KULTURKUBOA: Arantza, ON euskararendako + EBA elkarrizketa Argitxu Hiriart-Urrutyrekin
Description

Aste honetako Kultur Kuboan : « On Piztu » elkarteko kidea den Arantza Eguigurenek, « On.eus » webgune berria aurkezten dauku : Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede. Horretarako, eduki praktikoak sortu, bildu eta publiko zabalaren esku ematen ditu.
Gaurko bigarren gaiarekin berri on bat iragartzen dugu : EBA (Egiazko Berdintasunaren Alde) elkartearekin elkarlanean, emakumeek politikarekiko duten engaiamenduaren aldeko kanpainaren baitan, elkarrizketak eginen ditugu Berdintasunaren Batzordean parte hartzen duten edo haren jarraipena egiten duten hainbat hautetsirekin. Aldi honetan : Argitxu Hiriart-Urruty, Kanboko hautetsia.
Musika : Alguillo eta Alkimistak « Tuneletik », Morsheeba « Blood like lemonade », Kaskezur « Egia, begira »
Jatorria / source : Radiokultura