Norteko Ferrokarrilla

Zientziaren eta teknologiaren munduko azken albiste eta eztabaidak. Gai berrienak. Astero-astero irratian. Ikertzaileak, teknikariak eta zientzialariak dira protagonista Norteko Ferrokarrillean. ELHUYARek gidatuta, Euskal Herriko ikertzaile eta adituen parte hartzearekin, azken ikerketa eta aurkikuntzak argi eta garbi azaltzeko. 1995az geroztik dago Norteko Ferrokarrilla Euskadi Irratiko uhinetan. Zientzia eta teknologia modu ulergarrian. Asteazkenetan 21:00etan eta igandeetan 22:00etan, Euskadi Irratian.

Maialen Araolaza Arrieta: "Ariketa fisikoa, ongizaterako giltza"

Maialen Araolaza (Eibar, 1978) ikerketa biomedikuan doktorea da EHUn. Fisioterapian diplomatua eta lizentziatua Ramon Llul Unibertsitatean, Telemedikuntzako Masterra lortu zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian; bere doktore-tesian adineko emakume osasuntsuen errendimendu funtzionalaren desberdintasunak defendatu zituen. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Therapiker ikerketa taldearekin kolaboratzen du hainbat lan ildotan. "Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan egin da solasaldia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. Zikloa Elhuyar eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da.

10-01
01:08:18

29. NF 2025-03-28

XXIX. denboraldiaren 29. saioa. Energia ilunaren ikerketarekin hasi gara, DESI espektroskopioren azken emaitzak beste teknika batzuekin konbinatu dituztelako eta susmoa dago energia iluna ahultzen ari dela.  Gai nagusia kriminalistika izan da. Josu Lopez Gazpio dibulgatzaileak azaldu digu zientziak nola argitu zuen zein izan zen Romanov familiaren patua, tsarren familiarena, iraultza errusiarraren hasieran.  Eta gainera kuantikaz hitz egin dugu: zergatik sortu ziren bi mekanika kuantiko duela ehun urte? Ez al zen nahikoa bakarra izatea? Eta zein da onena? 

06-07
--:--

Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialari feminista, agroekologiaz

Mirene Begiristain Zubillaga (Andoain, 1972) ekonomian doktorea da, eta irakaslea eta ikertzailea EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Bereziki, nekazaritza eta elikagaia-sistemak ikertzen ditu, agroekologiaren eta feminismoaren ikuspegietatik. Euskal Herriko hainbat esperientzia eta prozesu kolektibotan parte hartzen du, elikadura-burujabetza helburu. "Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan egin da solasaldia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. Zikloa Elhuyar eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da.

05-22
01:21:09

Elisa Sainz de Murieta Zugadi, klima-aldaketaz

Elisa Sainz de Murieta Zugadi (Bilbo, 1977) BC3ko eta EHUko ikertzailea da, eta, bereziki, klima-aldaketaren eraginak eta egokitzeko neurriak ikuspegi sozioekonomikotik aztertzeaz arduratzen da. Solasaldian, berotze globalari eta klima-larraildiari lotutako gaur egungo kezkei erantzunak eman eta irtenbideak proposatu ditu. Politika publiko ausart eta eraginkorren alde agertu da. "Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan egin da solasaldia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. Zikloa Elhuyar eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da.

03-28
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Jaione Auzmendi eta garunaren ikerketa

Jaione Auzmendi Iriarte biokimikariak CICbioGUNE zentroan egiten du lan. Minbizi mota bat ikertzen du, glioblastoma, baina haren ibilbidean garunari buruzko beste ikerketa asko egin ditu. Haren lanaz hitz egin dugu luze, bai eta zientziaren dibulgazioari buruz ere. 

03-04
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Mekanika kuantikoaren jaiotza zurrunbilotsua

2025 kuantikaren naizoarteko urtea da, urteurren garrantzitsua bete delako esparru horretan: duela 100 urte jaio ziren mekanika kuantikoaren bi garapen ezberdin, Heissenbergen mekanika matriziala eta Schrödingerren mekanika ondulatorioa. Biek deskribatzen zuten mundu kuantikoa zuzentasunez, baina biek dituzte inplikazio filosofiko zorrotzak, eta bietan ezberdinak Fisikarien mundua bitan banatu zen. 

03-04
--:--

Ekosfera - Mikak, natura eta mitoa

Mikak ohiko hegaztiak dira Euskal Herrian. Urteekin ugaritu dira. Haien balio ekologikoaz jabetzen gara, baina tradizioak oso modu berezian tratatu ditu. Mito asko daude hegazti horren inguruan. 

03-03
--:--

Ekosfera - Autoen potentzia mugatuta, zer?

Entzule batek proposatu du autoen potentzia mugatua garai bateko autoek zuten potentziara egokitzeko. Horrek emisioak murriztuko lituzke eta erregaia aurrezko luke. Gogoeta horretatik abiatuta hitz egin dugu Javi Oskoz Don Boscoko automobilgintzako irakaslearekin. Berak dio kontua ez dela hain sinplea eta hainbat desabantaila ekarriko lituzke neurri horrek. 

