Lore Hostoak

Ekain Perezek musika egileak hostokatzen ditu podkast honetan, hauen sorkuntza moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izateko.

Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa''

Esan ezin diren gauzak espresatzeko erabili ohi da askotan musika eta Gipuzkoa barnealdera, Goierri ingurura begira jarrita, Ianire Aranzaberen barnealdeko doinuak ezagutu nahi ditugu. 1999an jaio zen Altzagaraten eta 2020ko hamarkada hasieran ezagutu genuen bere soinu unibertsoa: Esanezin. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, ahots lehun eta goxoz, "zirrara triste" moduan definitzen duen hori ezagutuko dugu. Playlista: Esanezin – Oraindik (Erretratu Bat / 2023) Esanezin – Badaezpada (Erretratu Bat / 2023) Lain – Irudiak (Tximeletak / 2015) Olaia Inziarte – Astelehenetan (Astelehenetan / 2020) Sara Zozaya – xxx (Nara / 2023) Ghau - Su ta ke (Arin Nira / 2023) Esanezin - Zirrara Triste Hori (Erretratu Bat / 2023) Esanezin – Altzagarate (Aireratzen / 2021) Gorka Urbizu - Janela bat (Hasiera Bat / 2024) Olatz Salvador & Izaro - Zerbaiten Zain (Zainak Eman / 2024) Zea Mays - Elektrizitatea 25 (Elektrizitatea 25 / 2024) Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza / 2021) Esanezin - Besterik Ez (Erretratu Bat / 2023)

11-20
01:44:30

Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu''

80eko hamarkadako Ondarroan Tu-K taldearen sorreratik hasi eta Piztiak izaterainoko prozesua ezagutzeaz gain, gaur egun fenix hegaztiaren moduan errautsetatik berpiztutako fenomenoan murgilduko gara. Post-punk doinuak Kirmen Uriberen hitzekin elkartuta osatu ziren Euskal Herriko underground eszenako harri bitxi hauek eta 2024an "Tuka Esaten Da" diskoaren kaleratzearekin, aitzakia perfektua topatu dugu bertako protagonista nagusiarekin berrikuspen moduko bat egiteko. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Txomin Uribe hostokatu dugu. Playlista: Tu-K – Plaiko Hatxetan (Tuka Esaten Da // 2024) Tu-K – Norbait (Existentzia // 1987) - (Tuka Esaten Da // 2024) Itoiz – Espaloian (Espaloian // 1985) Ruper Ordorika - Crack (Pipa Bat) (So'ik so' // 1995) Jotakie – Zatoz (Joxemai Beltza // 1989) Petti - Argia Heldu Da (On // 2007) Piztiak – Itzulia (Huts Nazazu // 1991) Piztiak - Euriaren Zain (Euriaren Zain // 2006) Hertzainak - Ez dago ilusio faltsurik (Salda Badago // 1988) Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Mikel Valverde - Munduari begiratzeko (Zaharregia Txikiegia Agian // 2003) Txuma Murugarren- Nire Ondasun Bakarra (Nire Leihoak // 2000) Kerobia – Isburt (Rose Escargot // 2006) Piztiak - Begietara Begiratu (XXX // 2022)

11-13
01:40:52

Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak''

Gitarra riff pisutsu bezain indartsuak eskaini ohi ditu Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak. Besteak beste, Surfin Kaos edo Zuloak taldeen errautsetatik altxatu ziren power duo moduan eta 2013an lehen lan homonimoa kaleratu zutenetik, geldi ezinak izan dira desertu giroko rock nahiz stoner doinuez jantzita. Euskal Herrian eta  baita atzerrian ere, tartean Estatu Batuetan, zabaldu izan dute beren proposamena. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Koldo Soret partaidea hostokatu dugu. Playlista: NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Errautsak (Aitzstar // 2019) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Magic Tumbleweed (2023) Bap!! - Inolaz Ezin Dut Ahantzi (Lehertzeko Garaia // 1994) Anestesia – Ukiezinak (Erantzun // 1995) Dut – Eskuzuri (At // 1996) Negu Gorriak - Irakatsi Ziguten Historia (Negu Gorriak // 1990) DON CONDOR eta ÑORA ALACRAN – Dantzan (Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran // 2022) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO - Magic Edo (Eate // 2016) Belako - Zaldi Baltza (Eurie // 2013) Kashbad – Amalur (Kashbäd // 1996) GAILU - Euzko polizia (Autosuntsipena hasia da 3,2,1,…Znort!!! // 2023) Nakar – Alzheimer (Lore Eta Laban // 2023) NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Lainoa (Niña Coyote eta Chico Tornado // 2013)

