DiscoverGoizeko IzarretanAutoreak uste dau lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten
Autoreak uste dau lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten

Autoreak uste dau lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten

Update: 2025-10-08
Share

Description

Pello Salaburuk idatzitako Panfleto bat atzenduraren kontra liburua izan da protagonista gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Lan honetan ahanzturaren ganean hausnartu dau Salaburuk. Sarritan, historian gertatutakoa ahaztu egiten da, geroa eregiteko asmoz. Esan deuskunez, Salaburu ez dator bat adierazpen horregaz, uste daualako lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten.

Panfleto bat atzenduraren kontra obran bertoko gertaerak eta gatazkea presente dago, baina munduko beste leku batzuetako historiaz be dihardu Salaburuk: Irlanda, Italia, nazismo osteko Alemania, Jugoslavia ohitik sortutako estaduak, etab. Beraz, hausnartzeko liburua da Salaburuk idatzitakoa, uste daualako ahanzturaren kontra hartu izan diran neurriak ez dirala nahikoak.

Ibilbide oparoko autorea


Pello Salaburu bera baztandarra dogu, hizkuntzalaria ikasketaz, eta aurretik hamabi liburu inguru idatzi izan ditu euskal gramatikaren edo hizkuntzalaritzearen inguruan, batzuk berak bakarrik eta beste batzuk alkarlanean. Saiakera bi be baditu idatzita, XX. mendearen argi-itzalak eta Euskararen etxea. Ganera, ezaguna da, besteak beste, Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea izan zalako 1996-2000 urteen artean.
Comments 
In Channel
loading
00:00
00:00
x

0.5x

0.8x

1.0x

1.25x

1.5x

2.0x

3.0x

Sleep Timer

Off

End of Episode

5 Minutes

10 Minutes

15 Minutes

30 Minutes

45 Minutes

60 Minutes

120 Minutes

Autoreak uste dau lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten

Autoreak uste dau lehenagokoa ez dala ahaztu behar, barriro errepikatu ez daiten

Javi Onaindia eta Gontzal Galán