POTTO: Señorak protagonista BIRA kulturgunean
Update: 2025-12-04
Description

Señorak ditugu asteon protagonista Bilbo Hiria irratiko POTTO saioan. Hiru astetik behin elkartzen dira BIRA kulturgunean Oihana Bartra bertsolariaren gidaritzapean. Bertsotan hasi nahi duen señorentzat topaleku izan nahi du, giro feministan eta umoretsuan noski. Udazkeneko saioa ekarri dugu guk, azaroaren 19an, asteazkenarekin BIRA kulturgunean eginiko saioa; badakizue, aukeraketa diktatorialean. Kantuan entzungo ditugu Irune Basagoiti, Oihana Iguaran, Eli Zaldua eta Onintza Enbeita.
Deskargatu hemen.
The post POTTO: Señorak protagonista BIRA kulturgunean first appeared on Bilbo Hiria irratia.Comments
In Channel




