Discover
Zebrabidea

6 Episodes
Reverse
Bihar, Nacido en Siria dokumentala doan ikusteko aukera izango eskainiko dute Donostiako Antzoki zaharrean. Gerragatik Siriatik ihes egin behar izan dutenen errealitatea jorratzen du filmak, bereziki, haurren ikuspegia kontuan izanda. Dokumental horren bueltakoak ekarri ditu Amaia Garciak gaurko ikus-entzunezkoen tartera. Horrez gain, atzo banatutako Erresuma Batuko film eta telebista akademiak banatutako BAFTA sarietan gailendu zen La La Land pelikula eta gainerako sarituak aipatu ditu. Agendari helduta, datorren astean Bilbon hasiko den Zinegoak jaialdiari erreferentzia egin dio. Azkenik Moonlight pelikulaz hitz egin du, aste honetan estreinatu delako eta bikaina iruditu zaiolako.
Musika ardatz duten dokumentalak eman, eta beste hainbat jarduera ere egin dituzte Donostian, joan den asteko Dock of the Bay jaialdiaren barruan. Urtetik urtera sendotzen ari da jaialdia, eta gero eta eskaintza zabalagoa du, hala erakutsi du aurtengo egitarauak, film kopurua handitzeaz bat ekintza paraleloak ere ugaritu baitituzte. Jaialdi horretaz eta beste zenbait kontuz hitz egiteko, Amaia Garcia batu da ikus-entzunezkoen gaurko tartera.
Joan den ostiraletik abian den Durangoko Azokaren baitan Zinearen gunea da Irudienea deritzona. Ikusteko eta entzuteko aukera eskaintzen duena, proiekzioak, aurkezpenak eta eztabaidak barnean hartzen dituena. Besteak beste, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren berri izateko aukera eskaintzen du, eta lan berriak edo gutxi zabaldutakoak ezagutzeko plaza izan daiteke. Baina zinema munduko gaiei eta ikus-entzunezkoen bidez zabaltzen diren edukiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko lekua ere bada. Gai horiei heldu diegu guk Amaia Garciarekin ikus-entzunezkoen tartean eta Zinea.eus atarikoek Irudienean egindako mahai inguruaz hitz egin du, besteak beste.
Ganbara proiektuaren helburua euskarazko zinemagintzaren argazki historikoa egitea da, lehen filma errodatu zenetik gaur egunera artekoa. Euskal zinemagintzak ez du orain arte artxibategi digitalik izan, eta hutsune horri erantzun bat emateko asmoz abiatu dugu Ganbara egitasmoa. Bi astean behingo ikus-entzunezkoen tartean barneratu eta dinamika hori hizpide hartu dugu guk ere, beste hainbat gairi ere heltzeko. Horretarako, hilean behingo kolaboratzailea, Amaia Garcia dugu batu da Zebrabideko mikrofonoetara. Ganbaraz gain, Netflix plataformako nobedadeez, 7 años filmaz eta Tabakalerako Pantaila esperimentala-z hitz egin du Garciak.
Duela hilabete inguru, Donostiako 64. Nazioarteko Zinemaldia gertutik jarraitzeko intentzioa zuela esan zigun Amaia Garcia kolaboratzaileak. Denak ez baina film batzuk ikusteko aukera izan du, eta horien artetik La Reconquista, I Daniel Blake, Maria y lo demás eta Irrintziaren oihartzunak filmez duen iritzia eman digu. Bestalde, joan den astean ikusi zuen Raul Arevalo aktorearen lehen pelikulari ere heldu dio, Arevalok zuzendutako lehen lana da Tarde para la Ira deiturikoa, “thriller oso interesagarria” Garciaren ustez. Amaitzeko, Bang bang zinema Donostiako jaialdiaren berri ekarri du.
Laster, 11 egun barru bihurtuko da Donostia zinemaren hiriburua. Laster ikusiko ditugu pantaila handiko aurpegi ezagun asko alfonbra gorrian oinez. Irailaren 16tik 24a bitartean ospatuko baita Donostiako zinemaldiaren 64. edizioa. Poliki, baina Euskal Herriko ekoizpena ere ari da erakusleiho horretan bere lekutxoa egiten, eta horri begira jarri gara Amaia Garciarekin.