Urpeko Bonbarda

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.

#144 - Latin Jazzaren eguzkia (Eddie Palmieri)

urpekoBONBARDA #144Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 143. saioan, jazz latinoaren erraldoi bati egin diogu gorazarre, Eddie Palmieri piano joleari.Karibear musikari eta latin jazzari egindako ekarpenagatik, legenda bat da New Yorken jaiotako Eddie Palmieri puertoricoarra, La Perfecta orkestraren sortzailea. 2025eko abuztuaren 6an hil zen gizona, 88 urte zituela, 2.500 zuzeneko jo eta 30 diskotik gora plazaratuta.1961ean bere talde propioa eratu zuen, baina aurretik makina bat orkestratan jo zuen Palmierik, Tito Rodriguezenean, berbarako. Lehen lerroan lau tronpeta jole zituzten talde klasiko kubatarrak zituen gustuko, baina garestiak zirela-eta, tronboiz josi zuen bere taldea, eta honek ezaugarritu zuen beraien soinua, ordura artekoa baino urratzaileagoa, sugarragoa. Ismael Quintana zuen kantaria La Perfecta izendatu zuten estreinako orkestra hark. Aurki egin ziren ezagun.60k0 hamarkadan, egun jazzaren maisutzat aitortzen den gizonak lan gogoangarri batzuk argitaratu zituen jazz musika eginez, Cal Tjader bibrafono jolearekin lehenengo -1966ko “El sonido nuevo” eta urte bete geroagoko “Bamboleate”-, eta bakarka gero, 19868ko “Champagne” diskoan.Aintzinarotik datozen patroi erritmiko konplexuak jotzen zituen pianoan, musika afrokubatarra, baina berak aitortu zuenez, dantza zaleen zoritxarrerako, eta soinu propio baten bila, haratago hedatu gura izan zuen bere jotzeko modua, eta jazz musikan murgildu zen buru belarri. Etorria Herbie Hancock, McCoy Tyner eta Thelonius Monk maisuengandik jaso zuen piano joleak.70eko hamarkada hasieran “Vamonos pa´l monte” plazaratu zuen, eta 1974an “The Sun of Latin music”, kritikarien esanetan Palmieriren diskorik onena, eta lehen Grammy Saria ekarri ziona, musikari latino batek eskuratu zuen lehena -etorriko ziren gehiago ere-. Hamarkada horretan, gainera, puertorikoar etorkinez beterik ziren estatubatuar gartzelak, eta nuyoricans-en kontrako aurreritziei aurre eginez, Sing Singeko presondegian ere jo zuen zuzenean.80ko hamarkada, musika zaleak beste bide bat hartu zutela-eta, erretiratu samar pasa zuen Puerto Ricon, baina 90eko hamarkadan itzuli eta La Perfecta II jarri zuen martxan. Gizona Donostiako Jazzaldian ere izan zen, 2003an, Tito Puenteren omenezko kontzertuaren gidari lanetan. 2018ko “Mi luz mayor” du, lau urte aurretik zendutako Iraida emaztearen omenezkoa.Eddie Palmierik zuen New Yorken taupaka dabilen karibear musikaren giltza, Cesar Miguel Rondon venezuelar kazetariaren aburuz. Eta musikagintzan utzi duen arrastoaren adibide, bi elkarlan aipatuko ditugu. Karibear musika jorratuz Ile herrikidearekin egindakoa bata -Ileana Mercedes Cabra Joglar, Calle 13rekin ezagun egindakoa-, eta jazz musika jorratuz Christian McBride kontrabaxu jolearekin egindakoa bestea. ★ Support this podcast on Patreon ★

08-29
57:29

#143 - Pop kantuak jazz moldean (Jazzaldiak 60)

urpekoBONBARDA #143Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 143. saioan, Jazzaldira begira jarri gara, eta bertan joko duten musikariek pop kantu ezagunei egin dizkieten bertsioak dakartzagu saiora.Donostiako Jazzaldiak jaialdi ugari gordetzen ditu bere barnean, lehendik ere esana dugunez: egunekoa eta gauekoa, haurrentzako eta helduentzako antolatua, doanekoa eta ordainpekoa, jazz musikari eta gainontzekoei erreparatzen diona… horrexegatik dugu hain gustuko.Gaur gurean, eta zerbait ezberdina egitearren, 60. edizioan parte hartuko duten musikari batzuk pop kantu ezagunei egin dizkieten berrirakurketak hautatu ditugu saioa osatzeko. Bederatzi kantu, eta beste horrendeste gizon -bi abesti emakumeek kantatzen badituzte ere-; gehienak piano joleak.Aurtengo jaialdian parte hartuko duten musikarietako asko lehendik ere igaro izan dira Donostiatik azken urteetan. Horixe da Jazzaldiari egin diezaiokegun kritika nagusia, baina, kasu lagun! Jazz musikaz mintzo gara, eta musikariak betikoak izan daitezkeen arren, egitasmoak beti dira ezberdinak. Iñaki Salvador piano joleak, inoiz Jazzaldian gehien jo duen musikariak -donostiarra da, ez alferrik-, “Dichosos Tributos” du aurten aurkezgai, Marco Mezquidarekin batera eta Chillida Lekun. Guk Mikel Laboa zenaren “Hegazti errariak” kantuan entzungo dugu, ahotsean Garbiñe Insausti lagun duela, maisu handiaren taldekide izan baitzen hamarkada luzez.Marco Mezquida menorkarrak, Iñaki Salvadorrekin batera joko duen egitasmoaz aparte, Trinitate Plazan joko du aurten, Chicuelo gitarra jole flamenkoarekin batera. Guk kantu herrikoi bat berrirakurtzen entzungo dugu, Silvia Perez Cruzek kantatuko duen “La llorona”, sustraiak latinoamerikar folklorean dituen abestia. Eta bide beretik, Tom Waitsek “Bella Ciao” kantatuko du Marc Ribot gitarra jolea lagun duela, italiar partisanoen ereserki antifaxista. Ribotek hiru proposamen dakartza aurtengo jaialdira: bakarka joko du San Telmo Museoan, Ceramic Dog hirukotean Victoria Eugenian eta Hurry Red Telephone laukotean Trinitate plazan. Aurten Donostia Jazzaldia Saria jasoko du Marc Ribotek, Dee Dee Bridgewater eta Bill Brufordek bezala.Bigarren urtez jarraian Trinitate plaza zapalduko duen Brad Mehldau piano jole apartak Oasistaldearen “Wonderwall” ezaguna berrirakurria du zuzenean, hirukotean, eta Lew Tabackin eskarmentu handiko flauta eta saxofoi joleak Joni Mitchell kanadarraren “Blue Motel Room”. Bi zuzeneko ditu aurtengo jaialdian, Chillida Lekun bata, eta Musikenen bestea. Baptiste Trotignon eta Bojan Z piano joleek bakarkako kontzertu bana dute San Telmo Museoko matinaletan, eta elkarrekin joko dute Kursaal inguruko terrazetan, Pianoforte egitasmoarekin. Bi erraldoiri egindako bertsio bana entzungo diegu saioan, bikainak biak ala biak; The Beatles taldearen “Drive My Car” joko du lehenak, eta David Bowie zenaren “Ashes to Ashes” bigarrenak.Bukatzeko, Kursaalean ordainpeko kontzertua eta Zurriola hondartzan doanekoa joko duen Jamie Cullum bizia, jaialdiaren aspaldiko laguna hau ere, Rihanna kantariaren “Don´t Stop the Music”ezaguna jotzen entzungo dugu, eta Kurt Elling, berriro Trinitate plaza zapalduko duen kantaria -Marc Ribot eta Lew Tabackinekin batera gaurko hautaketan piano jotzailea ez den bakarra- U2 irlandarren “Where the Streets Have No Name” abesten. ★ Support this podcast on Patreon ★