11-06
01:30:22

Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena''

Herri musiken maitale izanik, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) 90eko hamarkada hasieran eman zuen lehen pausua bakarlari gisa. Musika zeltaren influentziaz doinu mistiko, hipnotiko eta goxoetan barrena eraman izan gaitu bere ibilbidean zehar, beti ere, ahots eta harpa doinu zerutiarren alboan. Gaztetatik Orio izan da bere bizilekua, bertako Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendari eta noski, Benito Lertxundiren bide lagun izanik. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan bere ibilbidea errepasatu dugu. Playlista:   Olatz Zugasti - Muga gabeko hondartzara (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023) Olatz Zugasti - Bitxikeria Bat (Kantu Baten Bila Nabil // 1991) Olatz Zugasti - Lo Hadi Aingürüa  (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti - Haurra Egizu Lotto Lotto (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti - Haurtxo Haurtxoa (Bulun Bulunka // 1999) Olatz Zugasti – Goizeko Bortzetan (Elearen Lainoa // 2002) Olatz Zugasti - Karriketan Barna (Elearen Lainoa // 2002) Olatz Zugasti - Gau hotzenean ere (Gau hotzenean ere // 2010) Olatz Zugasti - Bizitza ederra da (Ur Goiena, Ur Barrena… // 2015) Olatz Zugasti – Mirotzak (Orion Zuzenean (kaintaitaenea) // 2019) Olatz Zugasti - Mendian zoinen eder (Hitzño bat erran eta, banua berhala // 2023)

10-30
01:29:52

Tatxers/Borla, Martin Ziriza: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara''

Iruñean kokatu gara, bertako ekosistema musikal oparoaren azken urteetako leherketa edo loraldiaren erantzuletako batekin. Martin Ziriza (Iruñea, 1999) lehenik Jon Salinas, Iñigo Soria edo Sergio Devesaren alboan Tatxers taldeko partaide moduan ezagutu genuen eta beranduago Timeo Dedieu eta Ander Redinekin Borla taldeko baxu jole eta abeslari gisa. Gitarrekin egindako pop argitsu bezain energetikoa da bere ingurugiroa, baina, punkaren jarrera edo intrantsigentzia helarazten dute bere proiektuek. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan artistaren zimentuetara jo dugu. Playlista: Tatxers – Etsaiak Agurtzen (Ezpatei Disdira! // 2024) Borla – Berorik Ez (Kordoba Bidea // 2024) Pottoka punk- Ehundaka gazte (2011) Hertzainak- Sí vis pacem parabellum (Hertzainak // 1984) Itoiz- "Happening" Baserrian (Musikaz Blai // 1983) Belako- Hegodun baleak (Hamen // 2016) Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023) Chill Mafia- Atzerrian (Ezorregatik X Berpizkiundea) Hiuzz- Pedal kolpe bat (Epea II // 2023) Xabier Lete & Lourdes iriondo  - Errota zaharra (Ni Naiz Antologia // 1974)Gu ta gutarrak- noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak // 2007) Borla – Berandu Egin Da (Kordoba Bidea // 2024)

10-23
01:36:38

Ines Osinaga: ''Musikari bezala, gehien interesatzen zaidana ez da musika''