03-03
--:--

Ekosfera - Paisaia eta ikuspuntu historikoa

Ideia sinple bat. Paisaia bat ez dugu berdin baloratzen garai historiko ezberdinetatik begiratuta. Begi bistakoa dirudi, baina ez da. Adibidez, XVI. mendeko paisaia bat garai hartako biztanleentzat, eraikuntzaz beteta dago; gaurtik ikusita, ordea, oso eraikuntza gutxi ditu.

03-03
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Kriminalistika: 300 gorpuen kasua

Josu Lopez Gazpio kimikari eta dibulgatzaileak 300 gorpuen kasua ekarri digu. Estatu Batuetako herri txiki batean, gorpu asko agertu ziren zelai batean; salatu gabeko kasuak ziren. Josuk kontatu digu nola lagundu zuen kimikak han gertatukoa argitzen. 

02-25
--:--

Ekosfera - Mikroklima, mikrohezeguneak babestu behar direlako

Aranzadik dokumental bat argitaratu du Mikroklima proiektuari buruz. Mikrohezeguneak eta klima-aldaketaren eragina ikertu dituzte Gipuzkoako hezeguneen sare batean. Gu aditu askorekin izan gara: Aranzadiko Carlos Cabido, NEIKEReko Aitor Cevidanes eta Kopenhageko Unibertsitateko irakaslea; hirurak izan dira proiektu honetan ikertzaile. 

02-20
--:--

Ekosfera - Kastoreak eta burokrazia

Txekiar errepublikan kastore talde batek presa bat eraiki du. Toki hartantxe, pertsonek duela zazpi urte planifikatu zuten presa bat eraikitzea, baina burokraziak harrapatuta zegoen proiektua. 

02-20
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Hizketa ezagutu zarata dagoenean

ORAI NLP teknologiako adituek hizketaren ezagutza lantzen dute adimen artifizialaren bitartez, hizketa horren ahotsa inguru zaratatsu batean dagoenean. Guk ederki egiten dugun lana da, baina makina batentzat oso ataza konplexua da. ORAIko Xabi Sarasola eta Iñigo Morcillo ikertzaileak izan dira gurekin. 

02-20
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Noraino efektu kuantikoa?

Kuantikak atomoetan eta partikula txikietan eragiten du. Objektu arruntetan, mundu makroskopikoan, aldiz ez dira nabaritzen efektu kuantikoak. Baina non dago bi horien arteko muga? Zer tamainatik behera da nagusia fisika kuantikoa deskribapen fisiko bat egiteko? 

02-19
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Betiko irratia, betiko trantsistorea

Aste honetan ospatu da irratiaren nazioarteko eguna, eta gogoratu nahi izan dugu "trantsistore" deitzen genuen gailua. Aldi berean, tradizio handia sortu zuen errezeptorea, betiko irratia, eta kuantikaren lehen iraultzaren produktu izarra, betiko trantsistorea.  

02-19
--:--

Ekosfera - Basoak eta zuhaitzak klima-aldaketaren aurrean

EHUko Julen Astigarraga geografoa izan da gurekin Suediatik. Praktikan ekologoa eta biologoa da, eta dendrokronologia baliatzen du zuhaitzen hazkaunatza ikertzeko, hau da, enborraren eraztunak irakurtzen ditu. Bertan ari da hainbat proiektuetan, besteak beste, klima-aldaketaren eragina neurtzen. 

02-17
--:--

Ekosfera - Santorini dardar batean

Azken egunetan Santorini uharte ospetsuak lurrikara asko izan ditu. Berez sumendi baten parte da, eta lurrikara-multzo bat da, beste sumendietan askotan izan den bezala. Baina beste sumendi horietako egoera ez da argigarria. Batzuetan, erupzio baten aurrekariak dira lurrikarak. Beste batzuetan ez. 

02-17
--:--

Ekosfera - Zefalopodoen adimena

Irati Diez Virto biologoak olagarroen eta beste zefalopodo batzuen adimenaz hitz egin digu. Oso animalia bizkorrak izateko ospea dute, eta hainbat esperimentuetan harritu egiten gaituzte. 

02-15
--:--

Ekosfera - Ba al dago mugarik hegaztiek hegan egiteko altueran?

Ez da erraza jakitea zer altueran egin dezaketen hegan hegaztiek, haiek ez baitituzte errekorra hausteko ahaleginik egiten. Ezagutzen ditugun hegaldi altuenak Himalaiaren gainekoak dira edo hegazkin komertzialen kontra izandako talketan jasotakoak. 

02-15
--:--

Norteko Ferrokarrilla - Oihane Sanz eta unibertsitate baten emakumeen erretratoa

Zentro askok ospatuko dute elkarrekin emakume zientzialariaren eguna. Koordinatzaileetako batekin izan gara, Oihane Sanz Iturralde kimikariarekin. Harekin gainbegirada bat eman diogu gaur egungo unibertsitatearen egoerari, alderdi horretatik. Egiten ari diren ospakizunez ere hitz egin digu. 

02-11
--:--

Recommend Channels