07-24
57:30

IZAN ZUZEU 2

-IZAN ZUZEU- Orainkari albistari aldizkari digital, uneoro aldatzen den blog gune leihoa, iritzia, eztabaida eta mila bisita, zuzeulari, gugeulari ta hasi saioa... Zeurekin eta zeurea, kazetaritza librea, agora sano askea, partaidetza du xedea, euskeraz... izan zuzeu! Sinadura, salabardo, eztabaidagunea, errezeta, podcast eta txiorik onena, buruari bueltaka, mundua, euskalherria, literatur, filosofi, gaztea saria. Orotarik euskalduna, iritzi salda forua, argia eta iluna, garenaren ispilua, larrosa eta asuna, euskeraz... izan zuzeu!  ★ Support this podcast on Patreon ★

06-17
01:48

IZAN ZUZEU

-IZAN ZUZEU- Orainkari albistari aldizkari digital, uneoro aldatzen den blog gune leihoa, iritzia, eztabaida eta mila bisita, zuzeulari, gugeulari ta hasi saioa... Zeurekin eta zeurea, kazetaritza librea, agora sano askea, partaidetza du xedea, euskeraz... izan zuzeu! Sinadura, salabardo, eztabaidagunea, errezeta, podcast eta txiorik onena, buruari bueltaka, mundua, euskalherria, literatur, filosofi, gaztea saria. Orotarik euskalduna, iritzi salda forua, argia eta iluna, garenaren ispilua, larrosa eta asuna, euskeraz... izan zuzeu!  ★ Support this podcast on Patreon ★

04-13
01:54

#140 - 2024an herri musiketan (laburpen bat)

urpekoBONBARDA #140Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 140. saioan,  iazko folk diskorik bikainenetako batzuk dakartzagu.Herri Musikak, jazza bezala, baztertu samar daudela irizten diogu Urpeko Bonbardan, pop, elektronika edo rock musika anglosaxoiarekin zein erritmo urbano latinoekin alderatuta, eta beraz, 2024ko folk diskorik bikainetako batzuk ezagutzera eman gura ditugu.Amerikan sartu irten bat eginda, Europa eta Afrikako doinuak entzun ditugu, batez ere, saio honetan. Brasildarra da Fabiano do Nascimento gitarra jolea, eta estatubatuarra Sam Gendel saxofoi jolea; elkarrekin “The Room” ondu berri dutenak, bossa aireak dituen lana.Portugaldarra da Lina, iaz XVI. mendeko Luis Vaz de Camoes poetaren idatzietan sakondu gura izan zuena -portugaldar letretako idazle nagusienetako bat-, eta bere olerkiak fadoetara bikain egokitzen zirela ikusi zuena -hautatu dugun “O Que Temo E Que Desejo” kantuan Rodrigo Cuevasen laguntza izan du-. Espainiar dira, beraien aldetik, Diego Amador piano jole eta kantautorea eta Jose Maria Bandera gitarrista eta Paco de Lucía zenaren iloba. Elkarrekin “Paqueando” plazaratu dute, flamenko maisua omentzen duena, bere heriotzaren 10. urtemuga bete denean. Joosse Keskitalo finlandiar lakuen lurraldetik dator Mystic Revelation of Teppo Repo taldearekin batera; “Izarrak beraien tokietara itzultzen dira” ondu berri dute, hitz onirikoekin jositakoa -Ingriako artzainen txirula jotzen zuen maisua zen Teppo Repo-.Pascal Danaë (gitarra, dobro eta ahotsa), Rafgee (sausafoia) eta Baptiste Brondy (bateria) musikariek Degres taldea osatzen dute, “Promis le Ciel” frantziar karibean dirauen kolonialismoaren kontra abesten dutenak, malenkoniatsuki. Eta Antonis Antoniou txiprearrak gidatutako Buzz´ Ayaz egitasmoak Anatoliara garamatza, mediterranear psikodelia eta blues hipnotiko samarra baliatuta.“Even the Forest Hums” bildumak ukrainar ahaireak jasotzen ditu, 12971tik 1996ra bitartekoak, aro sobietarraren bukaerarekin bat egiten dutenak eta ukrainar musikaren aberastasunaren isla direnak.Gainontzeko ahaireak afrikar erritmoetan dantzatzen dira.Carmen Rizzo eskarmentu handiko estatubatuar artista eta ekoizleak arabieraz idazten duen Meriem Ben Amor kantari tuneztar kanadiarrarekin batera osatzen du Didon bikotea. “Malak” dute lan berria (aingeruak). Aziza Brahim sahararrak bosgarren lan luzea du “Mawja” (hasanieraz olatua esan gura du); eta Dobet Gnahore boli kostarrak zazpigarren lan luzea du “Zouzou”, harrotasuna eta argitasuna dakarrena. Pendo eta Lea Zawose wogogoak dira -Tanzaniako herri bantua-, eta tradizioz gizonezkoek bete duten tokia hartu dute Zawose Queens eratu eta “Maisha” lanarekin debuta eginda. Bukatzeko, afrikarra da Ibibio Sound Machine kolektiboa ere, Londres hiritik datorren arren bihotz nigeriarra baitu. Iazkoa dute “Pull the Rope”. ★ Support this podcast on Patreon ★