Ines Osinagak (Arrasate, 1982) infernuko hauspoa elektronika dantzagarriz jantzita aurkeztu zuen "Gose" proiektuan, feminismoa eta sexualitatea modu askean espresatzeko tresna gisa erabiliz. 2019an abentura berri batean murgildu zen, "Mauriziak Ez Du Inor Hil" ekimenean hain zuzen eta bide horri jarraiki, trikitiaren lekua soinu akustiko eta exotikoek hartu zuten, 2022an "#Itsasoadabidebakarra" kolaborazio koloretsuz beteriko bakarlana aurkeztuz. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, itsasoko bide koloretsu horretan nabigatuz hostokatu dugu artista arrasatearra. Playlista: Ines Osinaga - Errua [feat. Enid Rosales] (#Itsasoadabidebakarra // 2022) Rip - Enamorado de la Muerte (No Te Muevas // 1987) Káshbäd - Ni Izateko (Káshbäd // 1996) Anari - Nola Galdu (Zure Aurrekari Penalak // 2015) Haizeatxo – Nire Bala (2019) Ines Osinaga - gorputzak zubi [feat. Olatz Salvador eta Haizeatxo #mauriziakezudinorhil] (#Itsasoadabidebakarra // 2022) Gose - Lokartu arte (III // 2009)M I C E - Ausardiarik ez (Mice // 2017) Maurizia, Leon eta Basilio + Fasio - Maurizia Kantuan Txikitxuterik (Alboka eta Trikitixa // 1979) Ibil Bedi - Eskerrak Bideari (Beltxarga Beltza // 2021) Anixe - Zmz Zaz? (2024) Ines Osinaga - Dena aldatzen da (2022)

07-17
01:58:28

Xabi San Sebastian: ''Euskaldun gutxi gara, ez dakit masetatik aparte lekurik badagoen''

Gaur egun Hernanin bizi den arren, Xabi San Sebastianen abizenak argi uzten du Donostian jaio, hezi eta bizi izan dela. Izotz plaza taldearekin berbena giroan herriz herri Euskal Herrian barrena ibili ostean, 1998an Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak gidatutako Alboka taldera batu zen, herri musika bide berrietan jarriz. Esperientzia horiek batuta, 2004an bere bakarkako ibilbideari hasiera eman zion eta 2023an aurkeztu zuen, orain arteko azken lana den "Betazalak" izenekoa. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Xabi San Sebastian hostokatu dugu. Playlista:  Xabi San Sebastian – Konpai (Betazalak // 2023) Itoiz – Espaloian (Espaloian // 1985) Ruper Ordorika - Zaldiak Negarrez (Gaur // 2000) Tapia Eta Leturia Band - Gipuzkoarrok, Errosariyo Santuba! (Tapia Eta Leturia Band // 1995) Juan Carlos Perez - Bihotz Apurtua (Atlantic River // 1994) Xabi San Sebastian – Andresi (Betazalak // 2023) Alboka - The Seventeenth Of July (Lurra, Ur, Haize // 2017) Pascal Gaigne - Bertzea [Court Métrage] (Le Cou De La Girafe // 2004) Pascal Gaigne - L'Enfant Debout [Lepokoa, Court Métrage] (Le Cou De La Girafe // 2004) Kashbad – Makinak (Distantzia // 1997) Xabier Lete - Heriotzaren Begiak (Eskeintza // 1991) Ekhi Lambert – Ezpata (Inbasioak // 2024) Xabi San Sebastian - Gure Begien Distira (Betazalak // 2023)

07-03
01:39:09

Gorka Knörr: ''Kantatu nahi nuke gehiago''

Badira pertsona batzuk bizitza bakarrean hamaika bizitzen esperientziak batzeko gai direnak. Horietakoa da Gorka Knörr (Tarragona,1950) abeslari, politikari, eta enpresaria. Aita euskalduna eta ama kataluniarra izanik Gasteizen hezi zen, Catalunya eta Euskal Herriaren arteko zubi lana gaur eguneraino eramanez. Ez Dok Amairu-ren iraultzaz txunditurik, gitarra baten laguntzaz, kantautore gisan eman zen ezagutzera eta hortik aurrerakoa historia da dagoeneko. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan kantautorearen ibilbidea eta bere kantu kuttunak ezagutuko ditugu.   Playlista: Gorka Knörr - Azken agurraren negarra (Nik Nahi Dudana // 1975) Gorka Knörr – Xoxuak (Nik Nahi Dudana // 1975) Niko Etxart – Eperra (Nahasketa // 1979) Benito Lertxundi - Ez Kanta Beltza (Ez Dok Amairu // 1969) Mikel Laboa - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980) Imanol - Poeta kaxkarra (Joan Etorrian // 1987) Gorka Knörr – Txalaparta (Txalaparta // 1976) Ken Zazpi – Malen (Gelditu Denbora // 2005) Joxe Angel Irigarai – Urak Dakarrena (Josepe Irigarai // 1969) Xabier Lete – Euskal Herri Nerea (Xabier Lete // 1968) Urko - Guk Euskaraz zuk zergatik ez (Sakonki Maite Zaitut Euskal Herria // 1976) Gorka Knörr - Dringilin dron (Araba Kantari // 1974)

