DiscoverNerabeen Garrasia
Nerabeen Garrasia
Claim Ownership

Nerabeen Garrasia

Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca

Subscribed: 1Played: 0
Share

Description


Nerabeen garrasia, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmendua, presioa, norazeza eta nerabe ta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailean irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nah zaizkie. EITB Podkast.
14 Episodes
Reverse
Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano. Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoiztzen du EITB Podkasterako.
Harremanen premia dute egungo haur eta nerabeek. Kalean, beren modukoekin jolastu eta lagunartean egon baina nahiago dutelako gailu teknologiko eta pantailekin harremanetan egotea. Gizarte harremanak ehuntzeko hesi handia sortu zaie, gizarte harremanak garatu ez dituztelako. Izan ere, haurrari utzi egin behar zaio bidea egiten, bere jakin-mina asetzen eta garatzen ikasi dezan; gu alboan bidelagun bai, baina bera bide egile.  Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde   Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako.
Osasuntsuak al dira gaur egungo ikastetxeak? Eskolan daudenean, zenbat denbora ematen dute ikasleek pantailaren aurrean? Murrizten ari da, urtez urte, pantailaren aurrean egoteko gomendioaren muga. Digitalizazioaren inguruko hausnarketa egin dugu Nerabeen Garrasiaren atal honetan, Esti Urizar eta Xabier Maiza, hurrenez hurren, Ondarroa eta Lazkao Ikastoletetako IKT-en arduradunekin: Bideoa vs ipuina, Mateo efektoa, PISA txostenak, irakasleen kezkak hartu duen goranzko joera, besteak beste.  Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde   Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako
Osasun mentalaren arazoekin jarraituz, datu deigarriak plazaratu ditugu atal honetan mezu garbi batera iristeko: bizi dugun egoera ez da kasualitatea, kausalitatea baizik. Gure haur eta nerabeak inoiz baino okerrago ikusten ditugu… zer dela eta? Izan ere, bizi dugun egoera ez baita norbanakoaren arazoa, gizarte-sistema osoarena baizik. Gure txikiak ez dira arazoa, gure gizarteak pairatzen dituen arazoen sintoma baizik. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano. Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta OnTimek ekoitzen du EITB Podkasterako.
Osasun mentalaren arazoak aztertzen hasiko gara atal honen bidez. Nerabeek sakelako telefonoarekin horrenbeste ordu ematen dituztenez, zer nolako ondorioak ekartzen ditu horrek? Sarean zer nolako edukiak kontsumitzen dituzte? Gaurko datuek erakusten dute, 8 urterekin hasten direla haurrak pornografiazko edukiak ikusten. Pornoarekin  harremanetan horren goiz hasteak, zer ondorio ekar ditzake? Zer albo-kalte? Ane, Eider eta Sararen lekukotza aberasgarriak izan ditugu atal honetarako. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki BeraetxeGidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier LarrañagaPostprodukzioa: Lander Ayllon.  Nerabeen garrasia, On Timek ekoizten du EITB Podkasterako.
Heziketa erreferenterik ezak sortzen duen aingura kognitiboa aztertu dugu atal honetan, ongizate digitalaren bost pilareak arakatuz. Banan bana aipatuko ditugu, Adinaren garrantzia (neuro garapenean, ziber jazarpenerako…), Heziketa holistikoa, Adimen emozionala, legeria koherentea eta aplikazio seguruagoak, bide lagunak eta taldearen indarra lirateke bost oinarri hoiek. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoizten du EITB Podkasterako
Zergatik birbidaltzen dizkigu aurrez ikusita ditugun edukiak, esaterako Youtubek? Zeuk erabakitzen duzu zer ikusi? Benetan? Sare Sozialek teknika teknologikoak eta psikologikoak erabiltzen dituzte erabiltzaileok haiei atxikitzeko. Esate baterako, zer kolore erabiliko zenuke gauza larria edo eta arreta emango duena nabarmentzeko?...  Nerabeen herenak, 5 ordutik gora ematen dituztela egunero mugikorrarekin erakusten dute datuek... kasualitatea ote da? Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki BeraetxeGidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier LarrañagaPostprodukzioa: Lander AyllonGrafismoa: Arantza Conde   Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Sare Sozialen negozioa atal honetako aztergaia. Zergatik eskaintzen zaizkigu doan, sortzen eta mantentzen horren garestiak diren tresnak? Eta zergatik dira gero, sare sozialak kudeatzen dituzten enpresak, irabazi handienekoak? Nolako eragina dute sareek gure autoestimuan? Logika algoritmikoa zer den badakizu? Produktua ordaintzen ez denean, geu bihurtzen gara produktua. Areago, sareetan zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta irabazi handiagoak eragiten dizkiegu bestela ere munduko enpresa aberatsenei. Patrik, bere erabiltzaile esperientzia azaldu digu gainera.  Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:¿ Iñaki Beraetxe  Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.  Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga  Postprodukzioa: Lander Ayllon  Grafismoa: Arantza Conde    Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Zergatik izaten dute nerabeek familiatik urruntzeko joera? Zergatik da ohiko jarrera? Nondik dator bulkada hori? Sariak, arriskuen aurretik lehenesten direlako? Ekintzen ondorioak ezin dituztelako aurreikusi, epe labur edo luzera? Agian, mugak jartzeko zailtasunetik? Pantailen erabilerak haur txikien garunaren garapenean duen eragin klinikoa aztertu dugu Nerabeen Garrasia podcastaren atal honetan Mertxe Mendiburu Neuropsikologo klinikoarekin. Pediatrian espezializatua dago. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki BeraetxeGidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier LarrañagaPostprodukzioa: Lander AyllonGrafismoa: Arantza Conde   Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Haurtzaroaren eta helduaroaren artean dagoen Nerabezaroa, egokitzapen aldia izaten da. Nortasunak hainbat aldaketa jasaten ditu nerabezaroan, eta ezaugarri propioak ditu aro horrek. Krisia ere gertatu ohi da garai horretan; ez da bizitzan bakarra izaten, noski, bai ordea esanguratsuenetakoa. Nor gara? Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatuta saiatuko gara galdera argitzen, Sara eta Jonek lagunduta.  Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano. Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Posprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Ez dugu geure burua behar bezala ezagutzen, eta ez garena gizartearen aurrean erakutsi beharrak ez gaitu ondo senti arazten. Uste duguna baino gehiago gara, ordea.   Gizartean, autoestimu baxua izatea hobesten da gainera: umiltasun faltsua da. Bigarren urtetik aurrera, gizakiak besteen maitasuna lortzeko pertsonaia bat sortzeko joera du, nor garena izateari utziz. Ahalduntzea, ezinbestekoa da. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki BeraetxeGidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier LarrañagaPostprodukzioa: Lander AyllonGrafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Zer dira baloreak benetan? Gure gazteen artean balore galera gertatzen ari ote da? Gertakari berria al da baloreen aldaketa hori? Nola jokatu horren aurrean? Gure jarrerak eta jokatzeko moduak zehazten dituzten printzipioak izanik, baloreek gu garenaz hitz egiten dute. Aztergai horri heldu diote atal honetan Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano. Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta OnTimek ekoitzen du EITB Podkasterako.
Gizartean gertatzen diren hainbat egoera kontrajarri hizpide hartuko ditugu Nerabeen Garrasia podcasta abiatzeko atal honetan. Hala nola, kontraesana adierazten duten hitz hauek adibidez:  gizen/osasuntsu, sakelakora itsatsita/lagunekin jolasean, drogazalea/kirolzalea… eta jarrera horien inguruko erreakzioak aztertuko ditugu. Zer dago errealitate horien atzean? Kasualitatea ala kausalitatea? Zuzen jokatzen al dugu horiek epaitzean? Txanponaren bi aldeak aztertuko ditugu Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal gidari ditugula. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano. Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier Larrañaga Postprodukzioa: Lander Ayllon Grafismoa Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
Nerabeek egungo gizartean bizi duten zaurgarritasunaren adibideak eguneroko ogia dira, areago pandemia osteko aroan. Aldaketa garaian dauden gazteen antsietate, ezinegon edota elikadura nahasmendu kasu gehiago azaleratu dira. Zergatiak asko izan litezke, eta ez denak nerabeei dagozkienak. Irudiz eta audioz jarraitu ahalko diren Nerabeen Garrasia podkastaren 22 ataletan aztertuko dituzte Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia edo autoestimua… besteak beste. Adibide batetik abiatuta eta gai hauekiko kalean dagoen pertzepzioan oinarrituta, hausnarketa sortzea eta egonezinaren iturburuan sakontzea izango dute helburu. Internetek gazteengan duen eragina aztertu eta ondorio kaltegarrietatik babesteko estrategiak lantzen ari den Gazteria eta Haurtzaro Ministerioaren aholkulari taldeko kideak dira podcastaren gidariak, eta eskarmentua dute hezkuntzan terapeuta gisa. "Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia. Maiatzaren 16tik aurrera EITBPodkast atarian eta EITBren YouTubeko kanalean, ostegunero saretuko da atal bana,  uda aurretik eta ostean.  Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek Ekoitzi du EITB Podkasterako.