01-23
57:28

#139 - 2024an emakumeak jazz musikan (laburpen bat)

urpekoBONBARDA #139Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 139. saioan, emakumeek egindako 2024ko jazz diskorik onenetako batzuk ezagutu ditugu.Emakumeek azken urtean egindako jazz disko azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu gaurkoan Urpeko Bonbardara, lan berritzaile eta zirraragarriak, oso molde ezberdinetan emandakoak. Eta hasi, hego korear baten orkestrarekin hasi gara, Jihye Lee konposatzailearena, ausarta eta irudimen handikoa.Eskarmentu handiko kantaria da Elaine Delmar, 85 urte dituen honetan oso kuttun dituen kantuen bilduma dakarrena, “Speak Low” diskoan. Jamaikar jatorria duen britainiarra da bera, Zara McFarlane bezala. Azken honek Sarah Vaughani gorazarre egiten dion diskoa plazaratu berri du, eta bertsio bat entzungo diogu, Marvin Gaye handiaren “Inner City Blues”. Eta berrirakurketak aipatzen hasita, Esperanza Spalding eta Milton Nascimento bikoteari entzun diogu beste bat, The Beatlesen “A Day in the Life”, baxu jole estatubatuarrak eta kantari brasildarrak elkarrekin egindako diskotik.Esperanza Spalding bezala, estatubatuarra eta baxu jolea da Michelle Lynn Johnson ere, goitizen artistikoa Meshell Ndegeocello badu ere, suajilieraz “txori bat bezain aske” esan gura ei duena. Baita Mellinda Sullivan tap dantzaria ere; Larri Goldings teklatu joleak “Big Foot” diskoan sortu dituen kantuei perkusioak oinekin egin dizkiona, dantzan egin bitartean!Aparte, Amerikarrak dira Patricia Brennan mexikar bibrafono jolea eta Melissa Aldana txiletar saxofoi jolea ere, biak ala biak Urpeko Bonbardaren aspaldiko lagunak, eta Peggy Lee txelo jole kanadairra, Open Thread laukotea sortu duena.Europara bueltan, Elain Delmar eta Zara McFarlane baino jazz esperimentalagoa egiten duten bi izen aipatuko ditugu, bukatzeko. Batetik Rebecca Trescher klarinete jole alemaniarrarena, iaz “Character Pieces” plazaratu zuena; eta Julia Werup nujazz kantari danimarkarra bestea, Thomas Blachman perkusio jole eta bikotearekin batera “Dear Frances” plazaratu zuena iaz. ★ Support this podcast on Patreon ★

01-16
03:26

#138 - Ahoz aho, belaunez belaun

urpekoBONBARDA #138Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 138. saioan, Benito Lertxundi omendu dugu, bere 83. urtebetetze egunean (2025ko urtarrilak 6an).Benito Lertxundik 83 urte betetzen ditu gaur, zorionak! Eta musikari batek bere herrian utzi duen ondarea neurtzeko moduetako bat ondorengo belaunaldietan izan duen oihartzunak ematen digula iritzita, gaur orioarraren 6 kanturi egindako 8 berrirakurketa entzun ditugu Urpeko Bonbardan.Hasi eta buka, antzera egin dugu, Joxeangel Irigarayk idatzi eta 1977ko “Zuberoa/Askatasunaren semeei” disko bikoitzean plazaratu zen “Bizkaia maite” kantuaren bi jazz bertsiorekin. Bata Hibai Etxebarria gernikarrak zuzenean emana, piano-kontrabaxu-bateria hirukote klasikoan. Bestea bilbotartua dagoen Joshua Edelman estatubatuar piano joleak 2013ko “Manhattan Bilbao jazz zubia” diskorako grabatua.“Loretxoa” kantuarenak ere -1967ko bigarren singlean plazaratua-, bi bertsio entzun ditugu. Donostialdeko Sonakay ijito taldearena bata, flamenko airean emana, eta Gatibu gernikar hirukotearena bestea, 2014ko “Euritan dantzan” diskoan dagoena.Lain bikoteak ETBko “Tumatxak” saiorako berrirakurri zituen “Baliaren bertsoak”, azalean Orbaizetako arma ola ageri duen 1977ko “Zuberoa/Askatasunaren semeei” diskokoa hau ere. Nafarroako Aingura punk oi! taldeak iazko “Garenaren arrazoia” diskorako grabatu zuen “Itsasoari begira” –2005ean Jon Maiak zortziko handian idatzia-, Rotten XIII taldeko  Endiko Iriso kantaria ahotsetan lagun. Iseo iruindarrak 2001eko Ep-rako, Mikel Laboa, Hertzainak eta Berri Txarraken kantu banarekin batera, Benito Lertxundiren “Baldorba” hautatu zuen. Eta 1996ko “Hitaz oroit” diskoko beste kantu bat ezin bikainago berrirakurri zuen Izaki Gardenak gasteiztar taldeak, “Bihotz”.Gogoratu, sei hamarkada luzeko ibilbide oparoa ibilita, Benito Lertxundik musikagintzatik erretiroa iragarri zuela orain gutxi; alta, bere abestiek bizirik diraute kantu bazkari eta erromerietan. ★ Support this podcast on Patreon ★

01-05
45:40

#137 - Aurten joan dira (2024an zenduak)