06-18
02:01:39

EZEZEZ, Unai Madariaga: ''Garrantzitsuagoa egiten zait estetika musikan, musika bera baino''

EZEZEZ 2022an Unai Madariagaren bakarkako proiektu gisa sortu bazen ere, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenekin lanean hasi ostean talde izaera hartu zuen ezetza,  aurrera begirako kontzeptu eraikitzaile gisa hartzen duen laukoteak. Izenaren izanak punk, rock, psikodelia eta garage doinuak ezkutatzen ditu kantuetan eta "Katuzaldia" 2023ko diskoarekin, izen horrek izaera propioa eraiki duela dirudi, ezetzaren afirmazio gisa. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan, Unai Madariagaren kantutegi pertsonala errepasatuko dugu. Playlista: EZEZEZ – Ezezez (Katuzaldia // 2023) Hiru Truku – Perretxikotan (Mendebaldeko Euskal Kantuak II // 1997) Amorante - Kale Erdian (Harri Herri Har // 2023) Juan Mari Beltran – Arditurri ( Arditurri: Gogoaren Bidezidorretatik // 2002) Mikel Urdangarin - Non geratzen den denbora (Espilue // 2000) EZEZEZ – Dutxita (Katuzaldia // 2023) Bloñ – Erbiak (Bañolet Kantuz // 2021) Gorka Benitez - Perro No Come Perro (Quiero Volver A Marte Otra Vez // 2015) Silitia - Txori bat hiru ate (Hiru Ate // 2023) Tatxers – Iruñea (Tatxers // 2023)EZEZEZ – Eztitxua (Katuzaldia // 2023) EZEZEZ – Eztitxua (Katuzaldia // 2023)

06-12
01:27:55

Alex Sardui: ''Datozen taldeek eskubidea dute musikaz bizitzeko''

Alex Sardui (Gernika, 1966) 90eko hamarkadan Exkixu taldearekin ezagutu genuen. Musika herrikoia eta rockaren arteko sinergia horretan kantu gogoangarriak egin ostean 2002an abentura berri batean murgildu zen, Gatibu taldean hain zuzen. Gaur egun arte bertan entzun, ikusi eta sentitu ahal izan dugu bere ahots melodia, dantza exotiko edo eszenatoki gaineko sugarraz. Musikatik haratago, telebistako aurkezle gisa ere ikusi izan dugu eta Ekain Perezek gidatzen duen Lore Hostoak podcastaren atal honetan, ikusi baino, bere ibilbidean zehar, alboan izandako abestiak entzungo ditugu,     Playlista: Gatibu – Euritan Dantzan (Euritan Dantzan // 2014)Soroak – Ikusten (Soroak // 1963)Benito Lertxundi – Bizkaia Maite (Zuberoa / Askatasunaren Semeei // 1977)Itoiz – Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)Hertzainak – Ta Zer Ez Da Berdin (Hertzainak // 1984)Exkixu – Loretxoa (Euskal Herriak Izan Behar Du Euskalduna Eta Librea!  (askoren artean) // 1996)Gatibu – Musturrek Sartunde (Zoramena // 2002)Tapia & Leturia – Galdurikan Nago (Tapia & Leturia Band // 1995)EH Sukarra – EH Sukarra (EH Sukarra // 1992)Berri Txarrak – Ikusi Arte (Ikasten // 1999)Bengo – Bakarrik (Bizirik // 2023)Gatibu & Izaro – Aske Maitte (Aske Maitte Aske Bizi // 2016)

06-05
01:22:13

Xabier Badiola: ''Psikodeliak zure kontzientzia amatatzen den momentu horrekin jolasten du''

