DiscoverLula Otsoa
Lula Otsoa
Claim Ownership

Lula Otsoa

Author: ULU Media

Subscribed: 0Played: 0
Share

Description

Lula otsoak bere ama eta aita galdu ditu. Bere familia, otso taldea. Orain, elurretan galduta, etxe berri baten bila dabil. Jakintsu zaharraren babesean, lagun berriak egin eta ezusteko abenturak biziko ditu.
11 Episodes
Reverse
#10.- Otso taldea

#10.- Otso taldea

2026-02-2522:00

Amaitu da negua. Udaberria iritsi da. Lularen otso taldea haitzulo batean lotan egon da baina, pixkanaka-pixkanaka, otso denak esnatu dira. Mendi gailurretan elurra urtu da eta beherako bideari ekin diote, basoruntz, Lularen bila. Bukaera guztiek dute kateatuta beste hasiera bat, ezta?
#09.- Jakintsua

#09.- Jakintsua

2026-02-2511:19

Aintzina, mundua gaztea zenean eta animalia eta landare guztiek hitz egiten zekitenean, Jakintsu Zaharra ez zen zaharra, ezta hain jakintsua ere.Edo bai? Bera bezalako beste zuhaitz bat gaixotu zenean, zuhaitzek erabaki bat hartu behar izan zuten. Jakin nahi duzu zein?
#08.- Errepidea

#08.- Errepidea

2026-02-2518:12

Ustekabeko bisitari bat agertu da basoan: Dorto dordoka. Zaharra da, geldoa eta galduta dago. Itsasotik etorri dela kontatu die Lula eta bere adiskideei, baina ez du etxerako bidea topatzen. Lagunduko diogu?
#07.- Ez, ez eta ez!!

#07.- Ez, ez eta ez!!

2026-02-2519:56

Haritz erraldoian etxea topatu aurretik, oso bestelako leku batean bizi zen Bizar ahuntza. Baserri batean, hain zuzen ere, beste abere askorekin batera: oiloak, behiak, ardiak, txakurrak…Baina baita nagusiak ere. Eta Bizarri gustatzen ez zaion gauza bat bada, hori aginduak jasotzea da.
Ezohiko soinu bat entzuten ari dira Lula eta bere adiskideak. Eta kezkatuta daude. Ez! Egia esan, beldurtuta daude. Lula berez neska ausarta izan arren, ikarak zeharkatzen du bera ere. Zer da hots hori? Munstro baten letaginen hotsa dela dirudi…
loading
Comments