urpekoBONBARDA #137Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 137. saioan, bukatzear den 2024 honetan zendu diren musikariei gorazarre egin diegu.2024an kasik 800 musikari zendu dira munduan, weheartmusic atariaren arabera. Oso ospetsuak batzuk: Bob Marley & The Wailers taldeko kantari Aston Barrett “Family Man”, Mojo Nixon, Steve Albini ekoizle eta Shellac taldeko kidea, Benny Golson, Kris Kristofferson, One Direction taldeko Liam Payne, edo Quincy Jones, berbarako.Gainontzekoen artean dago Toumani Diabate koraren maisua, uztailaren 19an eta 58 urte baino ez zituela zendua, saioa irekitzeko hautatu duguna. Gizonak sona handia zuen nazioartean, eta makina bat elkarlan burutu zituen itzal handiko artistekin, Damon Albarn, Bjork, Bela Fleck, Ketama, Arnaldo Antunes, Taj Mahal, Herbie Hancock eta Londresko Orkestra Sinfonikoarekin, berbarako. Baita Ali Farka Toure herrikidearekin ere. Eta Urpeko Bonbarda maliar griotarekin ireki badugu, Lou Donaldson be bop saxofoi jole handiarekin itxi dugu, azaroaren 9an zendua, 98 urte zituela.AEBetako jazz erraldoia da Donaldson, eta herrikideak ditu saioan zehar entzun ditugun guzti hauexek ere: heriotzari buruz mintzo garen arren dantzarako gonbidapena egin diguten Pete Rodriguez, boogaloo erritmoen sortzaile nagusienetako bat -60ko hamarkadan eta New Yorkeko El Barrio edo Spanish Harlem auzoan- , “I Like It Like That” hit ikaragarria ondu zuena; eta 2tone tankerako ska doinuak jotzen dituen Hepcat taldeko kantari Greg Lee. Lehena martxoaren 11n hil zen, 89 urte zituela, eta bigarrena aste bete geroago, martxoaren 19an, 53 urte baino ez zituela.Gatozen pop doinuetara, Shangri-Las taldeko Mary Weiss aipatzeko. 60ko hamarkadan emakume laukoteak oihartzun handia erdietsi zuen, bi kanturekin batez ere, “Remember (Walkin´ in the Sand)”, eta “Leader of the Pack”; taldeko kantari nagusia zen urtarrilaren 19an, eta 75 urte zituela, hil zen Mary Weiss. Soinua gogortuta, MC5 mirestuak ere entzun ditugu saioan, punkaren aitzindariek bizirik ziren jatorrizko azken bi kideak galdu baitituzte aurten, otsailaren 2an Wayne Kramer gitarra jolea, eta maiatzaren 8an Dennis Thompson bateria jolea, 75 urte zituzten biek. Estatubatuarrekin bukatzeko, Malcolm Holcombe kantugilea ere entzun dugu, Steve Earle edo Dayna Kurtzekin lan egindakoa, martxoaren 9an zendu baitzen, 68 urte zituela.Aurten zendu diren musikari itzaltsuenen artean dago John Mayall, britainiar bluesaren ordezkari nagusia, uztailaren 22an hil zena, 90 urte zituela. Eta Hondarribia Blues Saria jaso zuen gitarra jolearen herrikidea zen Richard Tandy, Electric Light Orchestra taldeko teklatu jole gisa ezagutzen duguna; maiatzaren 1ean zendu zen, 76 urte zituela.Aurtengo otsailaren 9an hil zen, 74 urte zituela, CAN krautrock talde alemaniarreko gitarra jole eta kantari ezagunena, Damo Suzuki japoniarra. Ekainaren 11n, eta 80 urte zituela, ye-ye garaiko antzezle eta kantari sonatu Françoise Hardy, pop malenkoniatsua kantatzen zuen frantziarra. Irailaren 5ean, eta 83 urte zituela, Sergio Mendes brasildarra, animaziozko “RIO” filmerako egin zuen kantuagatik Oscar saria jaso zuena, eta AEBetan sekulako arrakasta duena, besteak beste “Mas que nada” kantuaren berrirakurketari esker. Eta orain gutxi, abenduaren 6an hil zen Angela Alvarez, Miamira ihes egindako kubatarra, lan bakarra plazaratu eta 2022an Grammy sari bat jaso zuena. 97 urte zituen. ★ Support this podcast on Patreon ★

12-27
01:03:03

#136 - Mende erdikoak (2024an 50 urte)

urpekoBONBARDA #136Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 136. saioan, bukatzear den 2024 honetan 50 urte bete dituzten lanengan jarri dugu arreta.Asko eta askotarikoak izan ziren 1974an plazaratu ziren diskoak ere, bikainak batzuk. Urpeko Bonbardak hamaika hautatu ditugu, mende erdi atzera egiten zen musikaren erakusgarri.Etxetik hasita, Mikel Laboa zenak “Bat Hiru” plazaratu zuen, lan hirukoitza behar zuena, eta garaiko zentsuraren eraginez bikoitza baino izan zen zena. Eta duela gutxi musikagintzatik erretiroa iragarri duen Benito Lertxundi jaunak, “Oro laño mehe batek”; biek ala biek bakarkako lehen lan luzeak; tumatxa!AEBetako musika aniztasunaren adierazgarri, sorta zabala hautatu dugu: Oso maite dugun Big Star kultuzko taldeak bigarren lan luzea plazaratu zuen, “Radio City”. Power pop harribitxiz josia zegoen, baina aurrekoak bezala, ez zuen arreta askorik bereganatu. Bigarren diskoa zuen Betty Davis gazteak ere “They Say I´m Different”, baina honek ere ez zuen arrakasta itzelik lortu, eta jazarria izan zen sexu jarrera irekia agertzeagatik. Tom Waits harrigarriak ere bigarren lan luzea zuen “The Heart of Saturday Night”, artean ahotsa erabat laztu gabea zuela. Azkenik, Pharoah Sanders free jazzaren saxofoi jole erraldoiak “Elevation” plazaratu zuen, aurreko urtean grabatutako zuzeneko diskoa.Gainontzean, Jonni Mitchell kanadiarrak “Court and Sparks” plazaratu zuen, artean folk izarra zela eta jazzera lerrotu baino lehen. Bob Marley jamaikarrak “Natty Dread”, the Wailersekin sinatu zuen lehen lana; Aquelarre argentinar taldeak ordura arteko psikodelia eta rock pisutsua baztertu zituen hirugarrena zuen “Brumas” diskoan; eta Jorge Ben brasildarrak bere herriko historiako disko bikainenen zerrenda gehienetan agertzen den “A tábua de esmeralda” plazaratu zuen.Bukatzeko, musika elektronikoaren aitzindariak diren Kraftwerk alemaniarrek ere izan dute tartetxoa saioan, 1974koa baitute “Autobhan”, gaur mintzagai izan ditugun gainontzeko guzti guztiak bezalaxe, aurten mende erdi betetakoak. ★ Support this podcast on Patreon ★