Eibarrera begira jarriko gara, mendi arteko herri industrial gipuzkoarrak emandako Xabier Badiola semearekin. Bere jaioterria bezalaxe, kanpotik grisa eta barrutik berdea da aurkeztu duen lehen diskoa, arkitekturaren eta ingurumenaren arteko kontrapuntu hori musikaz islatuz. Azalaren txuri beltzeko estetikak beste garai batera garamatza eta bertako kantuekin, 60 eta 70eko hamarkadetako folk kantautoreen giro bukolikoan murgiltzen da entzulea. Psikodelia zipriztinez bustiko gara beraz, Ekain Perezek gidatzen duen Lore Hostoak podcastaren atal honetan. Playlista:   Xabier Badiola - Bizitzaren Legea (Xabier Badiola // 2023)Joseba Irazoki - Euripean Dantzan (Folk Me, Laztana // 2007)Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980)Ekhi Lambert – Irakin (Inbasioak // 2024)Amaia Zubiria - Itxasoan Laino Dago (Egun Argi Hartan // 1985)Xabier Badiola - Euritan Blai (Xabier Badiola // 2023)Xabier Badiola - Hurrengoaren Zain (Xabier Badiola // 2023)Imanol - Gaztalondo Handian (Etxahun eta Etxahun // 1980)Oskorri - Itsasotik Ilargira (Oskorri // 1979)Pelax – Lau (Esan Gabe Doa // 2024)Hiru Truku - Atzo Etorri Jataz (Hiru Truku II // 1997)

05-28
01:39:53

Izaro: ''Pixka bat medium sentitzen naiz nire sormenarekiko''

Mallabitik Donostiaraino. Tonbola batean irabazitako gitarra batekin tabernetan bokata baten truke jotzetik, Euskal Herriko antzoki handienak betetzeraino. Ahots lehuneko gaztetxo baten lehen lan esperantzagarritik, emakume ahaldunduaren ahots boteretsuraino. Oskolaren goxotasunean dagoen larbatik, hegoak zabalduta hegaldatzen den tximeletaren handitasuneraino. Ez da lan makala izan, urtez urte, diskoz disko Izaro Andresek izan duen metamorfosia. Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan berekin egin nahi dugu hegan, kantuz kantu, hostoz hosto bere lorategi musikala arakatzeko. Playlista: IZARO - x eta besteak (Cerodenero // 2023)IZARO - ixildu mese (Cerodenero // 2023)Takolo Pirritx Eta Porrotx – Bihar Arte (beti zuekin......Katxiporreta // 2002)Oskorri - Mari Andresan korotza (Katuen Testamentua // 1993)Oskorri - Ixil ixilik dago (Oskorri & The Pub Ibiltaria 5 // 2001)Xabier Lete - Ni naiz (Xabier Lete // 1974)Hemendik At! – Eskutitza (Orain // 1999)IZARO – Astelehenak (Om // 2016)IZARO – Limoiondo (Cerodenero // 2023)Lauroba - Muxu Batekin (Egunarekin // 2010)Berri Txarrak - Isiltzen banaiz (Jaio.Musika.Hil // 2005)Mikel Laboa - Txoria Txori (Bat-Hiru // 1974)Ken Zazpi - Irudi Biluztuak (Gelditu Denbora // 2005)Kauta – Nostalgia (Isladak // 2008)IZARO - edzddh - Ez dakit zenbat denbora daramadan hemen (Cerodenero // 2023)

05-15
01:57:27

Jai/Egun, Aitor Martinez: ''Zure bizitzan atzerritar sentitzearen esperientziaz hitz egiten dut diskoan''

Pertsonalitate handiko artista da Aitor Martinez zarauztarra eta, halaber, baita bere proiektua ere: Jai/Egun. Gitarra flamenkoa oinarritzat hartuta, elektronika eta esperimentazioaren bidean jarri da, bizitza osoan zehar eraikitako izate horri forma emanez. "Argiek Istilu" lehen diskoko hitzetan, norberaren bizitzan atzerritar sentitzearen esperientzia dagoela aipatu digu eta, horrez gain, bere ekosistema musikalaren inguruan solastu da Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan. Playlista:   Jai/Egun – Alkitran (Argiek Istilu // 2023) Txapelpunk – Ibilaldia (DZANGA LEKEITIORA! // 2003) Negu Gorriak – Bertso Hop (Negu Gorriak // 1990) Jexuxmai Lopetegi – Kafka Pasean (Laua // 2023) MKT – Porlanezko Itsasoa (Zein Ziren Eder Zuhaitz Haiek Zutik // 2009) Jai/Egun – Diabetes Bat Bezala (Argiek Istilu // 2023) Jai/Egun – Armonikos (Argiek Istilu // 2023) Paxkal Irigoyen & Larrazken Orkestra – Udaren Bukaera (2014) Mursego – Eusnob (Hiru (3) // 2013) Neu Troia – Test (Arriskuaren Xarma // 2024) Martin de Marte - Agur Xatur (Kaixo Lagun // 2019) Jai/Egun – Alhacaba (Argiek Istilu // 2023)

