DiscoverBilboHiria | Bilbo Hiria irratiaAUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen
AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen

AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen

Update: 2025-12-01
Share

Description

Bilboko auzo berezi eta ezagunetako batera hurbilduko gara: Solokoetxera. Hemen abiatzen dugu ikasturte honetako auzoz auzoa saioa. Bi orduz zuzenean harituko gara Zumarraga plazatik auzoa ezagutzen, eta bertako protagonisten ahotsak ekartzen.  Ibaiondoko barrutian kokatuta, bosgarren barrutian alegia, auzo txiki baina bizitasunez beterikoa da. 0,11 kilometro karratuko azalera besterik ez badu ere, 5.900 biztanle inguru bizi dira bertan— wikipedian irakurri dugun bezala. Bilboko dentsitate handiena duen auzoa eta Euskal Herri osoko dentsoenetako bat ere bada.Solokoetxe bere eskailera ezagunaren inguruan antolatzen da, Iturrialde, Atxuri eta Santutxuren artean. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran garatu zen auzoa, orduko hiri-hazkundearekin batera. Malda zorrotzak direla eta, beharrezko bihurtu zen azpiegitura bat: Solokoetxeko igogailua, eskailera mekanikoak….


Bertatik bertara ezagutu nahi dugu eta auzoa. Horretarako Solokoetxeko bizilagunak elkarteko kidea dugu gurekin. Urteetan zehar, elkarteak auzoko gai sozial, kultural eta urbanoetan eragin zuzena izan du, hala nola osasun publikoaren aldeko kanpainak, irisgarritasunaren hobekuntzak eta auzoko bizitza komunitarioaren indartzea. Solokoetxeko Bizilagunak Elkartea ez da soilik protesta edo aldarrikapen elkartea; auzoko elkartasun-sarea eta ideien espazioa ere bada, non bizilagunek parte hartu, aholku eman eta auzoa euren beharren arabera eraikitzen duten.



Solokoetxe auzoko jai batzordeko Saioa dugu orain gurekin, bertoko jaien inguruan berba egin dugu, eta datozen hilabeteetan antolatuko dutenaz berba egin dugu.



Zazpikatu Bilboko Alde Zaharreko Erronda kalearen ondoan dagoen gaztetxea da, Solokoetxeko eskaileretan kokatua. Zumarraga plaza honetatik alde zaharrera jeitsiko bagina, eskaileratan eskerretara topatuko dugu Gaztetxea. Proiektu honen historia 2004an hasi zen, Alde Zaharreko Gazte Asanblada sortu zenean. Hark bultzatuta okupatu zuten lehenengoz Unamuno plazako Geltoki gaztetxea, gaur eguneko 7katuren aurrekaria izan zena. Ertzainek lau egunera hustu bazuten ere, gazteek ez zuten amore eman; urtebete pasata, berriro okupatu zuten espazio bat eta 7 Katu I izena eman zioten. 12 egun besterik ez zuen iraun, baina nahikoa izan zen asanbladaren indarra eta dinamika erakusteko. Ikastaroak, kalejirak eta bazkariak antolatu zituzten denbora laburrean, eta proiektu txiki baina bizia bihurtu zen.Gaur egungo Zazpi Katu gaztetxea 2007ko urtarrilaren 13an zabaldu zuten, autogestioa eta auzoko parte-hartzea ardatz hartuta. Bete ditu 18 urte eta laster 19garren urteurrena ospatuko du.Ordutik lau aldiz hustu dute indarrez, eta oztopo ugari izan dituzte: multak, epaiketak, jazarpena eta kriminalizazio saiakerak.Hala ere, Alde Zaharreko gazteen laguntzari esker, Zazpikatu zabalik jarraitzen du gaur egun ere. Zazpikaturen inguruan berba egiteko batu zaizkigu Olaia eta Haize abatu zaizkigu.



Kiribiltxo bitxigintza artistiko garaikidearen marka da,Solokoetxe auzoa, hemen alboan du tailerra, eta ez da artisau bakarra izan ere badira gehiago Solokoetxe aukeratu dutela berain lan tokia izateko. Hiru hilean behin ere Azoka antolatzen dute, hurrengoa Abenduak 14ean izango da. Kiribiltxo 2004an jaio zen, Bilbon. Hainbat material eta teknikarekin esperimentatuz sortzen dituzte bitxiak, Jatorrizko diseinuak, eskuz eginak, edizio mugatuetan. Kiribiltxoren atzean Olaia dugu.



Durangoko azokaren atarian gaude, datorren astean ostiralean abiatuko da 60 edizioa, eta bertan urteko nobedadeak aurkeztu eta saltokietan erosteko aukera izango dugu, Solokoetxeko saio berezi honetan Durangon topatuko dugu nobedade bat izango dugu hizpide, aitzakia hartu dugu bertara gatozela idazlearekin hitzordua egiteko. Josu Goiko laguna gonbidatu dugu, auzokoa da eta. Lakiao liburua aurkeztuko du.



Saioa osoa hemen:



Deskargatu hemen.

The post AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Comments 
loading
In Channel
loading
00:00
00:00
1.0x

0.5x

0.8x

1.0x

1.25x

1.5x

2.0x

3.0x

Sleep Timer

Off

End of Episode

5 Minutes

10 Minutes

15 Minutes

30 Minutes

45 Minutes

60 Minutes

120 Minutes

AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen

AUZOZ AUZO: Solokoetxe auzoa ezagutzen

BilboHiria