“Erdalduntze makina gelditu” eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatu dute ehunka lagunek
Description

Euskararen eguna ohiko ospakizunetatik harago joan zen atzo Bilbon. Borroka eta aldarrikapen kutsua izan du aurten, euskaldun gehien biltzen dituen hirian. “Erdalduntze makina gelditu!” lelopean, ehunka euskaltzale bildu ditu Guka plataformak antolatutako manifestazioak. Plaza Eliptikotik abiatuta, Arriaga antzoki ingururaino egin dute ibilbidea, eta Bilboko Kale Nagusian aldarri ugari entzun dira. Amaierako ekitaldian honako mezua plazaratu zuten antolatzaileek: gainontzeko borroken aldamenetik eta haiekin uztartuta ulertzen duten euskaltzale borroka aldarrikatu dute, “Euskal Herrian pertsona guztien alde egingo den borroka euskaraz soilik” izan daitekeela sinetsita. Horrez gain, erakundeei borondate politikoa eskatu diete, euskarari balioa emateko eta hizkuntza-politiketan duten eginkizuna behar bezala betetzeko.
Deskargatu hemen.
The post “Erdalduntze makina gelditu” eta Bilbo euskaraz datorrela aldarrikatu dute ehunka lagunek first appeared on Bilbo Hiria irratia.



