DiscoverZuZeuko Bipareta
ZuZeuko Bipareta
Claim Ownership

ZuZeuko Bipareta

Author: ZuZeu Podcast

Subscribed: 5Played: 63
Share

Description

ZuZeu Podcast sareko erreportaje eta dokumental podcasta. Jorratzen ditugun gaiei gutxienez bi aurpegi, bi hegi, bilatzen saiatuko gara.
38 Episodes
Reverse
ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!  Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu. 10 Minututan (Maite Goñi) Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu. Bipareta (Arrate Hernandez) Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek. Barruan Gaude (Oier Aranzabal) Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino.  Adi zure podcast plataformari!
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez.  Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena!
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Roberto Sánchez anestesista da eta bera izan da Osakidetzako LEPeko filtrazioen ikerketan deklaratu duen lekukoetarik bat. Argi eta garbi hitz egin du gaiaz, sistemikoa den ustelkeria azaleratzeko eta bizi duten egoera larria salatzeko. Presioak eta jazarpena jasaten ari dira jasaten lankide eta sailetako buruzagien partetik. Bigarren pareta: UEUk aurtengo udan ere emango du zer esana. Bertako komunikazio arduradun Idoia Torregarai kazetaria etorri zaigu bigarren paretari jotzeko. Unibertsitateaz, umoreaz, eta bizitzaz hitz egiteaz gain, iraganari eta etorkizunari buruz hitz egin dugu. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 milioi elefante adina plastiko botatzen dugu itsasora, eta hala ere, ez dakigu nola, baina ondo egiten dugu lo. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia komunikatzailea etorri zaigu gaiaz hitz egitera. Bigarren pareta: Maitane Urbieta kazetariaren ahotsa agian ezaguna egingo zaizu, Hiru Erregeen Mahaia kirol irratsaio ospetsuan ari da Euskadi Irratian. Urteak daramatza kirol kazetaritzan. Granadan Erreginaren Kopako finala kontatu zigun eta birala egin zen gola kantatzen zuen bideoa. Gaur emakumezkoen kirolaren meloia zabalduko dugu, bere baimenarekin. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Adibidez, bozkaren eboluzioa jo puntuan aztertzea. Zenbat aldatu da bozka azken hamarkadan? Juan Kruz Lakasta Euskalerria irratiko kazetariarekin hitz egin dugu hontaz eta hartaz. Bigarren pareta: Andoni Mutiloa kazetaria izateaz gainera, sortzailea ere bada eta bere burua ahalduntzen dabil, sorkuntza bizitzaren erdigunean jarriz. 'The Artists way' Julia Cameronen liburua ekarri du erredakziora sorkuntzak bizitzan duen eragina azpimarratzeko. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru hauteskundeetan bidegurutze historiko batean paratuko da: Aldaketan sakondu ala trena gelditu. Iker Tubia Berriako kazetaria gonbidatu dugu gaiaz solasteko.Bigarren pareta: Ikor Kotx argazkiariak irudiek hauteskunde kanpainan duten pisuaz hitz egingo digu. Irudien gizartean bizi gara, eta berauek asko diote hautagaiez eta beren proiektuez. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dira. Aitor Brion abokatua da eta aditua gaian. Oier Aizpurua kimikalariak berriz, Marihuanaren propietateen inguruan hitz egingo digu, aisialdiaz gain, medikuntzarako ere erabiltzen baita.Bigarren pareta: Leire Palacios kazetariak bizitza bera dakar mahai gainera. Erresistentziaz hitz egingo digu, kultur munduaren feminizazioaz eta prekarizazioaz, eskutik baitoaz. Irakasten digutena gara, ikasi eta barneratzen duguna, eta honek zeharo baldintzatzen du gure etorkizuna.  
