‘Euskaraz bizitzeko euskal errepublika’, aldarrikatu dute Durangon
Description

Abenduaren 6an Durangoko kaleak berriro beteko dira, Euskal Herrian Euskaraz taldeak “Euskaraz Bizitzeko, Euskararen Errepublika” lelopean manifestazioa deitu du. 30 eragilek baino gehiagok dei egin dute mobilizazio nazionalean parte hartzera. Garai ilun eta korapilatsuetan, hizkuntza-larrialdiaren alarma piztuta dutela ohartarazten dute: gure egunerokoan euskaraz bizitzeko eskubidea ez dago bermatuta, eta estatuen jarrerak oztopo argia dira oraindik ere. Baina etsipenetik urrun, pizkunde berri baten beharra azpimarratzen dute eragileek. Euskalgintzatik, sindikatuetatik eta herri mugimenduetatik, Euskal Herri aske eta euskaldun baten aldeko aldarria lehen lerroan jarri nahi dute. Eta horretarako, herritar guztien inplikazioa ezinbestekoa da.
Deskargatu hemen.
The post ‘Euskaraz bizitzeko euskal errepublika’, aldarrikatu dute Durangon first appeared on Bilbo Hiria irratia.



