BertsoTruk desafioa ALGARAn
Update: 2017-08-25
Description

Bertso eta triki eguna izanik, gaur ALGARAn 13:00 etan Bertso Truk ekimena izango dugu, Bortziriak, Urretxu-Zumarraga eta Bilboko Potojorran eskolaren arteko desafioa. Antton Fernandez, Eneko Fernandez eta Joseba Barandiaran Bilbo Hiriaren estudio ibiltarian izan dira ekimen hau azaltzeko. BertsoTruk bertso eskolen arteko topaketak bideratzeko ekimena da, euren arteko desafioak edo lehiak antolatuz. Urte osoan 22 bertso eskolak hartu dute parte eta, lehia baztertu gabe, lagun arteko egun pasa moduan planteatu dutela esan digu Potojorran-eko Joseba Barandiaranek.
Deskargatu hemen.
The post BertsoTruk desafioa ALGARAn first appeared on Bilbo Hiria irratia.Comments
In Channel




