Discover
Soinugela | Bilbo Hiria irratia

197 Episodes
Reverse
Betty Mabry abeslaria Miles Davies jazzmanarekin ezkondu zen 1968an eta Betty Davis bihurtu zen bere izen artistikoa. Urtebete egin zuen bakarrik Miles-ekin, baina garai eraginkorra izan zen. Bettyren bitartez Milesek Sly Stone eta Jimi Hendrix ezagutu zituen eta tronpetalariaren musika aldatu zen. 1969an Bitches Brew grabazioarekin gailur batera igo zen […]
The post SOINUGELA: Bettty Davis, Miles Davis, U-Roy, Still River, Nacho Vegas first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Abeslari eta musikari ugari arte eskoletatik sortuak izanik, ez da harritzekoa ehunka kantutan margolariak eta margoak inspirazio iturriak izatea. Hori dela eta, gaur, hainbeste adibide distiratsu aukeratu ditugu, garai ugaritako margolariak islatzen dituztenak. https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/soinugela/240513_soinugela_theme_time_margolariak.mp3 Deskargatu hemen. Vincent (Don McLean, 1971) Zumeta (Mikel Telleria, 2022) When I Paint My Masterpiece […]
The post SOINUGELA: Margolariak eta ‘artists’ herri kantuetan #ThemeTime first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen dira. Prozesu exotermikoa denez, beroa ematen du beti, argia ere eman ohi du. Sua erabilgarria da, baita arriskutsua ere, eta metafora moduan hainbat kantutan erabili izan da, amodioa eta gorrotoa irudikatzeko kasu. Gaurkoan, kantuoi begira, hogei ale aukeratu […]
The post SOINUGELA: Sua, ‘fire’ eta ‘candela’ herri kantuetan #ThemeTime first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Motordun ibilgailuak Europan asmatu zituzten, baina garapen nagusia AEBetan gertatu zen, Detroit hirian, Henry Ford eta enparauek kate-ekoizpena sortu zutenean. Pentsa dezakezuenez, bukaezina da ia-ia gai horretaz, kotxeak eta errepideak, dauden abestien zerrenda, batez ere Ameriketan (blues, jazz, country, rock eta abarreko estiloetan) egindako kantuak. Guk gaur aukera txiki bat […]
The post SOINUGELA: Motordun ibilgailuak eta ‘cars’ herri kantuetan #ThemeTime first appeared on Bilbo Hiria irratia.
James Booker New Orleansen jaio zen 1939ko abenduaren 17an. 162 urte arinago, egun berean jaio zen Bonnen Ludwig van Beethoven. Booker 43 urte besterik ez zituenean zen den New Orleansen. Booker han zegoen Beethovenekin zuen efemeride amankomuna. Batzuen ustez Booker 2o. mendean izandako piano jolerik onena izan zen. Rubiustein bera […]
The post SOINUGELA: James Booker, Bettye Lavette first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Ingalaterrako Ian Hunter kantari-kantugilea ez zen hain gazte 1969an Mott the Hoople taldea sortu zuenean. 30 urte zituen baina beste hamar era bazuen kantari moduan Mick Ralphs-ekin batera Mott the Hoople sortu zuen. Bowieren babesa izan zuten eta 70eko hamarkada hasieran arrakastatsuak izan ziren. 1972an Diary of a Rock’n’Roll Star […]
The post SOINUGELA: Ian Hunter, Ballaké Sissoko, Taj Mahal, Dolly Parton first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Mark Stewart Bristoleko abeslari ingelesa eta The Pop Group taldearen sortzailea izan zen. Post-punk eta hip-hop industrialaren aitzindaria izanik. Pasa den apirilaren 23an hil zen. 1977-1981 tartean, The Pop Group taldearekin lan oso eraginkorrak sortu zituen. Handik aurrera, bakarlari moduan, beste bederatzi grabazio kaleratu zituen, beti abangoardiako ikurra izanik. Pare […]