12-19
54:01

#135 - Eta ematea, hartzea (Durangoko Azoka 2024)

urpekoBONBARDA #135Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Durangoko Azokari erreparatu diogu gaurkoan, eta aurten bertan izango den musika eskaintza zabaletik hautaketa labur bat eginda, proposamen apal bat luzatu dugu.“Hartzea ematea da” diosku Durangoko Azokak, eta zerrenda bat prestatu du streaming plataformetan bertan izango ditugun taldeen lan berriak ezagutu ahal ditzagun. Horretarako bide ezin aproposagoa da Badok ataria ere.Ezohiko musika bidezidorrak ibiltzen dituzten artistekin hasi eta bukatu dugu saioa, Mikel Urretagoiena eta Idoia Hernandez Toledo “Hatxe”rekin. Lehena Lehena bateria jole ordiziarra da, Errabal jazz zigiluan “Denbora” izeneko debuta plazaratu duena, Iñigo Ruiz de Gordejuela (pianoan) eta Dani Pozo (baxuan) lagun dituela. Bigarrena piano jole oiartzuarra da; “Panpin orkestra” du aurkezgai Hatxe eta Hae orkestra elkarlanak.Eskarmentu handiko musikariei dagokionez, Hertzainak taldea utzita ere, bakarka, euskal rockaren ezinbesteko musikaria den Gari eta Maldanbera hautatu dugu, ohi duen legez, itzal handiko idazleen hitzak musikatu dituena “Behin bizitzea” diskoan. Baita Pi.L.T. laukotearen itzulera ere, “Balak airean”. Rockak gero eta presentzia gutxiago du gure musika eszenan, baina indartsu dago oraindik ere. Aipatutakoez gain, rock musika jorratzen du ezagutzen ez genuen Maskak taldeak ere, Kakolak taldearen errautsetatik sortu eta Lapurdi eta Baxe Nafarroaren arteko mugatik datorrena. Nakar laukoteak, bere aldetik, teklatuak darabiltza, batez ere, post punk doinuak poz punk bihurtzeko.Rockak behera egin ahala egin du gora autotuneak, eta boga bogan diren soinuak jorratzen dituzten taldeak datoz segidan. Azken hamarkadan gure eszenan sortu den talderik interesgarrienetakoa begitantzen zaigu J Martina, eta tokia egin diegu Urpeko Bonbardan, “Negu Gorri” lanik berriena aurkezteko. Baita Beñat Goitiari ere. Benizze du bakarkako egitasmoa, eta “Basati” plazaratu berri du, Ken Zazpi taldeari keinu eta guzti. Onki Xin bikoteak keinua baino gehiago, gorazarre egin dio Jotakie talde mitikoari, “Gaueko historiak” berrirakurrita. Bikotea da Iruñeatik datorren Txakurdrilo egitasmoa ere, hitz jokoak eginez trap erritmoan.Bukaerarako, apropos, ezagutzen ez genuen eta harritu gaituen Maddi utzi dugu. Lizarrako artista gazteak argi utzi digu, beste behin, askotan ez dela behar ahotsa eta gitarra soil bat baino ezer gehiago, kantu ederrak egiteko. ★ Support this podcast on Patreon ★

11-29
49:57

#134 - Beste bira bat munduari (Bidaian)

urpekoBONBARDA #134Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Lur planeta bezala, biraka ibiltzea atsegin dugu guk ere, eta Urpeko Bonbardan aspaldiko partez nagiak astindu eta bidaian atera gara, Willy Fogg bezala, Londresen hasi eta Londresen buka.Shakti taldearekin hasi dugu abentura sonikoa. 70eko hamarkadan John Mclaghlin jazz gitarra jolearen bueltan eratutako taldeak, world music delakoaren aitzindariak, lau hamarkada zeramatzan lan berririk plazaratu gabe, iaz “This Moment” argitaratu zuen arte, indiako ahaireak dakartzana. Anatolian Ali Dogan Gonultas arkeologo eta tembur joleari egin diogu bisita, “Keyeyî” plazaratu baitu aurten.Behin Asian sartuta, itsas ertzik gabeko Tajikistaneko herrialdearen aberastasun musikala agertu digu “Lost in Tajakistan” bildumak, eta bertatik hautatu dugun Mizrob taldearen kantuak. Amerikan berriz, Ana Carla Maza kubatar txelo jolea ezagutu dugu, azken lana “Caribe” itsasoari eskaini diona.Munduari buelta eman dion bidaia berri honetan, Afrikan eman dugu denbora gehien. Bertan ezagutu dugu, berbarako Transglobal World Music Charts itzaltsuetan 2023-2024 sasoiko diskorik onena izendatu dutena, Aziza Brahim sahararraren “Mawja” -uhina esan gura du, hassanieraz-, eta Marrakexen sortutako Bab L´Bluz gnawa taldea, magrebiar blues azidoa jotzen duena. Kontinentean barrena eginda, Idrissa Soumaoro kamalen n´goni jole itsua aurkitu dugu Malin; bere burua etorkizuneko Afrikaren ahotsa izendatu duen Mokoomba taldea Zinbabwen; eta Shara Halgan kantari gaztea Somalian.Bukatzeko, hiru ahots indartsu eta azpimarragarri ere entzun ditugu: Bata Estoniatik datorren Mari Kalkun kantariarena. Mongoliarra bestea, eztarri-kantuaren maisu dn Batsukh Dorj kantariarena, eta azkenik, Ingalaterratik datorren Sam Lee kantariarena, hamarkada luze batez “aspaldiko kantuentzako mundu soniko berriak aurkitu nahian ibili dena”. ★ Support this podcast on Patreon ★

11-22
56:08

#133 - Hemezortzigarren hizkia da Q (Quincy Jones)

