Txoria txori
Update: 2023-03-06
Description
Zerura begira geratu dira oinezkoak espaloian. Han, urrun, parkearen gainean, bi arrano ikusi dituzte hegaz, biribilean. Harrituta daude. “Zoologikotik ihes egin duten hegaztiak izango dira?” galdetu dio batak besteari.
Baina ez, arranoak ez ziren iheslariak. Egia esan, arrano burusoil bikotea New Yorkera negua pasatzera etortzen da duela urte batzuetatik hona. Urtarrila eta otsaila bitartean Central eta Brooklyneko parkeetan hartzen dute bizilekua. Bitxia da, Estatu Batuetako agintearen sinboloa da arrano burusoila, banderetan eta ikurretan agertzen dena, baina desagertzear egon zen XX. mendean. Ale batzuk baino ez ziren geratzen bizirik. Dena den, hura babesteko legeak ezarri zirenetik eta, batez ere, DDT pestizida debekatu, arranoen aldrak ugarituz joan dira, 2007an arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera zituzten arte. Eta orain, begira, New Yorken habia duten negutiarrak dira arranoak.

Comments
In Channel