05-08
01:47:52

Tik Tara, Harkaitz Bastarrika: '' 70eko hamarkadako salsa newyorktarra oso punka zen ''

Hego haizeak Kantauri itsasorantz dakartzan asmoak Zarautzeko kresalarekin talka egitean sortutako soinu koktela dastatzeko prest gaude. Beste modu batera esanda, Euskal Herriko iruditegitik doinu latinoak jorratzen dituen taldea da Tik Tara eta hain zuzen, "Ubera" diskoan, euskal migranteen kontakizunak bildu dituzte Hego Amerikako hainbat doinu exotikoz jantzita. Lore Hostoak podcastaren atal honetan Harkaitz Bastarrika abeslaria hostokatuko du Ekain Perezek. Playlista:     Tik Tara - Axuri Preto (Ubera // 2024)  Bap!! - H.I.E.S (Zuria Beltzez // 1992)  Mikel Laboa - Gaberako Aterbea (Bertolt Brecht // 1969)  Delirium Tremens – Kaixo (Ikusi Eta Ikasi // 1985)  Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)  Tik Tara - Ezekielen Prophezia (Hariak // 2015)  Tik Tara- Erruki Izpien Lua (Ubera // 2024)  Hertzainak - Si Vis Pacem, Parabelum (Hertzainak // 1984)  M-ak - Barkatu Ama (Barkatu Ama // 1989)  Lisker - Kalean Festa (Lisker // 1979)  Itoiz - Foisis Jauna (Itoiz // 1978)  Tik Tara – Antioquiatik (Ubera // 2024)

04-17
01:39:18

Anari: ''Artearen indarra ez da beti esplosiboa, askotan inplosiboa da''

Anari, Ana Rita Alberdi (Azkoitia, 1970) ideien, pelikuletako eszenen, liburuetako esaldien edo konbertsazioen ehizan ibili ohi da. Bere barne ahotsari emergentzia irteera bat jarriko balio bezala hitzez hitz, diskoz disko, mundura irteteko aukera eman die sentimendu nahiz ezinegon filosofikoei, rock abesti mardul eta sakonetan, entzulea sufrimendu gozagarri moduko batean kokatuz. "Giza Zarata" albumarekin itzuli da 2024an jarraitzaileon bihotz taupadak bizkortuz. Bere alboan, taupada horiek entzun nahi genituzke Ekain Perezek gidatzen duen Lore Hostoak podcastaren atal honetan.   Playlist:   Anari – Inmolazioa (Giza Zarata // 2024)Ginger – Ixo (Ginger // 2022)Verde Prato – Lagunaren Kanta (Kondaira Eder Hura // 2021)Benizze – Urrea, intxaurrak eta txanpaina (BENIZZE // 2022)Lukiek – Eroan Zaitue (Lukiek #2 // 2021)Anari – Kontinente Zaharra (Giza Zarata // 2024)Anari – Piromania (Epilogo Bat // 2016)Anari – Efemerideak (Epilogo Bat // 2016)Olaia Inziarte & Olatz Salvador – Behe Klasekoa (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Monsieur leCrêpe – M.L.C. (2024)Zetak – Zeinen Ederra Izango Den (Zeinen Ederra Izango Den // 2020)Anari – Troiako Zaldia (Giza Zarata // 2024)

04-10
02:33:48

Idoia: ''Lore batek behar du denbora bat, zaintza bat loratzeko''