urpekoBONBARDA #133 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.2024ko azaroaren 3an, 91 urte zituela, hil zen Quincy Jones omendu dugu saioan, Michael Jacksonen “Thriller” ekoitzi izanagatik mundu mailako ospea zuen gizona. Gaztetan tronpeta jo izan zuen jazz bandetan, eta zineman ere lan ugari egindakoa zen; Hollywoodek onartu zuen lehen konposatzaile beltza izan bide zen. 28 Grammy Sari irabazi zituen, big bandetan jazz eta swinga jotzen hasi eta pop, soul zein funk diskak ekoiztuta.Hogeita hamar film ingururen soinu banda sortu zuen, “Ironside” telesailarena, berbarako. Konposatzaile gisa egindako lanetatik, eta aipatutako soinu bandaz gain, “Stuff Like That” entzun dugu saioan, baita 1962an plazaratu zuen “Big Band Bossa Nova” diskoko ahaire nagusia ere. Baita Lionel Richiek eta Michael Jacskonek idatzitako “We are the World” ere, USA for Africa egitasmoan plazaratu zutena Etiopiako gosetearen kontra, 1985ean, Quincy Jonesek ekoitzia; gogoratzen?Gainontzean Quincy Jonesek ekoiztu eta konpondutako kantuekin osatu dugu saioa, artista itzaltsuekin izan zituen elkarlanak. Hasteko jazz erraldoiak. Gazte gaztetan tronpeta jo zuen Jonesek, eta Lionel Hampton bibrafono jolearen bandan izan zuen lehen lan. Ondoren, eta besteak beste, Dizzy Gillespierekin ere izan zuen harremana, eta Count Basie & Frank Sinatra artisten “It Might As Well Be Swing” ekoiztu zuen.1933an Chicagon jaioa, AEBetan, Seattlen heziz zen Quincy Jones, eta nerabea zela Ray Charles ezagutu zuen bertan, musika konponketen munduan murgiltzera bultzatuko zuen laguna. 50. hamarkadan, esaterako, rockanrollarekin ere ausartu zen, berak ekoiztu baitzion Big Maybelle zenari “Whole Lotta Shakin´ Goin On” kantua -bi urte geroago arrakasta bihurtuko zena Jerry Lee Lewisen ahotsean-. Michael Jacksonekin lan egin baino lehen baina, 60ko hamarkada hasieran, Lesley Gore pop ikono bihurtu eta lau milioi ale salduko zuten lau single ekoiztu izanak eman zion bultzada Quincy Jonesen ospeari. Geroztik ez zen gelditu gizona, arrakastaz arrakasta egin baitzituen ondorengo hamarkadak, besteak beste, George Benson gitarra jolearen “Give me The Night” ekoitzita.AEBetako musika industrian gizon garrantzitsua izatera heldu zen orduan Quincy Jones; Mercury diskoetxeko zuzendari orde -lehen beltza zeregin horietan- izendatu zuten, filmak ekoiztu zituen -Steven Spielbergen “The Color Purple”, berbarako-. Eta gerora QWest zigilua ere sortuko zuen, 80ko hamarkadan. Guzti horri buruz hitz egiten da Quincy Jones beraren 2001eko “Q” memorietan, eta berari buruzko bi filmetan: 2018ko “Quincy”, Rashida alabak zuzendua, eta 1990eko “Listen Up: The Lives of Quincy Jones” dokumentaletan.2024ko azaroaren 3an hil zen musikariak baina, Michael Jackson mitoaren hiru disko ekoizteagatik dugu, batez ere, ezagun. 1979ko “Of the Wall” -20 urte bete gabea zen Jackson-, 1982ko “Thriller” -inoizko disko gehien saldu dituen albumen artean dago- eta 1987ko “Bad” ekoitzita, 80ko disko soinua finkatu zuen Quincy Jonesek. Oraindik orain, XXI. mendeko pop musika ulertzeko ezinbestekoak dira aipatu lanak. ★ Support this podcast on Patreon ★

11-14
52:38

#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean)

urpekoBONBARDA #132 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Udan zuzenean entzundakoekin osatu dugu zerrenda, udazkenean sartu garen honetan. Apal samarra izan dugu 2024ko uda, maila pertsonalean, eta kontzertuei dagokionez. Baina gozatu galantak ere izan ditugu, nola ez, eta atzera begirakoan dakartzagu batzuk.Oso jazz gutxi entzun dugu saioan baina, oso maite dugun Jazzaldiko ordezkari gisara, Marco Mezquida menorkarra hautatu dugu, zer eta Tornado egitasmoko kantu bat Xabier Leteren “Xalbadorren Heriotzean” kantuarekin nahastuz, Trinitate Plazako emanaldia zabaltzeko.Euskal musikari dagokionean, musikari hasiberri bat eta eskarmentu handiko beste bat dakartzagu; alde batetik Ianire Aranzaberen Esanezin, eta Sutagar aspaldikoak, festa giroan entzunak biak ala biak. Baita bi egitasmo berezi ere, biak Adarretatik jaialdi dotorean parte hartutakoak. Devo synth-pop taldearen kantuak jo zituen Munlet bikotea batetik, eta Bob Dylan euskaraz berrirakurri zuen Audience taldea, bestetik.Azkena Rock festibalean aspaldiko lagun batzuen bisita izan genuen, McDonald anaien Redd Kross taldearena -disko berria plazaratu dute orain gutxi-, eta inoiz zuzenean entzun gabeak genituen Los Sirex, rockanrolla gazteleraz jotzen aitzindariak. Eta Donostiako Cristina Eneako parkean, bogan izan dugun talde espainiarra, Alcalá Norte -azaro bukaeran Dabadaban joko dute, eta dagoneko sarrera guztiak salduak dira-.Bukaerarako apropos gorde dugu Mi Buenaventura talde bilbotar kolonbiarra, Son Rompe Perarekin gozatu genuena, eta batez ere, Bartzelonako Apolo aretoan entzundako Salif Keita, afrikar ahotsik nabarmenenetakoa -aurten Primavera Sounden joko du 75 urte dituen kantari albinoak-; eta udako mementu musikal gorena eskaini ziguna. ★ Support this podcast on Patreon ★

11-06
51:01

#131 - Uztailean jazz (2024ko jaialdiak)