The post SOINUGELA: Mark Stewart, Seymour Stein, Bob Dylan, Lankum, Porter eta Hayes first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Joan den maiatzaren 1ean Torontoko erietxe batean hil zen Gordon Lightfoot kantari-kantugile handia, 84 urte zituela. Gordonek bazuen asmoa aurten hainbat emanaldi eskaintzeko, baina apirilean bertan behera utzi behar izan zituen, osasun arazo larriak zituelako. Lightfootek 500 abesti baino gehiago idatzi eta grabatu zituen eta bere kantuen bertsio asko grabatu […]
The post SOINUGELA: Gordon Lightfoot, Judee Sill, Ronnie Wood eta Jimmy Reed first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Aurreko astean All Roads Lead Home bilduma berritik kantu pare bat entzun genituen. Crazy Horse taldearen partaideak, bakoitzak bere kabuz erregistratutako kantuak batzen dira bertan. Ralph Molina eta Billy Talboten bana entzun genituen eta, aste honetan, beste bi ekarri dizkizuegu handik: You Will Never Know (Nils Lofgren) eta Song of […]
The post SOINUGELA: Los Bravos, Jamaikako Lovers Rock, Willis Drummond, David Bowie first appeared on Bilbo Hiria irratia.
The Long Ryders, 1981an Los Angeles hirian sortutako country rock taldea 1989an desegin zen, baina berriro elkartu da mende honetan. Tom Stevens baxu jolea 2021ean zendu zen, baina beste hirurek, Sid Griffin buru dutela, berriro grabatu dute, September November izeneko diskoa hain zuzen. Bertatik entzun ditugu: September November Sometime, Flying […]
The post SOINUGELA: The Long Ryders, Peter Tosh Live, Harry Belafonte, John Cale first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Soinugelaren aurreko saioan Joe Gibbs (benetako izena Joel Gibson zuen) izan genuen hizpide, 60ko hamarkadako jamaikar ekoizlerik garrantzitsuenetakoa, rocksteady-aren eta reggae goiztiarraren hainbat lagin esanguratsu eman zizkiguna. Gaurkoan, 70eko urteetako “boss reggae” garaiko abestiekin ibili gara. Gibbsek ez zekien musika tresnarik jotzen, baina bazuen trebezia handia musikari eta teknikaririk onenek […]
The post SOINUGELA: Joe Gibbs (eta II), Huey “Piano” Smith, Sparks first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Joe Gibbs jamaikar ekoizlearen soinu-ibilbidea jorratuko dugu egunotan. 1942an jaioa, 1967an hasi zen, rocksteady garaian, elektronika ikasketak eginda eta teknikari oso ona izanik. 1969tik aurrera, reggae garaian, oihartzun handiagoa lortu zuen The Inspirations taldearekin. Entzun ditugu: Hold Them (Roy Shirley, 1967). Long Shot (The Pioneers, 1967), Give me a Little […]
The post SOINUGELA: Joe Gibbs jamaikar ekoizlea (I), Van Morrison, ETS first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Orain dela bi aste saio oso bat egion genuen Bob Dylan-en Time Out of Mind LParen kantu guztietan. Aurten 25. urteurrena bete da, 1997an argitaratu zenetik. Hiru outtake aukeratu ditugu (disko baterako grabatzen diren abestiak baina azkenean diskotik at geratzen direnak) gaur entzuteko, gehi beste kantari pare baten bertsioak: Red […]
The post SOINUGELA: Bob Dylan-en 97ko ‘outtakes’, Ruper eta Atxaga zuzenean, Wilco, La banda trapera del río first appeared on Bilbo Hiria irratia.