Aramaion, 2000. urtean jaio zen Idoia Asurmendi, baina gaur egun Donostian bizi da eta bertan jorratu du bere ibilbidea. Txikitatik instrumentu nahiz kantuez inguratua egon da eta institutuan Maria Oses poeta ezagutu ostean, esperientzia guzti horiei forma edo zentzua eman nahian sortu zuen 2021ean "Ilun Eta Abar" estreinu diskoa. 2024ean, hasitako bide horri jarraipena emanez "De Amar y Desandar" lanarekin itzuli da. Bertako kantuak entzuteaz gain puntu horretara iritsi bitartean alboan eraman dituen euskal kantuen errepasoa egingo dugu Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan. Playlista: Idoia – Autofikzioa (De Amar y Desandar // 2024)Pirritx eta Porrotx - Iritsi da Eguna (Eskerrik asko! // 2007)Mikel Urdangarin – Badira Hiru Aste (Badira Hiru Aste // 1998)Izaro – Eskaleok (Hankapuntetan I // 2017)Gari – Amapola (Esperantzara Kondenatua // 2007)Idoia – MOMO (De Amar y Desandar // 2024)Ken Zazpi & Euskadiko Orskestra – Haizea (2023)Eñaut Elorrieta - Deserriko Kontradantza (Deserriko Kantak // 2013)Belako - Bele Beltzak (Bele Beltzak Baino Ez // 2014)Katamalo – Ariane (Erantzi // 2008)Idoia – Hitzetan (Ilun Eta Abar // 2021)

04-03
01:15:04

Ke Lepo, Alejo Orbegozo: ''Sintetizadore modularren kaosa melodiara bideratu nahi nuen''

Euskal musikaren espektro zabalaren ertzetaraino bidaiatuz, atal honetan, gure herrian gehiegi jorratu ez den elektronikaren esparruan murgilduko gara Alejo Orbegozo zestoarraren proposamen ausart eta bakanarekin. Grises taldeko sintetizadore edo teklatuen atzean ikusi izan dugu urte askoan zehar, eta Ke Lepo moduan aurkeztutako bakarkako ibilbide berriaren hasiera geureganatu nahi dugu "Izpi" sintetizatuen argitasun, iluntasun, giro ameslari eta dantzagarrietan barrena. Bere soinu marrazkiaren pintzelada batzuk ezagutuko ditugu Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan. Playlista: Ke Lepo – Bare (Izpi // 2023)Ke Lepo – Izpi (Izpi // 2023)Madeleine - Bestalde eza (Ezin Dena // 2021)Jai Egun – Armonikos (Argiek Istilu // 2023)Joseba Irazoki – Galderak (Euria Ari Du // 2010)Ke Lepo – More (Izpi // 2023)Ke Lepo – Kamutza (Izpi // 2023)Telmo Trenor - Mamu Txakur (Z8rtziko // 2021)Rrucculla - Zeru Freq ( Zeru Freq // 2023)Sorotan Bele - Mariñelaren Zai (Sorotan Bele // 1993)Ke Lepo – Sutondua  (Izpi // 2023)

03-19
01:34:52

Mikel Telleria: ''Poetak ezagutzeko modu zoragarria da musika''

Gure panorama musikaleko beterano bat da Mikel Telleria. 1960an Idiazabalen jaio zen eta gaur egun Gasteizen bizi da Van Morrison, Bob Dylan edota Lou Reed-ekin alderatu izan den kantautorea. 1999an aurkeztu zuen "Deklarazioa" izeneko lehen lana eta horren ondotik beste bi lan eskaini ditu, bata 2002an "Zaldiak Hartuta" izenpean eta bestea "Zumeta" 2022an, Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra inspirazio gisa hartuta. Betiko lez, bere kantuez gain, alboan urte guzti hauetan izandako kantuak ere ezagutu nahi ditugu Ekain Perezek giatzen duen  Lore Hostoak podcastean. Playlista: Mikel Telleria - Euri hotzena (Zumeta // 2022)Jean Mixel Bedaxagar - Orai hasten niz kantatzen (Xiberoa // 1983)Mikel Laboa - Martxa baten lehen notak (Lau-Bost // 1980)Oskorri - Gora ta gora beti (Gabriel Arestiren Oroimenez // 1976)Txomin Artola - Ez naiz espazioa (Belar hostoak // 1978)Mikel Telleria - Hala ere (Zumeta // 2022)Ruper Ordorika - Hi hintzena (Hautsi da Anphora // 1980)Itoiz - Errotaberri (Alkolea // 1982)Hertzainak - Eh txo! (Hertzainak // 1984) Gatibu - Euritan dantzan (Euritan Dantzan // 2014)Mikel Telleria - Poema idatzi batez (Zumeta // 2022)