urpekoBONBARDA #131Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Urpeko Bonbardan izugarri gozatzen dugu udako jazz aroa, eta uztailean sartu berri garenez, aurten gure jaialditzarretan zuzenean izango ditugun artistekin osatu dugu saioa. Getxo eta Gasteizko Jazzaldietako ere izango gara, baina Donostiako Jazzaldiari erreparatuko diogu batez ere, hurbilena dugulako, zentzu guztietan.Uztailaren 23tik 28ra izango da aurten Donostiako Jazzaldia, jaialditzarren jazz denboraldia itxiko duena. Bertan, badira urte batzuk Victoria Eugenia Antzokiko eguerdi parteko emanaldiak Jazzeñerentzako gordetzen direla, hau da, espainiar Estatuko jazz eszenaren erakusleiho izateko (X. Edizioa du honakoa). Marcelo Escrich Silent Quartet hautatu dugu saioan entzuteko, bertan joko duen artista saldoaren ordezkari -kontrabaxu joleaz gain, Alberto Arteta eta Mikel Andueza saxofoi joleek eta Luis Gimenez gitarra joleak osatua-. Nafarroako goi mailako musika kontserbatorioan sortu zuten Charlie Haden kontrabaxu jolea omentzen duen egitasmoa.Donostiako Trinitate plazak magia berezia du jazz musikarentzako, eta aurten bertako oholtza zapalduko dutenen artean supertalde bat dago, Chris Potter (saxoa), Brad Mehldau (pianoa), John Patitucci (baxua) eta Jonathan Blake (bateria) izarrek osatua, laurak ala laurak itzal handiko musikariak baitira, orain gutxi elkarrekin "Eagles Point" egitasmoa argitaratu dutenak.John Zorn jazz maisuak hiru emanaldi dakartza aurten Jazzaldira, hiru!; azkena Trinitate plazara.Abangoardiako jazz zaleen artean jatorri judutarra duen New Yorkeko saxofoi joleak eragiten duen zirrara zinez da harrigarria, kasik berak ekarri ohi dituen proposamen artistikoak bezainbeste.Aurten, Kursaal aretoan Teresa de Avila eta Suite For Piano egitasmoak aurkeztuko ditu uztailaren 26an; Incerto eta Simulacrum uztailaren 27an. Eta oholtza nagusian, Trinitate plazan, Chaos Magick eta New Masada Quartet, uztailaren 28an.Aipatu egitasmoetan, musikari guzti hauek hartuko dute parte: John Zorn berak (saxofoia), Julian Lagek, Matt Hollenbergek eta Gyan Rileyk (gitarra), Brian Marsellak eta John Medeskik (piano eta organoa), Jorge Roderrek (baxua), Kenny Grohowski, Ches Smithek, eta Kenny Wollesenek (bateria) -azken hau Ruper Ordorikaren diskoetan parte hartutakoa da-.2019an John Zornek Donostia Jazzaldia Saria jaso zuen, aurten William Parker erraldoiak jasoko duena. Cecyl Taylorren laguntzaile eta free jazzaren maisu, kontrabaxu joleak bi emanaldi ditu aurten Donostian. Bata Trinitate Plazan eta laukotean, Eri Yamamoto (pianoa), Rod Brown (saxoa), eta Ikuo Takeuchi (bateria) musikariekin batera, eta bestea San Telmo Museoan, goizez, Eri Yamamoto piano jotzailearekin, bikotean.Gainontzean, Jazzaldiak oso programazio anitza dakar Kursaal aretora. Arestian izendatu dugun John Zorn jazz musikariaz gain, bertan jotzekoak direnen artetik Silvia Perez Cruz, Rufus Wainwright eta Marisa Monte izar handiak entzun ditugu Urpeko Bonbardan.Silvia Perez Cruz oso maitatua da Donostian, azken Jazzaldietan urtero izan baitugu bertan, beti egitasmo ezberdinetan, beti zirraragarri. Kantari katalanak iazko “Toda la vida, un día” diskoa aurkeztuko du honakoan. Rufus Wainwright ere izana da gurean, orain gutxi azken aldiz; honakoan baina, Donostian bakarka arituko omen da kanadar izarra. Bere aldetik, eta batzuk Arnaldo Antunes eta Carlinhos Brownekin batera Tribalistas egitasmoan parte hartzeagatik baino ezagutuko ez duten arren, brasildar musika izarrik nagusienetakoa da egun Marisa Monte, itzal eta eskarmentu handiko artista.Donostiako Jazzaldian 76 zuzeneko dakartza aurten 12 oholtzatan, eta horietako 24 euskal taldeak dira, guk honako saioan jaramonik egin ez diegun arren. Gainera, guzti horietatik, 41 dira doako emanaldiak.Jazza es beste musikei irekia izaten den Zurriola hondartzako eszenatokian, Les Amazones D´Afrique, Larkin Poe, Shinova eta North Mississippi Allstars taldeek joko dute, baita hurbilagokoak zaizkigun Izaro, Merina Gris, El Columpio Asesino eta Chill Mafia taldeek ere. Guztien artetik bakarra entzun dugu saioan, Les Amazones D´Afrique. Mamani Keitak, Oumou Sangarek eta Mariam Doumbiak sortu zuten taldea 2014an, Malin, eta lehena da egun emakume supertaldean jarraitzen duen bakarra, oraingoan Benineko Fafa Ruffino eta Kongoko Alvie Bitemorekin batera. 2022ko “Musow Danse” dute azken lana.Eta gaineraUztaileko lehen jaialdia Getxo Jazz izaten da (aurten, uztailaren 3tik 7ra).Stacey Kent izango da bertan jotzen. New Jerseyn orain 56 urte jaioa, AEBetan, estatubatuar kantariak “Summer Me, Winter Me” du azken lana, eta bertan, besteak beste, ingelesez eta frantsesez kantatzen du Brel-en “Ne me quitte pas”, eta Michel Legrand zein Antonio Carlos Jobim-en kantu bana ere berrirakurtzen ditu.Gasteizko Jazz jaialdiak hartzen dio Getxori jazz ahaireen lekukoa, Donostiakoari pasa baino lehen (aurten, uztailaren 15etik 21era). Printzipal antzokiko egitarau beti interesgarrian, eta bi baino ez aipatzearren, Myra Melford Fire & Water Quintet batetik, eta bestetik Silvie Courvoisier piano jolearen eta Waldada Leo Smith tronpeta jolearen jardunak nabarmenduko ditugu, baina saioan, Mendizorrotzan joko duten artista biren kantu bana baino ez dugu entzungo.Bata Joel Rossena, bibrafono jolearen boskoteak Cecile McLorin Salvant baino lehen joko baitu Gasteizen. Chicagon jaioa bada ere, New York hiriko jazz eszenako parte da Joel Ross estatubatuarra, Makaya McCraven eta beste askorekin lan egindakoa. Good Vibes bere laukote propioarekin lau lan plazaratu ditu Blue Note zigiluan, azkena aurten bertan, tartean Monk eta Coltraneren berrirakurketak dakartzan “Nublues”.Bestea, Michel Camilo & Tomatito bikotearen azken egitasmotik hartu dugu. Jose Fernandez Torres gitarra jole flamenkoaren goitizena da Tomatito, Camarón de la Isla lagundu zuena kantaorea zendu zen arte. Eta jazz latinoaren izenik dirdiratsuenetako bat da Michel Camilo, dominikar Errepublikako piano jole sutsua. 2016an nabarmendua izan zen “Spain forever” diskoa plazaratu zuten elkarrekin, eta orain berriro elkartu dira, “Spain Forever Again” izeneko egitasmoan.Bukatzeko, hiriburuetako jazz jaialdi erraldoietatik urrundu gara, han eta hemen goraipatzeko moduko ekimen andana izaten baita herri txikiagoetan ere. Elorrioko Musikaire dugu horietako bat (aurten, uztailaren 5etik 28ra). Bertan izango da uztailaren 19an, plazan eta doan, punk izpiritua duen Son Rompe Pera mexikar talde gozagarria -Donostiako Dabadaban jo eta biharamunean-, marinbak jo eta kunbiak jorratzea ezaugarri dituena.. ★ Support this podcast on Patreon ★