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeuko erredakzioan gizonezko asko ditugu, eta aukera probestea okurritu zaigu, zer eta maskulinitateaz hitz egiteko. Horretarako, Jokin Beristain TOKA gizon taldeko kidea gonbidatu dugu. TOKAko kideek astero dute hitzordua maskulinitate ereduak zalantzan jarriz, beste eredu osasuntsu eta justuago batera bidea egiteko. Bigarren pareta: 42 urte bete dira Maiatzeko Plazako amak lehen aldiz kalera irten zirenetik. Beren seme-alabak lapurtu, bahitu eta ukatu dizkiete urte luzetan zehar, eta oraindik ere borrokak aurrera darrai. Kasuek zabalik segitzen dute. Ainara Lertxundi Gara egunkariko nazioarteko saileko kidea da eta azken 10 urteotan 3 aldiz elkarrizketatu du Nora Morales de Cortiñas Madres de Plaza de Mayo linea fundadorako kidea. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Santi Coca Hacine Bacha gaztea jipoituta erail zuten Donostian eta segidan irakurri genuen ohiko mezu arrazisten eta xenofoboen zerrenda. Biktimaren amaren hitzak iltzatuta geratu dira euskal gizartearen erraietan. Gorka Moreno EHUko irakaslea eta soziologoa etorri da gure estudioetara gai arantzatsu hontaz hitz egiteko. Ikuspegi Euskal Immigrazioaren Behatokiko zuzendaria da. Bigarren pareta: Herri zatitua da gurea. Hala banatzen gaituzten muga ikusgarri eta ikustezinez, nola euskararen egoera hauskorraz hitz egin nahi izan du Eneko Bidegain kazetari, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Espainiar Estatuan adimen desgaitasuna duten 100.000 pertsonek bozkatzeko eskubidea berreskuratuko dute datozen hauteskunde orokorretan. Aloña Agirre Atzegi elkarteko kidearekin hitz egingo dugu lege aldaketaz, gainera Ernrike Amilibia adimen urritasuna duen pertsonarekin solastuko dugu. Bigarren pareta: Gizarte gaiak behar bezain beste jorratzen ote ditugu gure hedabideetan? Nola jorratzen ditugu? Are gehiago, zer da gizarte gai bat, eta zer ez? Tere Beloki Euskadi Irratiko kazetariarekin hitz egingo dugu hau guztia argitzeko asmoz. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Europak 'Directive on Copyright in the Digital Single Market' izeneko direktiba onartu berri du. Honek datozen urteetan Europar Batasuneko kide diren herrialdeen sareko egile eskubideen gaineko legediak baldintzatuko ditu. Eta ez da broma datorkiguna edo etor litekeena. Zehazki, pare bat artikuluk sortu dute polemika. ZuZeuko erredakzioko Oier Aranzabal eta Beñat Hach Embarek kazetariekin berba egingo dugu gaiaz.Bigarren pareta: EiTBko albiste zerbitzuetako kazetari Ainhoa Lendinezek Euskal Herria zeharkatu du Korrikari segiz. Aste hontan bertan egin da aurtengo edizioaren balorazio ofiziala, baina, guk balorazio pertsonala egingo dugu. Lendinezek barren barrenetik nola bizi duen azalduko digu. Eta Anartz Bilbao ZuZeuko erredakzioko kideak ere botako du bere aburua. Erreferentziak:Jaime Altozano Youtuberrak legeaz esan duena: https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7FoEpicenter.works katearen azalpena: https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_RwMaialen Lujanbiok Korrikaren amaieran botatako diskurtsoa: https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztMHarpidetu zure audio plataforman. 
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz. Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu!
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide.Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan aditua denak (El País eta El Diarion egin du lan, besteak beste) inkesten tracking-az hitz egingo digu.
ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian urteak igaro ostean oran podcasten munduan dabil buru belarri. Berarekin hitz egin dugu. Eta gainera:Hemendik aurrera astero astero entzun ahal izango duzu Arrate Hernandezek zuzentzen duen ZuZeuko Bipareta. 
Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen.Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donostia eta Azpeitiako danborradak bertan behera geratu ziren arren, otsailean badirudi pixkanaka jaiak lehengo errealitatera itzultzen hasi zirela, Tolosako iñauterietan esaterako. Geroztik, geroz eta egitarau gehiago agertu dira, eskaintza desberdinekin.Oraintxe bertan, euskal herriko herri desberdinetan jaiak dira. Gaur jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaile desberdinekin hitz egin dugu. Gaurko atalean jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaileak dira protagonista: Iban Markiñako txozna batzordeko kidea da, Jone Erratzuko bestetako daminausia, Bittor Donostiako Piratetako koordinatzaileetako bat eta Irati Fernandez EHZ jaialdiko antolatzaile.
Itzalpeko gaixotasunak

