2017ko uztailaren 9an abiatu genuen "Sarean". Kultura eta ingurune digitala ardatz, gure mikrofonoetan izan ziren Harkaitz Cano, Barbara Goenaga, Mikel Pagadi, Xabi Solano eta abar luze bat. 2017ko udazken hartatik astero sartzen utzi diguzue zuen kotxeko irratian, ordenagailuan edota sakelakoan. Infinituak dira gaitasun teknologikoak eta bada garaia esperimentatzen jarraitzeko eta datozenei lekua egiteko. Azken saiora iritsi gara, eta nola ez, ezin izan ditugu alde batera utzi emanaldi guzti hauetan gurekin izan diren kolaboratzaileak, babesleak zein entzuleak. Mila esker guztioi!...
Sarean.eus orain irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean....
Lehenik, Maitane Junguitu Game Erauntsiako komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Jokoteknia Jardunaldien liburuxkaz hitz egiteko. Ondoren, Miren Olaetxeak teknologiaren ikur diren LORPEN galtzerdien berri eman digu. Xabier Unanuek eman dio itxiera saioari pasahitzen etorkizunaz mintzatuz....
MIRAGED proiektua aurkeztu digu Urko Leturiondok, Ikerlanetik. Minbizi hematologiko mota batzuk (leuzemiak, linfomak, mieloma eta abar) eta gaixotasun arraroak sendatzera zuzenduta dauden bektore lentibiralen garapenaren inguruan hitz egin digu Naiara Tejadosek, VIVEbiotech-etik. Azkenik, ezkodu al daiteke holograma batekin? Xabier Unanuek zalantza argituko digu....
Gladys Sariaren 2. edizioaren berriak ekarri dizkigute Lorea Arakistainek eta Olatz Arbelaitzek. Gainera, sare sozialetako joerak aurkeztu eta artistentzako gomendioak eman dizkigu Amaia Ocerinek....
PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketako III. edizioaren sari banaketa Azkoitian. Hiru kategorietako saridunekin eta irakasleekin hitz egin dugu. Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin arduradunak antolatzaileen ikuspuntua ezagutarazi du....
PuntuEUS Fundazioaren lehendakariarekin hasi dugu saioa, Iñaki Goirizelaiarekin. Zaloa Campillok Konekta-tu adinekoei eremu digitala errazteko programaz hitz egin du.Xabi Unanuerekin amaitu dugu saioa, nostalgia millenniala hizpide hartuta....
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek "GAITU-Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024" bistaratu digu. Bestalde, ezkodu al gintezke holograma batekin? Xabier Unanuek zalantza argitu digu. Gainera, Ainhoa Marzolek "Dracula Daily" fenomenoa erakutsi digu....
Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazteak saritu, gazteentzako erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu. Lorea Arakistain eta Olatz Arbelaitz izan ditugu. Amaia Ocerinek kulturgileek sare sozialen joerak nola baliatu ditzaketen azaldu digu....
Puntuaren komunitatean sortu den aferaz hitz egin digu Ainhoa Marzolek. Hedy Lamarr asteko Ingurune Digitaleko Maurizia eta erreferentea ezagutu dugu, Lorea Argarateren eskutik. Saioa ixteko, Joseba Lakak GAIA-X akordioaren ondorengoak ekarri dizkigu. Posible izango da nazioarteko sare segurua sortzea?...
Eneko Agirre EHUko Informatika Fakultateko irakaslearekin hitz egin dugu hizkuntzalaritza konputazionakeko erreferentziazko elkarteko kide izendatu dutelako. Kamera ezkutuen inguruan berba egin dugu Xabi Unanuerekin. Rakel Gamito STEAM emakumearekin hitz egin dugu bere ibilbide eta lanen inguruan....
Zer da musika "reapeatzea"? Humanitate digitalak eta musika gurutzatu ditu Igor Leturiak, MusicBrainz musika libreko entziklopedia ezagutaraziz. Amaia Ocerin marketin digitalean aditua "evergreen" edukiaz mintzatu zaigu. Airbnb batean kamera ezkutuak aurkitu dituen hacker ohi baten polemika ekarri digu Xabier Unanuek....
Ainhoa Elortegi BBK-ko Ingurumen eta Jasangarritasun arduradunak lehen sektoreari zuzendutako diru-languntzez hitz egin digu....
Arte garaikideak eta ingurunedDigitalak gurutzatzen dituen obra sortzen dabil Nora Goyalde....
Gorka Julio software-garatzailea eta hacktibista Xnet sarearekin elkarlanean dabil plataforma libredun proiektu batean....
Arte Garaikideak eta Ingurune Digitalak gurutzatzen dituen obra sortzen dabil Nora Goyalde. Gorka Julio software-garatzailea eta hacktibista XNED Sarearekin elkarlanean dabil plataforma libredun proiektu batean. Ainhoa Elortegi BBK-ko Ingurumen eta Jasangarritasun arduradunak Lehen Sektoreari zuzendutako diru-languntzez hitz egin digu....
Xabier Unanuek modu automatikoan lan egiten duten programez hutz egin digu....
Lorea Argaratek eman dizkigu ingeniari informatiko estatubatuarrari buruzko xehetasunak....
Sareko boot zoroenak aurkeztu dizkigu Ainhoa Marzolek, PepitoTheCat horien artean. Lorea Argaratek asteko Ingurune Digitaleko Maurizia plazaratu digu: Evelyn Berezin.Zer gertatzen da metabertsoan pertsona bat hiltzen badute? Xabier Unanuek botatako zalantza honekin amaitu dugu saioa....