka podcast saioak, Gorka Laurnaga Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin. Auziaren giltzarri nagusiei buruz ez ezik, auziaren atzean gordetzen denaz, epaiketari begira auzipetuek duten gorpuzkeraz eta denbora honetan guztian jaso duten eta ez duten babesaz ere solastatu da Laurnaga. Hiztegian, berriz, Copernicus Zerbitzuaren urtez urteko txostena xehatu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Urte berriarekin batera, uhinetan da berriz ere Kinka podcasta. Hirugarren denboraldiko seigarren atalean, saioak emisio gutxiko eremuak ekarri ditu erdigunera, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kidearekin batera. Eremu horien nolakotasunez, Bilboko kasu partikularraz eta, oro har, mugikortasun ereduez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, karbono merkatuez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Aurtengo Kinka podcastaren azken atalean, Urdaibaiko biosfera erreserba eta bertan eraiki asmo duten Guggenheim Urdaibai museoaren ekimena izan du hizpide saioak, Ibone Ametzaga UNESCO Katedrako kidearekin eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidearekin batera. Hiztegian, industria aurreko aroaren mugarriaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Amaitu berri den COP29 biltzarra du hizpide Kinka saioak hamabostaldi honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariarekin. Batzarrean hizpide izan diren eztabaidagai nagusiak xehatu ditu gonbidatuak, eta gogoeta askotarikoak ere partekatu ditu. Hiztegian, nekazaritza birsortzaileaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Hirugarren denboraldiko hirugarren atalean, ahots ezagun bat ekarri dugu Kinka saiora: Iñaki Petxarroman idazle eta kazetariarena. 'Lemoiz. Herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka' liburuxka idatzi dut, eta auziari buruzko mugarri nagusiak errepasatu ditu gurean. Horrez gain, gaur egunetik ere behatu dio gaiari, eta energia nuklearraren berpizkundeaz zein bestelakoez ere aritu da solasean. Hiztegian, ekozentrismoaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Hirugarren denboraldiko bigarren atalean, itsasoaren ahala jarri du erdigunean Kinka saioak. Maxi Castrillejo itsas zientzialariak xehatu du itsasoaren ezkutuko ahal hori, karbono dioxidoaren pompa biologiko gisa jokatzen duen papera zein den azalduz. Horrez gain, klima eta natura krisia ozeanoetan eragiten den ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz" ere mintzatu da Castrillejo. Hiztegian, banpiro elektrikoez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Hirugarren denboraldi bati ekin dio Kinka saioak, eta, ikasturte hasieran, baso eskolen eta hezkuntza ekosozialaren gaiari heldu dio Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariarekin batera. Hiztegian, albedoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Bigarren denboraldiko azken atalean, hiriez, bero oldeez eta egokitzapenaz mintzatu da Kinka podcasta Maria Ruiz de Gopegi BC3ko ikerlariarekin. Zehazki, galdera bati erantzuten saiatu da atala: prest al daude hiriak bero oldeetarako? Horri lotuta, estres termikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak sasoiko azken hiztegian.
Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz buruz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrerabiltzeaz eta nork bere gustura atontzeaz hitz egin du Gorka Egiak.
Jauzi Ekosoziala eragile berriaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan, 2022an Portugaleten egin ziren Ekotopaketa jardunaldien eta ondorengo gogoeta fasearen emaitza. Nerea Zuluaga kide eta bozeramaileak azaldu ditu eragilearen nondik norakoak, balioak eta aurrera begira dituen asmoak. Hiztegian, aterpe klimatikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, litiozko baterien araudi berriaz solastu da Imanol Landa Medrano.
Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.
loading
Comments