Itzalpeko gaixotasunak

2022-06-1355:13

Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide. Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola eragiten diote pertsona baten bizi kalitateari? Horretarako, Noemi Uriberekin, Junkal Ruiz de Apodakarekin eta Maddalen Arenazarekin hitz egin dugu gaixotasun horiek gehiago ezagutzeko asmoz. 
Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak.Baina aldi berean, asko dira modako formatu desberdinetan euskarazko edukia sortzen dutenak. Eta asko dira ere gure hizkunta plataforma berrietara eraman dutenak.Pantailak euskaraz egitasmoak ere hausnartu du honetan. 2021eko abenduan plazaratu zen manifestuan helburuen artean, streaming plataformetan euskara sustatzea eta ikus entzunezko sortzaileak babestea baitaude.Bi Pareta saio honetan hizpide izango ditugu tendentzia diren plazetan euskararen garra piztuta mantentzearen erantzule direnak: euskal sortzaileak. Zehazki, Julen Portillo, Aiora Mujika, Iruñe Astiz (ARKKUSO) eta Andrea Gonzalezekin hitz egin dugu.
Artisautzan dantzan

Artisautzan dantzan

2022-05-1645:16

Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu protagonista. Ziur ikusi duzuela sareetan belarritakoak, poltsak, mototxekoak, zapiak, tokillak sortzen dituzten artisten kontuak. Zeintzuk dira? Nola hasi ziren? Hobbya ala lanbidea? Asko irabazten da? Asko kontsumitzen da? Moda kontua da? Datozen minutuetan argituko dugu dena, has gaitezen.Harikan, Saio.Art, Uhara, Txatxala, Dinagu, BizikiBizi, Ehule, Maixala, Lohiart eta Amaetabiok proiektuak izan ditugu gonbidatu.
Emantzipa zer?

Emantzipa zer?

2022-02-2820:08

Zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta independizatu nahi duten gazteak. Baina ez dira horrenbeste hori gauzatzea posible ikusten dutenak. Horixe da gaur egungo gazteen errealitatea, gaurko atalean, errealitate hori izango deu hizpide, Kalera irten gara egoera honen protagonista diren gazteen iritzi eta errealitateak entzutera.Bipareta saioaren denboraldi berriaren 5. atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
Ttakun ttan ttakun

Ttakun ttan ttakun

2022-02-0723:02

Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak ditugu Euskal Herrian instrumentu honek utzitako arrastroak. Gaurko atalean instrumentu honek belaunaldiz belaunaldi utzitakoak izango ditugu hizpide. Perkusiozko instrumentu hau jotzeaz bi pertsona arduratu ohi dira: ttakuna oreka ezartzen duena eta herrena, oreka hori puskatzen duena. Bi makilen bidez bi euskarriren gainean dauden zurezko ohol horizontalak astinduz ateratzen da instrumentu honen melodia. Txalapartarien esanetan, instrumentu honetatik jaiotako musikak 5 kilometrotan zehar bidaiatu dezake. Irungo txalapartariak, Oreka TX, Kalakan eta Hutsun txalaparta taldek izango dira atal honetako protagonista. Bipareta saioaren denboraldi berriaren 4.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.
loading
Comments 
Download from Google Play
Download from App Store