07-02
59:49

#130 - Hemen eta orain (EHZ)

urpekoBONBARDA #130Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.1996an sortua, Euskal Herrian egiten diren musika jaialditzarretan aitzindaria dugu Euskal Herria Zuzenean, uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan izaten dena. 2024 honetan, azken bost urtetan Irisarrik hartu duen festibala Amikuzeko Arberatzen izango da lehen aldiz, Baxe Nafarroan, ekainaren 28-29-30ean.EHZn euskal musika da nagusi, aurten inoiz baino gehiago, baina izaten ditu nazioarteko taldeak ere, eta hauetako batzuk entzun ditugu. Saioa Cocanha bikotearen polifonia hipnotikoek ireki dute okzitanieraz kantatuz, eta Parisko Vox Low laukoteak itxi. Bien artean, bi bateria eta sintetizadore batek osatutako Meule taldea ere ezagutu dugu, baita Old School Funk Family ere, Maceo Parkerren funk musika eta Fela Kutiren afrobeat doinuak eredu dituen fanfarria.Festibal txaranga zalea da EHZ, eta batzuk aipatzen hasita, ezin aipatu gabe utzi aurten bertan izango dela Broken Brothers Brass Band ere. Iruñearrek Ibil Bediren “Orain bat gara” kantuari egindako berrirakurketa entzun dugu saioan.Aparte, eta Euskal Herriko musika paisaian azkenaldian eman den aldaketa estilistiko eta sonikoaren erakusle, Ke Lepo eta Benizze egitasmoen kantu banan entzun dugu. Grises taldeko teklatu jole ohi Alejo Orbegozo zestoarraren bakarkako egitasmoa da Ke Lepo, eta Gasteizko Montauk taldeko kide izana den Beñat Goitiarena Benizze.Euskal eszenarekin jarraituz, Unai Madariaga gidari duen Bilbo inguruko Ezezez taldearen kantu bat entzuteko parada ere izan dugu, eta aurki Arberatzen izango diren eskarmentu handiko artisten ordezkari, Anari, Su Ta Gar… Gorka Urbizu hautatu dugu, “Hasiera bat” zuzenean aurkeztuko baitu EHZn, larunbat gauez.Bukatzeko, Ipar Euskal Herriko hiru talderen abesti banak borobildu du saioa. Batetik, Moi Moi kolektiboko kide Peio Erramuzpe sararraren Haira egitasmoa ezagutu dugu, Elizanbururen olerki klasikoak musikatu dituena; jarraian Karma, rock gordinetik edaten duen hirukoaren “Odolean dena” diskoko lagin bat entzun dugu; eta azkenik Willis Drummond taldeko bateria jole Felix Buff jaunaren bakarkako egitasmoa hautatu dugu, Rüdiger, zehazki bigarren lan dotoreari izenburua ematen dion kantua: “The Dancing King”. ★ Support this podcast on Patreon ★

06-26
56:58

#129 - Ekainean rock (2024ko jaialdiak)

urpekoBONBARDA #129Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Gaurkoan eskola zaharreko rock doinuak dakartzagu Urpeko Bonbardara, Euskal Herriko jaialdi nagusienetako batzuk aitzakia hartuta; nagusiki Gasteizko Azkena Rock jaialdia, Bilboko Music Legends eta Andoaingo rock festibalaz gain. Azken hau, zorionez, doakoa!Ekainaren 20tik 22ra izango da Azkena Rock jaialdia, ohi bezala Gasteizko Mendizabalan. Bertan jotzekoak direnetatik bost dira saiora ekarri ditugun artistak, Mavis Staples andrearekin hasita, ez alferrik datorren hilabetean 85 urte betetzekoa da. Soinua gogortuta, aurtengo afixatik zirrara gehien eragiten digun Ty Segall grinatsua ere entzun dugu, eta jaialdiko hitzordurik garrantzitsuenaren aspaldiko kantu bat, Queens of The Stone Age taldearen "The Lost Art of Keeping a Secret". Azken biak bezala, Kaliforniarra da, AEBetakoa, jada kultuzko taldetzat jo dezakegun Redd Kross ere, McDonald anaiek, Jeffek eta Stevenek, 80 hamarkadan sortua, artean nerabeak zirela.Azkenarekin bukatzeko, Band of Horses ere nabarmendu gura izan ditugu, aurtengo udan agerpen bakarra izango baitute Gasteizkoa.Gasteiztik Bilbora, Music Legends festibalari erreparatuko diogu hurrengo, bertan jotzekoa baita gure inoizko talderik kuttunenetako bat, egun Gary Lourisek gidatzen duen The Jayhawks alt-country talde fina.Bilbon Miribillak hartuko du jaialdia, ekainaren 15 eta 16an. Bertan izango dira, aipatutako Minnesotako taldeaz gain, Canned Heat mitikoak ere, 60ko hamarkadan sortutako boogie rock taldea, "On the Road Again" jotzen, rockaren ezinbesteko ereserkia. Bilbon joko dutenen artean bada itzal handiko talde gehiago ere, Pretenders esaterako, Chrissie Hynde eta James Walbournek ondu eta iaz plazaratu zuten "Relentless" lan luzea aurkeztera datorrena Music Legends jaialdira.Bukatzeko, talde bat hautatu dugu aurten eraberrituta, fresko datorren Andoaingo rock jaialditik (ekainak 15), Londonetik datorren Goat Girl post-punk talde dantzagarria.Ekainean, jakina, asko dira urteko gainontzeko hilabeteetan bezala gurera datozen atzerriko taldeak, festak eta bestelako ekitaldiak direla medio. Gauzak horrela, azpimarratutakoez gain Eilen Jewell ere entzun dugu saioan, orain gutsi Arrasaten jo baitu non eta Boisen (Idaho, AEB) jaiotako country musikari dotoreak. Gasteizko Azkena Rock jaialdian, aurten, Txopet, Brigade Loco, Ezpalak, PiLT, Entropia eta Moonshine Wagon Euskal Herriko taldeek joko dute; Bilboko Music Legends jaialdian Arnau & The Honky Tonk Losers, Sotomonte, Ziin & The Melody Breakers, Petti eta Etxeko Uzta, Nevadah, Kinki Boys eta The Ribbons izango dira euskal ordezkariak; eta Andoaingo Rock festibalean, Munlet, Amorante, Indabe, Ithaka eta Pinpilinpussies izango dira oholtza nazioarteko taldeekin partekatuko duten Euskal Herriko bandak. ★ Support this podcast on Patreon ★

06-14
54:18

Recommend Channels