DiscoverBarruan Gaude
Barruan Gaude
Claim Ownership

Barruan Gaude

Author: Podcastfilia

Subscribed: 3Played: 25
Share

Description

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro. Jarraitu sare sozialetan: @barruangaude
26 Episodes
Reverse
Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirrutx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?Jarri kaskoak eta entzun!Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzurekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Jarri kaskoak eta entzun!Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian.  Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto 'Deklaratzekorik ez' (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belauntzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?Jarri kaskoak eta entzun!Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik. Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu. 'Arratsean' saioa amaitzen den azken segunduan den dena bere lekuan dagoela sentitzea, orgasmoaren parekoa dela aitortu digu alegitarrak. Hala ote? Jarri kaskoak eta entzun!Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustoko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi duzu?Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. Influentzerra izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultraeskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost ajola. La Casa de Papelen 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan. 'Hil Kanpaiak' Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du 'Invierno a la vista' 2020ko urtarrilean kaleratuko duen 'Limones en invierno' diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estrenatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EiTBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan. Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean.Erabilitako abestiak:'Piromania', Anari. 'Euria ari du', Joseba IrazokiHarpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo moduko bat) lepoan hartuta, zornozatzarrarekin doinuak trukatzeko asmoz. Musika ogibide egiteko erabakia duela 22 urte inguru hartu zuen Urdangarinek eta ordutik hamaika disko kaleratu du. Abesti egilea da, songwriterra, eta idatzi dituen kantu asko hilezkorrak dira dagoeneko. Bazkaldu eta mikrofonoen aurrean jarri gara.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupod
ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek)ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.10 Minututan (Maite Goñi)Hezkuntza eta Teknologia eskutik doaz Maite Goñik zuzentzen duen saioan. Eguneroko arazo eta zalantzei erantzuna topatuko diegu.Bipareta (Arrate Hernandez)Gizarte gaiek bi aurpegi gutxienez izaten dituzte. Erreportaje saio honetan txanponaren bi aldeak agerian utziko ditu Arrate Hernandezek.Barruan Gaude (Oier Aranzabal)Elkarrizketa podcasta, baina zeozer gehiago. Oier Aranzabalen eskutik, pertsonaien etxeetara sartuko gara grabagailua eskuan. Etxeetako sotoraino.Adi zure podcast plataformari!
Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EiTBren fikzioetako gidoien ordainsariarekin lortu zuen etxea erostea. Zenbat aldatu diren gauzak kamarada.
Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta eibarnauta elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'Harrikadak' (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin. Orain liburu-denda idenpendienteetan bira egiten dabil 'Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista' (Ediciones Akal, 2019)  liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu ditu eta leihoa itxi dugu hizketan hasi aurretik.  
Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabek ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar 'Black is Beltza' animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipei, gero Kuba. Gaur arte egin dugu Barruan Gaude luzeena duzu honakoa.
Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Egañak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak. Ez du mugikorrik eta ezta nahi ere. Emaila edo urtean egiten duen 180 plazak dira berarekin harremanetan jartzeko modurik zuzenena.  Bapatean, 10-8 silabako neurrian hasi dugu berbaldia.
Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den 'Patria' telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da. 
Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoakoak alegia. Sartu nahi?
Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pelikula batera sartzea bezalakoa da. Sartu nahi?
Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikusentzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du Lurralde hotzak (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, eta irudien absolutismoaren aurkako borroka egiten du bere. Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta te kikara bat eskaini. Dastatu nahi?Erreferentziak:Lurralde Hotzak trailerra
loading
Comments 
Download from Google Play
Download from App Store