Gidoia hutsetik sortu du aktoreak eta lan luze eta konplexua izan dela aitortu digu. Maitasunaz, amatasunaz, eguneroko bizitzaz arituko dela aurreratu digu.
Orain bi aste ekin zioten denboraldiari, Jonek azaldu digunez. Astelehenetan izan ezik, egunero aritzen dira gaztaina erreak saltzen plazan. Otsailera arte aritzeko asmoa ei dute.
KEIA taldeko abeslariak Antixena gaztetxean arratsaldean emango duten kontzertuaz aritu zaigu. "Zamalanak" diskoaren aurkezpenekoa Gaztelekuan egin zuten urtarrilean, biraren azken aurreko emanaldia Gaztetxean egingo dute gaur.
Santa Ana aretoan (13:00) izango den kontzertu horren ezaugarriak aurreratu dizkigu Aitor Biainek, Musika Bandako zuzendariak.
Diseinu berri batekin ekin zaio Eskola kirolari aurten Oñatin, jakinik, neska-mutiko gutxiago izango zirela. Gustora ari dira begirale eta koordinatzaileak Anje Eskarzak eta Mikel Aramendiak azaldu digutenez.
Hori da ostiralean estreinatuko duten lan berriaren izenburua "Oporretara goaz!" Tramaren eta taldearen ingurukoak azaldu dizkigute taldeko kide Belenek eta Iñakik.
Oñatz dantza taldearen 55 urteko historia osatu duten belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkartuko dira plazan, larunbatean. Jaialdian 200 lagun inguruk parte hartuko dutela kontatu digute Beñat Madinak eta Xabi Narbaizak.
Aitor eta Andoni antolakuntza taldeko kideen bisita jaso dugu eta biharko hitzorduaren inguruko azken ordua azaldu digute.
Kanposantu zaharreko hainbat panteoi egokitzeko jabeek egin behar dituzten lanez, San Martingo uraren presioaz, NANa egiteko bulego ibiltariaz, 2026ko udal ordenantza fiskalez... aritu gara Izaro Elorzarekin
Mikel Otero etorri da gaur irratira Aloña Mendiko Mendi sailaren nobedadeak azaltzera; Mendi Hamabostaldiaz, Federatu kanpainaz eta urteko mendi irteerez aritu gara.
Ekainaren 13-14an Oñatin egin ziren jardunaldien ponentzia-bilduma da Nabarraldek argitaratu den liburua eta Iruñean eta Arrasten astean aurkeztuko da. Xehetasunak Nabarraldeko Angel Rekaldek eman dizkigu.
Domekan magia ikuskizuna izango da familia publikoari zuzenduta. Hortik aurrera, estilo ezberdineko hainbat kontzertu antolatu dira, Gaztetxeko ordezkariak jakinarazi digunez.
Scape room formatuko ekintza batekin ospatuko dute Gaur batza Gaztelekuan, gaur eta bihar. "Prozesuko" gazteak ari dira gaztetxoenentzat festa antolatzen, Uritzek eta Ixonek azaldu digutenez
Klima aldaketari egotzi dizkio gurean orain gutxi arte ezagutzen ez ziren animalia gaixotasun asko. Berotze efektuaren ondorioz, hainbat eltxo iritsi dira Europara eta beraiekin, animalia gaixotasun ugari. Baserritarrek badakite nola aurre egin eta lasaitasun mezua eman digu, gaixotasun horiek ezin baitira gizakiengana zabaldu.
Lau kontzertu programatu dira Santa Ana aretoan, azaroaren 9, 16, 23 eta 30erako, Iñaki Olalde Kultura batzordeburuak eta Edurne Soraluze teknikoak zehaztu dutenez. Sarrerak salgai daude jada.
18 urte baziren Aloña Mendik ez zuela senior kategoriako emakumezko talderik lehian. Adin eta belaunaldi ezberdineko neskek osatu duten talde berria ezagutu dugu, Jon Ander entrenatzailea eta Ane eta Ilargi jokalarien eskutik.
14 lagunek parte hartuko dute, hiru sailkapen saiotan, eta finalera 8 lagun sailkatuko direla aurreratu digute Txinparta Bertsolari Eskolako Aritzek eta Urkok. Txapelketari dagozkion beste xehetasun batzuk ere azaldu dizkigute.
Ganbara Abesbatako zortzi kide "Eresoinka" abesbatza historikoko abeslari bihurtu dira "Karmele" filman. Horietako birekin, Amaia Guridirekin eta Aitor Biainekin berba egin dugu bizitako esperientziaz.
10 urte daramatza Ainhoa Galdosek taldea zuzentzen baina lehenagotik dira abesbatzako kide Karmen eta Daniel. Guztiekin aritu gara Aloña abesbatzaz berba egiten.
Sei kontzertu eskainiko ditu Musika Banda, azarotik maiatzera eta guztietan "emozioak" gaia presente egon dela adierazi digute taldeko arduradunek, denboraldiaren aurkezpenean.