03-12
01:40:31

Enrike Solinis: ''Trikitixa ailegatu baino askoz lehenago gitarra hemen zegoen''

Enrike Solinisek (1974, Bilbo) Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan nahiz Catalunyako Escola Superior de Musican burutu zituen gitarra eta antzinako musika ikasketak. Gaur egun, bere belaunaldiko bertutetsuenen artean kokatuta dago. Antzinako musika eta orokorrean musika ulertzeko modu oso pertsonala du, hori hamaika proiektutan helaraziz, batik bat, berak sortu eta zuzendutako  Euskal Barrokensemble talde goraipatuan. Denboraren muga tenporalak apurtuz, Tolosan bizi den musikariaren fonoteka pertsonala ezagutu dugu Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan. Playlist: Enrike Solinís & Euskal Baroquensenble – Canarios (Colores Del Sur // 2014) Aita Madina // Los Romero - Concierto Vasco para 4 Guitarras y Orchestra I. Arin Juan Crisostomo Arriaga //BBC Philharmonic - Symphony in D Major_ IV. Allegro con moto – Majeur Su Ta Gar - David Eta Goliath (Jaiotze Basatia // 1991) Delirium Tremens - Laino Ilunak (Ikusi Eta Ikasi //1989) Euskal Barrokensemble / Mixel Etxekopar – Kontrapas (Euskel Antiqua // 2015) Euskal Barrokensemble / Maika Etxekopar - Ürrütiko Kantorea (Euskel Antiqua // 2015) Oskorri – Tirauki (Alemanian Euskaraz // 1984) Kepa, Zabaleta eta Motriku – Huriondo (Infernuko Hauspoa //1987) Olaia Inziarte - Zure Mina (Lehengo Lepotikan Burua // 2022) Donostiako Orfeoia - Goiko Mendian  Euskal Barrokensemble & Enrike Solinís - Nork Orain Esan Lezake (Juan Sebastian Elkano // 2019)

03-06
01:46:29

Gorka Urbizu: ''Jarraitzaileak jarraitu egiten du, orduan, zu zoaz aurretik''

"Gaur atzo baino gehiago dakit, baina bihar baino gutxiago" oihukatuz, 1977an Lekunberrin jaiotako gazte batek Berri Txarrak herri oso baten berri on bilakatzeko trebe- tasuna garatu zuen lagun batzuen konpainian, urteen poderioz ikasten eta adimena zabaltzen, lehen harria jartzetik "Katedral Bat" eraikitzeraino. Askoren ezusterako, katedral horren handitasun nabarmenetik kapela txiki baten soiltasun, goxotasun edo gertutasunera hurreratu da arestian, entzulea lilura eta des-liluraren arteko zerumuga horretan kokatuz, besteak beste, kolore, tren edo janela baten soinu marrazkiaz.  Lore Hostoak podcastaren atal honetan Gorka Urbizu hostokatuko du Ekain Perezek. Playlista: - Gorka Urbizu – Besterik Ez (Hasiera Bat // 2024) - Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994) - Tapia Eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan // 1990) - Broken Brothers Brass Band & Broken Sisters – 1871 (Katebegia // 2022) - Ibil Bedi – Zitekeenarena (Goldea // 2023) - Gorka Urbizu – Etxe Bat (Hasiera Bat // 2024) - Berri Txarrak – Poligrafo Bakarra (Denbora Da Poligrafo Bakarra II: Helduleku Guztiak // 2014) - Monsieur LeCrêpe – M.L.C. (2024) - Mursego – Harro Herri (Korrika) (2023) - EH Sukarra -Sentipenen Bihotza (Garaien Laberintoan // 1994) - Bide Ertzean – Aurrez Amestu Gabetan (Zure Minari // 1999) - Unidad Alavesa -Fede Berri Baten Bila (Martin Martin // 2019) - Juan Carlos Perez - Etxeruntz (Hau Berua // 1996) - Gorka Urbizu – Teoria Bat (Hasiera Bat // 2024)

02-06
02:15:34

Recommend Channels