David Lindley musikari kaliforniarra, martxoaren 3an zendu zen, 78 urte zituela. 1944an Los Angeleseko San Marino auzoan jaioa, etxean txikitatik hainbat hari-instrumentu ikasi zituen. 60ko hamarkadaren bukaeran kaleidoscope talde sikodelikoaren ezinbesteko partaidea izanik, Ingalaterrara joan zen gero eta munduko beste hainbat tradizio ikasi zituen. Kaliforniara bueltatu eta Jackson Browne eta […]
The post SOINUGELA: David Lindley, Jim Stewart, Martin Duffy, Barrett Strong, Charlie Thomas, Thom Bell, Badalamenti first appeared on Bilbo Hiria irratia.
1995eko abuztuaren 9an Jerry García, Grateful Dead taldearen burua eta Bob Dylanen lagun handia, zendu zen. Nonbait, gertakari hartatik abiatu zen Dylan, aspaldiko bere lanik distiratsuena izango zena konposatzeko. 1996ko neguan Minnessottako bere baserrira erretiratu zen eta han, elur artean, testu batzuk idatzi zituen. Daniel Lanoiz produktorearei erakutsi zizkion eta […]
The post SOINUGELA: Bob Dylan-en “Time Out of Mind” first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Mojo Ingalaterrako gure rock aldizkaririk gustukoenaren arabera iragan urtean urrezkoak izan diren kantu batzuk eskaini dizkizuegu gaur: She Still Heads Me On (Suede), No Gold Teeth (Danger Mouse + Black Tought), Diarabi (Vieux Farka Touré + Khruangbin), Try Love (Horace Andy), A Lifetime to Find (Wilco), The Weight (Mavis Staples […]
The post SOINUGELA: 2022ko onenetakoak, Iggy Pop, Kalakan, Gari, Ruddy Thomas first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Pasa den astean, otsailaren 8an, Burt Bacharach musika egile handia zendu zen Los Angelesen, 94 urte zituela. Bacharach herri musikaren egile handienetakoa izan da. Ehunka abesti egin zituen, askotan Hal David letragilearekin. Jazz musikatik etorri zen eta piano jole, orkestra zuzendari eta ekoizle aritu zen, besteak beste. Entzun ditugu bere […]
The post SOINUGELA: Burt Bacharach, Neil Young, Colin Irwin, Jack White, Kevin Coyne first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Bill Callahan (Maryland, 1966) Smog goitizenekoa, lo-fi eremuko sortzailea izan zen 90eko hamarkadan. Oinarrizko egitura errepikatzailea dute bere kantuek, non Callahanen ahots baritonoak ironiaz betetako hitzak abesten dituen, umore beltzaz eta ibilkera espritualaz ere barne. Reality ispiluaren aurrean ikusita dago idatzita azalean, YTILAER, bere 8. lana da. Entzun ditugu First […]
The post SOINUGELA: Bill Callahan, David Crosby, La Topadora, Badfinger, Ruddy Thomas first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Arnold Layne kantua dugu gaurko abiapuntua, Pink Floyd taldeak grabatutako lehendabiziko abestia izan zen, 1967an single moduan argitaratua. Garai hartan taldearen burua Syd Barrett zen, eta kantu hau sikodeliaren esparrukoa izan zen. Kantuan, Arnold-ek emakumezkoen barruko arropak ohostu ohi dituen trabestia da, eta atxilotu egiten dute, ez lapurretan aritzeagatik, trabestia […]
The post SOINUGELA: Arnold Layne, Tom Verlaine, Jerryrekin solasean Tom Verlainez first appeared on Bilbo Hiria irratia.
David Crosby 1941ean jaiotako angelinoa zen, eta iragan astean, urtarrilaren 19an, zendu zen. 1964an Roger Mc Quinn eta Gene Clarkekin, The Byrds izango zen taldea sortu zuen. 1968an, Stephen Stills eta Graham Nash-ekin, CSN hirukotea osatu zuen, gerora, Neil Young sartzeaz batera, laukotea bilakatuko zena. Crosby kantu egile eta kantari […]
The post SOINUGELA: David Crosby, Bunny Scott, blues klasikoa first appeared on Bilbo Hiria irratia.